Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


EROSKIREN 2010EKO ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALEKO JARDUEREN URTEKARIA

EROSKIKO 2010EKO EES-KO JARDUEREN LABURPENA

Babesletzak eta lankidetzak

2010ean, gure baliabideen zati bat erabili genuen beste erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko, gizarte-intereseko helburuak betetzeko, betiere. Ekitaldiak babestu genituen, eta hainbat eratako feria eta biltzarretan hartu genuen parte.

_WWF/Adena eta EROSKI

2010ean, WWF/Adenarekin lankidetzan aritu ginen ingurumen-arloko kanpainetan; adibidez, poltsa berrerabilgarrien erabilera edo kontsumo arduratsua bultzatzea, EES zigilua duten produktuen bidez. Gainera, hiru urterako hitzarmen bat sinatu genuen, arrantza-eredu jasangarriago bat sustatzeko. Hitzarmen horren bidez, EROSKIren arrain eta itsaskien hornidura-iturri nagusiak ebaluatzen ari gara (kasu batzuetan, dagoeneko ari gara lanean dagozkien ziurtagiriak -MSC- dituzten hornitzaileekin), ziurtagiri horiek eskuratzeko hautagai izan daitezkeen hornitzaileak katalogatuko ditugu, eta ordezko iturriak bilatuko ditugu, beharrezkoa bada.

Hala, tamaina horretako konpromiso bat hartzen duen Espainiako lehenengo banatzailea bihurtzen gara; hori ohikoa da jada industrializatutako beste herrialde batzuetan. Horri esker, aurrerapauso bat eman dugu merkaturatzen ditugun produktuen jatorria bermatzeko, eta erakutsi dugu jasangarritasun eta ardurarako bidean ez ditugula nahasten sartzen bezeroak soilik, baita gure hornitzaileak eta enpresa bera ere.

_Zeliakoen nazioarteko biltzarra

Zeliakoen nazioarteko biltzarra babestu genuen -Valentzian egin zen, irailean, Europako Zeliakoen Elkarteen Elkartearen batzar orokorraren barnean-. Horrez gain, komunikazio-euskarrietan ere izan ginen, eta EROSKIren "Glutenik gabeko dietaren alde" programaren azalpen-liburuxka bat gehitu genuen partehartzaileen txostenean. Antolatzaileen arabera, 350 lagun izan ziren biltzarrean, Espainiako eta Europako zeliakoen elkarteetako buruak.

_Zeliakiaren Mundu Eguna

Zeliakiaren Mundu Eguna zela eta -maiatzaren 27an ospatzen da-, elikaduraalergiei eta EROSKIren nutrizio-etiketari buruzko artikulu bat eta Zeliakoen Elkarteen Espainiako Federazioaren gerenteari egindako elkarrizketa bat argitaratu genituen EROSKI CONSUMERen. Horrez gain, glutenik gabeko produktuak eman genizkion Euskadiko Zeliakoen Elkarteari urteko batzarrerako, eta hizketaldi bat antolatu genuen Santanderko EROSKI hipermerkatuan.

_Bihotzaren Espainiako Fundazioa eta EROSKI

EROSKIk Bihotzaren Mundu Eguna babestu zuen (Madril, 2010eko iraila), Bihotzaren Espainiako Fundazioak antolatua. Maratoia izan zen egun horretako ekintza nagusia, eta jende ugari elkartu zuen. Horrez gain, Bihotzaren Astean parte hartu genuen; ekitaldi horrek zazpi hiri igaro zituen (Toledo, Madril, Oviedo, Santiago, Merida, Malaga eta Mallorca), eta 46.000 parte-hartzaile izan zituen guztira. Gure stand-ean, dibulgazio-jarduerak antolatu genituen, informazio-liburuxkak banatu genituen, eta haur eta helduentzako elikadura-tailerrak jarri genituen martxan. EROSKIren nutrizio- eta ongizate-behatokian egindako txostenak argitaratu genituen, bai eta EROSKI zentroetan urtean zehar egindako kanpainen emaitzak ere,

