Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


EROSKIREN 2010EKO ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALEKO JARDUEREN URTEKARIA

EROSKIKO 2010EKO EES-KO JARDUEREN LABURPENA

Elikadura osasungarria bultzatzeko kanpainak

Gure bezeroen osasunaz arduratzen gara. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatzen ditugu kontsumitzaileak elikaduraren alorrean hezteko, jateko ohitura osasungarriak bultzatzen ditugu, eta dieta orekatuagoa egiteko informazio interesgarria ematen diegu.

_'Zure bihotzaren mesederako, trans gantzak kendu ditugu'

Bihotzaren Espainiako Fundazioaren lankidetzarekin, 2010ean, partzialki hidrogenatutako landare-olioetatik datozen trans gantzei buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpaina bat jarri genuen martxan; margarinak, opil industrialek, snack-ek eta plater prestatuek izaten dituzte halako gantzak.

Trans gantzek eragin negatiboa dute kolesterol-mailetan, eta, ondorioz, baita gure osasun kardiobaskularrean ere. Hori dela eta, ahal dela ez kontsumitzea gomendatzen da. Apustu handia egin du EROSKIk alor horretan; izan ere, osagai hori marka propioko produktuetatik kendu duen espainiar banaketa-enpresa bakarra gara; hala, FOCO foroetan (kontsumitzaileek parte hartzeko foroak; horietan, beren iritzia ematen dute haiengan eragina duten gure jarduerako zenbait gairi buruz) kontsumitzaileek eskatutakoari —elikagai osasungarriagoak— erantzun diogu.

Ekimen horren berri emateko 2010ean martxan jarritako kanpaina urteko arrakastatsuenetako bat izan zen, eta gure komunikazio-kanal guztiak inplikatu zituen. Gure saltokietan 430.000 liburuxka banatu genituen, gutxi gorabehera. Gai horren inguruko informazio-lanarekin batera, eskaintzak egin ziren zenbait artikulutan, produktu-dastatzeak, lehiaketa bat, iragarkiak telebistan, eta EROSKI CONSUMERen eta beste zenbait hedabidetan ere agertu zen.

Guztira, 70.000 bezerok baino gehiagok parte hartu zuten kanpainan modu aktiboan. Gehienei (% 61) aholkularitza pertsonalizatua eman genien, baina beste askok (% 37) trans gantzik gabeko produktuak probatu ahal izan zituzten, eta ikusi zuten zaporea lehengo bera zela. Gure ekimenak arrakasta izan zuen, bai kontsumitzaile askok hartu zutelako parte, bai mezuaren ulertze-maila handia izan zelako.

_'Zure osasunaren alde, begiratu eta erabili EROSKI produktuen nutriziosemaforoa'

Dietista eta Nutrizionisten Espainiako Elkartearen bermearekin, 2010ean kanpaina bat jarri genuen martxan gure bezeroek EROSKIren produktuetako nutrizio-semaforoa erabiltzen ikas zezaten. Tresna erabilgarria izan daiteke dieta orekatuagoa izateko; izan ere, nutrizioinformazioa ematen duenez, erosketak egitean eta menuak prestatzean produktuak hobeto aukeratzeko eta konbinatzeko aukera ematen du.

Kontsumitzaileek, beren iritzia jakiteko EROSKIn antolatu genituen FOCO foroen bidez, eskatu ziguten ontzietan elikagaiei buruzko informazio gehiago jartzeko. Horri erantzuteko, 2007an jarri genuen abian nutrizio-etiketaren sistema hori, eta, geroztik, sistema hobetzen eta gero eta produktu gehiagotan jartzen segitu dugu. Gaur egun, gure elikagai guztiek nutrizio-semaforoa daramate (koloretako kode erraz horrek adierazten du elikagai bakoitzaren kantitatea altua, ertaina ala baxua den); nutrizio-ikonoek adierazten dute, adibidez, ea produktua egokia den zeliakoentzat edo ea gehitutako trans koipeak dituen.

2010ean egin genuen kanpaina pedagogikoan, informazio-liburuxka bat argitaratu genuen, eta dendetan zenbait ekimen jarri genituen martxan. Nutrizionista profesional bat izan zen gure saltokietan, eta nutrizio-semaforoa zertarako den eta nola erabiltzen den azaldu zuen, produktu eta adibide jakin batzuk erabilita. Aurkezpen horietan, ia 148.000 kontsumitzailek hartu zuten parte.

Horrekin batera, ekimen ibiltari bat antolatu genuen, eta gure hipermerkatu-sareko saltoki batzuetan izan zen. “Nutrizio-kalkulagailu” berritzaile bat izan zen 21 zentrotan, eta, hala, dieta orekatua egiten duten jakin ahal izan zuten parte-hartzaileek, beren dietan ohikoenak diren EROSKI produktuen barra-kodeak irakurtze hutsarekin. Guztira 15.253 lagunek probatu zuten kalkulagailu erabilgarri hori.

EROSKI CONSUMERek ere FOCO birtual bat jarri zuen martxan 2010ean, Interneteko kontsumitzaile eta erabiltzaile guztientzako iritzi-foro bat, nutrizio-etiketei buruz zer iritzi zuten jakiteko. Guztira, 4.500 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu zuten, eta, gehienek, uste izan zuten EROSKIren nutrizio-etiketak direla errazenak (botoen % 66), erabilgarrienak (% 67), ulergarrienak (% 74) eta osoenak (% 70). Lau parte-hartzailetatik hiruk adierazi zuten EROSKIren etiketak direla ulergarrienak.