Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


EROSKIREN 2010EKO ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALEKO JARDUEREN URTEKARIA

EROSKIKO 2010EKO EES-KO JARDUEREN LABURPENA

Elkartasun-ekintzak

Behar handiena dutenekiko konpromisoa ere ez dugu ahazten gure eguneroko bizitzan. Horregatik, EROSKIn zenbait federazio eta erakunde solidariorekin lankidetzan aritzen gara, gure harrikoskorra ekartzeko hainbat arlotara, adibidez, elikagaiak ematea jantoki sozialetarako edo nazioarteko kooperazioa.

_Elikagai Bankua

2010eko ekitaldian, 2.700 tona produktu baino gehiago eman dizkiogu Espainiako Elikagai Bankuen Federazioari (FESBAL).

Duela 14 urtez geroztik ohikoa izan den bezala, elikagaien bi bilketa-kanpaina jarri genituen martxan, eta kontsumitzaileek beren elkartasuna erakutsi zuten, gure dendetan beren erosketaren zati bat emanez behartsuenentzat. Ekainean, ia 55.000 kilo jaso genituen. Azken urteotako udako kanpainarik arrakastatsuena izan da, eta Elikagai Bankuak espresuki zoriondu gintuen. Gabonetan, produktubilketarekin batera, kanpaina solidario jakin bat egin genuen, eta harrera oso ona izan zuen gure bezeroen artean. Guztira, 175.000 kilo elikagai bildu genituen.

Zenbateko horiei gehitu behar zaizkie dendetan zuzenean ematen ditugun produktuak: 625.000 kilo baino gehiago lermatan (ontzian kolpeak dituzten produktuak eta abar), eta, bigarren urtez, 1.800 tona baino gehiago produktu fresko eta elikagaitan. Halako produktuak fresko mantentzeko, egunero egin behar dira entregak, eta EROSKIren freskotasun-konpromisoari esker soilik da hori posible. Iraungitze-data iritsi aurretik kentzen ditugu salmentatik jogurtak, arrautzak eta moldeko ogia, eta, hala, ezinbesteko denbora-tarteak ditugu emandako produktuak kalitate eta segurtasuneko kondizio ezin hobeetan irits daitezen.

_Egutegi solidarioa

Gabonetara begira, 2011ko Egutegi Solidarioa jarri genuen salgai, euro baten truke. Kutxetan egin genuen kanpaina hori, azaroko bigarren hamabostaldian hasi, eta urtarrilaren amaierara arte. Irabazitako dirua Elikagai Bankurako izan zen, oso-osorik. Ekarpena produktu gisa egin genuen, probintzia bakoitzeko jantoki sozial nagusietan banatzeko, eta, hala, kontsumitzaileek dendan zuzenean emandako elikagai-bilketaren osagarri izan zen.

_Produktu-emaitza

2010ean, milaka lagunek (batik bat haurrak, emakumeak eta adineko pertsonak) jostailuak, oinetakoak eta arropa jaso zituzten, 162.700 euroko baliokoak, EROSKIren eskutik. Munduko Haurrak Federazioarekin eta beste zenbait elkarterekin lankidetzan aritzen gara, eta produktu berriak ematen dizkiegu, EROSKI hipermerkatuetakoak eta erosketa-zentralekoak; denboraldiko soberakinak edo zentroetako gama-definizioetarako erabilitako laginak izaten dira.

_Boluntariotza korporatiboa

MUNDUKIDErekin lankidetza-hitzarmena dugu nazioarteko kooperazioaren alorrean: banaketan eta merkaturatzean dugun esperientzia zabaltzen dugu MUNDUKIDEren interkooperazio-proiektuetan parte hartzen duten pertsona eta kolektiboen artean

2010eko maiatzetik 2011ko apirilera bitartean, EROSKIko lankide bat Brasilen izan zen, Paranako erdialde-mendebaldeko MST asentatu eta kanpatuen beharrei erantzuna emateko supermerkatu-sare bat sortzeko proiektuan lan egiteko. Hainbat ikuspegi landu ziren (komertziala, soziala, erosketak eta marka propioak), eta kooperatibaren formula sustatu zen helburu horiek erdiesteko balioko eredu gisa.

_Eskola-materialaren emaitza Sahararako

Elorrioko Udalarekin lankidetzan aritu ginen (han du egoitza soziala EROSKIk) Saharako haurrentzako eskolamateriala emateko kanpaina batean. Halako ekimenei esker, haur horiek motxilak, koadernoak eta arkatzak dituzte eskolara joateko eta beren hezkuntza-prozesua kondizio hobeetan aurrera eramateko.

_Mugarik Gabeko Medikuak

Enpresa Solidarioen Zirkuluko bazkide gara, eta urteak daramatzagu Larrialdi Funtsari aldizkako ekarpenak egiten; funts horri esker, Mugarrik Gabeko Medikuak elkarteak berehala esku har dezake hondamendi naturalek, epidemiek, goseteek, gatazka armatuek edo biztanleriaren desplazamendu handiek eragindako larrialdietan.

Nazioarteko erakunde mediko-humanitarioa da Mugarik Gabeko Medikuak, eta egoera txarrean dagoen jendea eta hondamendi eta gatazka armatuen biktimak artatzen ditu, inongo diskriminaziorik egin gabe arraza, erlijioa edo ideologia politikoa dela eta.

_Intermón Oxfam

Hirugarren urtez, Gabonetarako zorion-txartel digitala aukeratu dugu, ingurumen-aurrezki handia dakarrelako. Bestalde, Intermón Oxfami laguntzen jarraitu dugu, Intermon Oxfamen Bizibide Jasangarrien Programako proiektu baten bidez. 2010ean, Tanzanian gosearen aurka egiteko izan zen.

Luzera begira, Intermón Oxfamen helburu nagusia da beharra duten herrietako elikadura bermatzea, biztanleen ekoizpen- eta elkartze-gaitasunak bultzatuz, urte osoan elikagaiak izateko eta diru-sarrera egonkorrak sortzeko. Horretarako, zenbait proiektu ditu Tanzanian janari-eskasiako denbora-tartea murrizteko, 70.000 lagunen mesedetan.

_UNICEF-Haití

UNICEFekin lankidetzan aritu ginen Haitirako funtsak biltzeko larrialdiko kanpainan. EROSKIk eta gure bezeroek egindako ekarpenekin, UNICEFi gutxi gorabehera 300.000 euro ematea lortu genuen. Erakundearen txosten baten arabera, higiene-kitak, ura dangarri bihurtzeko pastillak, botikak eta eskola-materiala banatzeko erabili zen, nagusiki, emandako laguntza.

UNICEFek 150 herrialde eta lurraldetan baino gehiagotan lan egiten du, haurrei bizirauteko eta garatzeko eskubidea bermatzeko, txiki-txikitatik hasi eta nerabezarora bitartean. Garabideko herrialdeetako txertohornitzaile nagusia da UNICEF, eta arlo hauetan guztietan egiten du lan: haurren osasuna eta elikadura hobetzea; ur-hornidura eta kalitateko saneamendua; oinarrizko kalitateko hezkuntza haur guztientzat eta babesa biolentziaren, esplotazioaren eta GIB/ IHESaren aurrean. Banakoen, enpresen, fundazioen eta gobernuen ekarpenekin finantzatzen da UNICEF.