Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


EROSKIREN 2010EKO ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALEKO JARDUEREN URTEKARIA

EROSKIKO 2010EKO EES-KO JARDUEREN LABURPENA

Kontsumitzailearentzako informazioa eta trebakuntza

Gure lan-ildoetan garrantzitsuenetako bat da herritarrei balioko informazioa ematea, produktu eta zerbitzuak kontsumitzeko eta kontratatzeko garaian erabakiak hartzen laguntzeko. Lan horretan, EROSKI CONSUMER eta orain dela 30 urte baino gehiagotik egiten duen lana dira erreferentzia nagusia, baina baditugu beste zenbait kanpaina beterano eta ezagun ere, adibidez, InfoJuego, eta hark beste arrakasta izan duten beste zenbait, berriagoak. Adibidez: murriztu zure karbono-arrastoa.

_EROSKI CONSUMER

Proiektu honekin, liderrak gara da estatuan kontsumitzailea informatzeko eta trebatzeko alorrean. EROSKI FUNDAZIOAren bidez argitaratzen da aldizkaria, eta hiru hamarkada baino gehiago ditu; 1998an, www.consumer.es webgunea ere martxan jarri genuen.

revista Consumer

Herritarrei eguneroko bizitzako erabakietan asmatzen lagunduko dien informazioa sortzea eta hedatzea du EROSKI CONSUMERek. Elikadura eta bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea dira gure ardatz nagusietako bat, baina kontsumitzailearentzako oso interesgarriak diren beste zenbait gai ere lantzen ditugu; adibidez, ingurumena, elkartasuna, ekonomia eta teknologia berriak. Hainbat alorretako profesionalek osatutako talde handi baten lanaren emaitza da proiektu hau; kazetariak, nutrizionistak, zientzialariak, juristak, diseinatzaile grafikoak, Interneteko programatzaileak eta abar daude lantalde horretan.

Gure informazioaren kalitateak, sinesgarritasunak eta erabilgarritasunak bihurtu gaitu erreferente kontsumitzailea informatzeko eta trebatzeko alorrean. Hala erakusten dute zifrek eta kontsumitzaileen leialtasunak. Hilero, 625.000 lagunek irakurtzen dute gure aldizkaria, eta ia hiru milioi erabiltzailek bisitatzen dute webgunea. Gainera, 2010etik, buletin elektronikoen harpidedunak milioi bat baino gehiago dira. Lan horren aintzatespena erakusten dute hedabideek —2.000 alditan baino gehiagotan aipatu dute gure lana— eta jasotako sariek.

2010eko nobedadeen artean, aipagarria da iPhonera konektatu eta EROSKI CONSUMERen Santiago Bideko Gida bistaratzeko aplikazioa. Beste aurrerapauso bat ematea erabaki genuen on line gida horrek —gai horri buruzko munduko gida bisitatuena iaz, ia milioi eta erdi erabiltzailerekin—, urrats bat gehiago egitea erabaki zuen, eta, Xacobeo Urtean, haren edukiak kontsultatzeko modu berri bat aurkeztu zuen, erromesek ibilaldia hasi aurretik edo egiten ari direla behar duten informazioa are eskuragarriago egiteko.

_InfoJuego: asma ezazu jostailuekin.

Gabonetan, hamalaugarren InfoJuego jarri genuen martxan. Azken urteotan egin den kanpaina horrekin, haurrentzako opariak aukeratzeko garaian erosketa arduratsua egiteko behar den informazio guztia ematen diogu kontsumitzaileari: jostailu tradizionalei, bideo-jokoei, telefonia mugikorrari edo beste zenbait gailuri dagokiena

——“Oso ondo iruditzen zait aholkularitza emateko norbait egotea. Asko eskertzen dut, lagungarria delako jakiteko gure semealabek eskatu dutena beren adinerako egokia den ala ez.”
EROSKIko bezeroa

Pedagogoaren aholkularitza eskatzen dute, batik bat, gure bezeroek; izan ere, bana-banako arreta jasotzen dute, eta erantzun pertsonalizatua beren galdera guztietarako. Guztira, 122.838 bezero artatu zituzten 2010ean ia ehun EROSKI hipermerkatutan egon ziren 103 aholkulariek. Dendetan 5.000 ordu baino gehiagoan eman zuten aholkularitza, gure pedagogoek artatutako kontsultak (4.678 ordu) eta emandako tailerrak (342 ordu) kontuan hartuta.

——“Bideo-jokoei buruz, normalean, galdetzen digute zer bortizkeriamaila duten, eta adin jakin baterako egokiak diren ala ez. Bezero batzuek nahaste handia dute plataforma, marka eta abarrekin.”
InfoJuegoko aholkularia

Bezero gehienak hiru urtez beherako haurren gurasoak dira; umeek oraindik ez diete eskatzen modan dagoen edo telebistan iragartzen den jostailurik. Kontsulten ehunekoa egonkorra da: % 25 bideo-jokoei buruzkoak dira, eta % 75, ohiko jostailuei buruzkoak.

