Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKIn ingurumenaren aldagaia gure eguneroko jardunean kontuan hartzen dugu, bai marka propioko produktuetan baita instalazioetan ere.
EROSKIn ECRON etxetresna elektriko guztiak (EROSKIn soilik saltzen den salmentamarka), A motakoak dira eta kalitate-kontrol zorrotzak eta eraginkortasun energetikoko probak gainditzen dituzte.
Gainera, EROSKIk, etxetresna elektriko berriak instalatzen dituenez, aparatu zaharrak biltzen ditu behar bezala birziklatzeko.
Kontsumo txikiko EROSKI bonbilla guztiak A motakoak dira, hau da, eraginkortasun energetikoaren sailkapen onena daukate. Guztira, 11 bonbilla mota daude, kontsumo txikiko hainbat giro lor ditzazun.
EROSKIren ingurumeneko arduraduna
“Energia aurrezteko neurriak aplikatzen ditugu”
EROSKIn “Eraginkortasun energetikoa” kontuan hartzen duen proiektu bat garatzen ari gara, energia aurrezteko neurriak aztertzeko eta aplikatzeko; eta horrela, berotegi-efektua gutxitzeko. Asko dira egin ditzakegun ekintzak; batzuk oso errazak eta doakoak dira, esaterako, ateak ixtea hotz edo beroa ez galtzeko. Bestelako ekintzek, ordea, inbertsio handiagoak eskatzen dituzte, baina amortizazio-aldi batzuekin egin daitezkeenak dira, etorkizunean energia aurreztuko baita horien bidez.




