Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Entitate laguntzaileen arduradunak elkarrizketatu ditugu
IDAEko Zuzendari Nagusia
“Ekintza txikiak batuz emaitza handiak lortzen dira”
Energia aurreztea arazo estrategikoa da, eta erronka bat gaur egungo mundu globalizatuan, baliabide-banaketaren desberdintasunak eta klima-aldaketak mehatxatutako munduan, hain zuzen ere. Dena energiari esker mugitzen da; hura gabe, gelditu egingo ginateke. Balio handiko ondasuna da, eskasa eta agorkorra delako. Hori guztia dela-eta, oso garrantzitsua da gutako bakoitzak kontsumitzen duen moduaz kontziente izatea: ekintza txikiak batuz emaitza bikainak lortzen dira. Gure esku dago.
IHOBEko Zuzendari Nagusia
“Erosketa berdeak garrantzi handia izango du”
Kanpaina hauek eraginkorrak bezain beharrezkoak dira, herritar guztiengana iristen direlako eta biztanleekin —kasu honetan, bezeroekin— harremanetan zuzenean dauden enpresek bultzatzen dituztenez, mezuak balio handiagoa lortzen duelako. Mende honetako kontsumitzaileek gero eta informazio gehiago eskatzen dute erosteko erabakiak hartzeko orduan, eta kanpaina honek eskaera hori bete nahi du. Erosketa berdeak garrantzi handia izango du etorkizunean, kontsumitzaileak datozen urteetan izango duen pertzepzioa aldatu egingo delako batez ere.