Azken urte honetan, dibulgazioedukiak garatu ziren, 100 orri baino gehiagoko gida pedagogiko baten bidez. Doan eskuratu zitekeen gure hipermerkatuetako jostailuen eta bideo-jokoen ataletan. 250.000 ale argitaratu genituen, eta balorazio ona egin zuten kontsumitzaileek.

niños jugando
_Murriztu zure CO2-aztarna

Egiten dugun guztiak arrastoa uzten du ingurunean, CO2-emisioen eran. EROSKIn, gurea gero eta txikiagoa izateko lan egiten dugu, ontziak hobetuz, zorro berrerabilgarriak erabiliz eta zenbait neurri hartuz, bai gure dendetan, bai gure garraiobideetan.

Gure bezeroek ere bide berean aurrera egitea nahi dugu; horretarako, 2010ean kanpaina hau jarri genuen martxan ECODESekin (Ekologia eta Garapenerako Fundazioa). Ekimen horren helburu garrantzitsuenetako bat zen kontsumitzailea informatzeko eta trebatzeko gure lanarekin aurrera jarraitzea; oraingoan, jasangarritasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren alorretan.

Bestalde, ekitaldi dibertigarri bat egin genuen hipermerkatuetan, eta ekitaldi horrek aukera eman zien bezeroei haien eguneroko ohiturek dakartzaten karbono-emisioak ezagutzeko, xaboiburbuilekin show baten bidez kontzeptu berriak ikasteko, haien CO2-aztarna murrizteko gomendioak ezagutzeko eta ideia berriak proposatzeko. Emisioak murrizteko bat-bateko 80 proposamen jaso genituen.

Ekitaldi horietan 198.000 kontsumitzailek baino gehiagok hartu zuten parte. Burbuilen show-aren formatu ludikopedagokikoak bezero-kopuru oso handi batengana hurbiltzeko aukera eman zigun, halako ikuskizunak ikusten geratzen direnengana, hain zuzen. Haietatik ia 45.000 laguni aurrez aurre eman zitzaien aholkularitza, eta 5.000 bat lagunek erabili zituzten kalkulagailuak beren jarduerak ingurumenean zer eragin duen jakiteko.

— Gure bezeroen proposamenak, CO2-emisioak murrizteko:

  • — Material birziklatuekin egindako produktuak erostea: oihal birziklatuekin egindako peluxeak eta txotxongiloak, esaterako.
  • — A motako etxetresna elektrikoak erabiltzea (ekologikoak dira, energia gutxiago kontsumitzen baitute).
  • — Telebisten, DVDirakurgailuen eta halakoen argiak itzaltzea.
  • — Bizikletan edo garraio publikoan ibiltzea.
  • — Etxean zenbait produktu berrerabiltzea. Adibidez: ogi birrindua.
  • — Ez erabiltzea spray bidezko desodoranterik, ez eta lakarik ere.
  • — Garaian garaiko fruta kontsumitzea.
  • — Familiako kide bakoitzak urtean zuhaitz bat landatzea.
  • — Eskolan, gazteak trebatzea birziklatzearen inguruan. Haurrak dira gakoa familiak birzikla dezan eta ingurumenean interesa izan dezan.

...Eta, hala, 80 adibide, kontsumitzaileek proposatuak beren karbono-aztarna murrizteko. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!

_EES ORRIAK

Jasangarritasunarekiko konpromisoa indartu du EROSKIk, ingurumenbermeak ematen dituzten produktuen alde eginda eta bezeroak kontzientziatuta ingurumena errespetatzen duten kontsumo-ohiturak hartzeko.

Horren adibide garbia dira EES zigilua duten orri ekologikoak; baso-baliabideen erabilera arduratsua bermatzen dute, bai fabrikazioan, bai merkaturatzean. WWF/Adenaren laguntzarekin, horiei buruzko dibulgazio-kanpaina bat jarri genuen martxan 2010ean gure hipermerkatuetan. 425.000 informazio-liburuxka banatu genituen; lantegiak antolatu genituen monitore espezializatuekin Santanderren eta Terrassan, eta ia 3.300 kontsumitzailek hartu zuten parte. “Naturari gutunak” lehiaketa ere egin zen, lehen aldiz. Lehiaketa horretan, 6.000 lagunek baino gehiagok hartu zuten parte, gutunak bidaliz edo epaimahaikide gisa, www.eroski.es webgunearen bitartez.

