Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


EROSKIREN 2010EKO ENPRESAREN ERANTZUKIZUN SOZIALEKO JARDUEREN URTEKARIA

EROSKIKO 2010EKO EES-KO JARDUEREN LABURPENA

Kultura eta Kirola

_EROSKI eta euskara

Euskararekiko dugun sentsibilitatea garbi ikusten da erakunde barruan, eremu kooperatiboko langileek hizkuntza hori erabiltzea bultzatzen baitugu, baina baita kanpoan ere; izan ere, hizkuntzaren normalizaziorako hainbat ekimen bultzatzen ditugu.

Urteetan egin izan dugun bezala, 2010ean ere Durangoko Liburu eta Disko azokari lagundu genion, sektore horretako azoka ezagunenari, alegia. Horrez gain, hitzarmen bat sinatu genuen Ikastolen Elkartearekin, ikastetxe horiek beren lurraldeetan antolatzen dituzten bost festei laguntzeko. 2010ean sinatu genuen hitzarmena, hainbat urtez lankidetzan aritu ondoren, eta hauek hartzen ditu barne: diru-laguntzak, EROSKIk lekua uztea ospakizuna egingo den lekutik hurbilena dagoen hipermerkatuan festari lotutako materiala saltzeko, hotz-kamioiak uztea antolakuntzarako, eta zinta ematea ibilbidearen zati bat markatzeko.

Euskarari ematen diogun bultzadaren erakusgarri da EROSKI CONSUMER ere; izan ere, euskaraz 15.000 ale argitaratzen ditugu, eta, hala, kontsumo-arloan euskaraz gehiena irakurtzen den argitalpenetako bat da gurea. Aldizkariaren hizkuntzaedukia -azken hamabi urteetako euskarazko argitalpen guztiek osatua- baliabide ona da oso itzulpen automatikoko sistemak hobetzeko eta haietan trebatzeko, terminologia erauzteko eta itzultzaileen ikaskuntza eta trebakuntzarako.

Hori dela eta, ELHUYAR FUNDAZIOArekin lankidetzan aritzen gara, eduki hori guztia -hizkuntza-corpusa- modu publikoan kontsultatzeko Interneteko tresnak garatzeko. 2009ko urtarrilaz geroztik dago eskuragarri http://corpus.consumer.es helbidean, eta era guztietako bilaketak egiteko aukera ematen du. Hizkuntza ugariko tresna da beraz, kontsumo-arloko terminoen hiztegi gisa erabil daitekeena.

_Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Maitea lehiaketa

Badira urte batzuk Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Maitea aldizkariak antolatutako lehiaketa hori babesten dugula. Haur eta gazteentzako lehiaketa bat da. Parte-hartzaileek beren talentua erakuts dezakete, eta nahi duten diziplinan erakutsi (pintura, argazkilaritza, arte digitala eta kontakizun laburrak), betiere lan hori ingurumenari eta gai horri buruzko gizarte-kontzientziazioari lotua bada.

_Omenaldia Segundo Olaetari

Segundo Olaetari Bilboko Arriaga antzokian egindako omenaldian parte hartu genuen. Bizkaitar musikari eta koreografo horren oroimenezko ekitaldia Olaeta Balleta Elkarteak antolatu zuen, eta Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ere jaso zuen.

_Artxandarako igoera

2010ean, Artxandarako lehen igoeraren babesleetako bat izan ginen. El Correo egunkariak antolatu zuen, urrian. 4.500 mendizale inguru izan ziren lehen deialdi horretan, eta ondo bete zituzten igoeraren 323 metroak. Izen-emateekin eskuratutako dirua (11.000 euro baino gehiago) Bilboko Erruki Etxea egoitzari eman zitzaion.