_Bihotz Bizi-Corazón Vivo eta EROSKI

Urteak daramatzagu Gaixotasun Kardiobaskularrei buruz Informatzeko eta Prebenitzeko Elkartearekin (Bihotz Bizi-Corazón Vivo) lankidetzan, Gosari Kardio-osasungarriak kanpainan. Ekimen hori Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan egiten da, eta elikadurari ea bizitza aktiboari dagozkien biziohitura osasungarriak eskola-mundura eramatea du helburu. Horretarako, gosari orekatua egiteko produktu egokiak ematen ditu EROSKIk.

_AEDN � EROSKI hitzarmena

Urtebeterako hitzarmena sinatu genuen Espainiako Dietista Elkartearekin, elikadura osasungarria egiteko irizpideak hedatzeko. Hitzarmenean aurreikusi zen "Zure osasunaren alde, begiratu eta erabili EROSKI produktuen nutrizio-semaforoa" kanpainan parte hartzea AEDNk.

_Dieta Mediterraneoaren topaketa

IFEMA - MADRILen urrian egin zen Dieta Mediterraneoaren II. topaketan izan ginen. Gure stand-ean, nutriziosemaforoaren eta nutrizio-kalkulagailuaren berri eman genuen, trans gantzik gabeko produktuen dastatzeak egin genituen, eta osasuna eta nutrizioari buruzko zenbait hizketaldi antolatu genituen. Horrez gain, anoapoltsak banatu genituen Dieta Mediterraneoaren aldeko Maratoian -itxieraegunean egin zen-. Antolatzaileen arabera, 60.000 lagun izan ziren lau eguneko ekitaldi horretan.

_FESNADen biltzarra

Nutrizioaren Espainiako Federazioen (FESNAD) II. Biltzarrean ere egon ginen, eta Iñaki Larrabeiti EROSKIko Kalitateko Zuzendariak hartu zuen parte, nutrizio-etiketei buruzko mahaiinguru batean.

_Pertsona Gizenen Eguna

Gizentasunaren Azterketarako Espainiako Elkarteak abenduan antolatu zuen jardunaldi hori, eta gu babesle izan ginen.

_Kontsumo-feriak

Martxoaren 15etik 18ra, Kontsumitzailearen Mundu Eguna zela-eta Molina de Seguran antolatutako ferian parte hartu zuen EROSKIk. Ekitaldi horretan stand bat jarri genuen, eta hainbat gai landu genituen: poltsa berrerabilgarriak, trans gantzak kentzea, nutriziosemaforoa, EES produktuak... Antolatzaileen arabera, 11.000 lagun igaro ziren EROSKIren stand-etik. Gainera, ekainean Pontevedran izan zen antzeko ekitaldi batean ere izan ginen. Silledan egin zen Kontsumo Ferian parte hartu genuen, kontsumitzaileekin hizketaldiak eginez eta osasunari eta nutrizioari buruzko liburuxkak banatuz. Antolatzaileen arabera, 15.000 kontsumitzaile izan ziren, gutxi gorabehera, ekitaldi horretan.

_Mugikortasunaren Eguna Donostian

Moby Bike Eguna egin zen urriaren 31n Gipuzkoako hiriburuan, eta bizikletaren erabilera bultzatu zuen, garraiobide jasangarri eta ingurumenarekiko errespetudun gisa. Minbiziaren aurka egiten duen elkarte baten bidez, EROSKIn publikoarentzako eskuragarri jarri genituen zenbait bizikleta elektriko, etxez etxeko banaketarako erabiltzen ditugunak, hain zuzen, jendeak probatu zitzan.

_Hitzarmena Munduko Nekazaritza Funtsarekin

2010ean, beste behin ere, erakunde horrekiko hitzarmena berritu zen. Gure ekarpenarekin, bere helburuak erdiesten laguntzen diogu Munduko Nekazaritza Funtsari, nekazaritzamunduko garapen-proiektuak, eta, bereziki, familia-nekazaritzako eredua bultzatuz.