Gutun irabazleetako zatiak:

“...Victor naiz, eta 11 urte ditut (...) irakasle zoragarria daukat, asko hitz egiten digu zutaz, badakizu, liburuak direla eta; eta zu, batik bat, Ingurunekoan zaude (...). A, bide batez, eman eskumuinak nire lagun ibaiari. Azkena ikusi nuenean, bazirudien hitz politak esaten zizkidala belarrira. Goraintziak uhaitzei ere; pentsatzen dut orain hostoen udazkenkolorez, kolore gorri-hori politez, beteko zutela lurra. Azkenik, esan mendiari haren falta sumatzen dudala hemen, hirian…”.
9-12 urtekoen kategoria.

“Nik egunero birziklatzen dut, argiak itzaltzen ditut behar ez direnean, eta uraren txorrota ixten dut hortzak garbitzean. Zerrenda luzea egin nezake, egin behar diren eta gehienek ahazten dituzten gauzekin. Ez zaie inporta biharkoa, momentua bizitzea bakarrik dute buruan, topera gozatzea, eta ezer ez zaie axola, ez zaizkie axola horren ondorioak. Orduan, zergatik halako hipokresia? (...)Milaka batzuek ez dutelako mundua konponduko milioi batzuek ezer egiten ez badute, irakurri, entzun eta abar egin arren...”
13-15 urtekoen kategoria.

“Natura maitea: Agian, batzuetan ez gara jartzen zurekin pentsatzen, baina egunetik egunera gehiago jabetzen naiz bizitzan duzun garrantziaz. Hobeto esanda, jabetzen naiz zu zarela bizia. Jende askok ez dio behatzen zure edertasunari, zure kemenari, zure handitasunari; botere krudel eta ederrak guztiok hartzen gaitu mendean”.
16-18 urtekoen kategoria.

“Berrogeita hamarreko hamarkadan sartu naiz gaur, eta kontzientzia-azterketa egin dut: Nire burua salatzen dut “mundu garatu” honetako kidea delako; eguzkitako betaurrekoak darabiltza beti, errealitate deserosoaren erreflexu txikienak ere kaltetu ez dezan haren begi-nini hauskorra. Nire burua salatzen dut “lehen munduko” kide izateagatik; klima-aldaketari buruzko diskurtso antzuz betetzen dira, eta zorotzat hartzen zaituzte zeure burua defendatzeko barruak astintzen dituzunean eta Richter jauna dardarka jartzen duzunean, edo tsumani beldurgarriak marrazten dituzunean zure beso amaiezinak luzatuz, edo, besterik gabe, negar-zotinka hasten zarenean eta zure malkoek beste uholde bat eragiten dutenean”.
Helduen kategoria.

_Poltsa berrerabilgarriak

Plastikozko poltsak gure bizitzetan sartu zirenean, iraultza handia izan ziren. Erosoak ziren, erabilgarriak, eta, itxura batean, doakoak. Gaur egun, badakigu poltsa horiek zer prezio duten, oso kaltegarriak batira ingurumenerako.

– Poltsa berrerabilgarri bakar batek erabilera bakarreko 125 poltsa kontsumitzea saihestu dezake.

– Poltsa berrerabilgarriaren ingurumen-inpaktua ohiko plastikozko poltsarena baino bost aldiz txikiagoa da.

– Erabiltzen ez dugun plastikozko poltsa bakoitzeko, 20 gramo CO2 aurrezten dizkiogu ingurumenari.

Plastikozko poltsen erabilera da azken urteotan kontzientzia sozial handiena sortu duen gaietako bat —naturarako kaltegarriak dira—. EROSKI izan zen poltsa berrerabilgarriak banatu zituen lehen banaketa-enpresa; beraz, urte asko daramatzagu alor horretan lanean. Horren berri emateko eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko eguneroko erosketetan poltsa berrerabilgarriak erabili beharraren inguruan, kanpaina berri bat jarri genuen martxan 2010ean WWWF/Adenarekin batera. Ia 6 milioi eta erdi liburuxka argitaratu genituen.

_STOP IVA

Ekonomia-arloan, urteko mugarrietako bat izan zen BEZaren igoera; kontsumitzaile guztiei eragin zien. Zerga-tipo berriak 2010eko uztailean indarrean sartzearekin batera, EROSKIn informazio-kanpaina bat jarri genuen martxan, herritar guztientzat, oro har. Totem eta azalpen-liburuxken bidez egin zen ekimena, eta dibulgazio- izaera izan zuen. Zenbait oinarrizko kontzeptu “freskatzeko” jarri zen martxan (zer da BEZa? zer mota daude?), eta, horrez gain, erosketetan ohikoenak diren produktuetako batzuek zer BEZ-tasa duten jakinarazi nahi zen. 380.000 liburuxka argitaratu ziren.