Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Lankidetzan aritzen gara minusbaliotasun fisikoa edo mentala eta osasun-arazoak dituzten pertsonen integrazioan aritzen diren elkarteekin. Lankidetza horiek emaitza bidez eta gizartesentsibilizazioko ekitaldi ludiko-formatiboak babestuz gauzatzen ditugu.
Down Españarekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen, programa berri bat martxan jartzeko; programa horren helburua da elikadura-ohitura osasungarriagoak zabaltzea Down sindromea duten haur eta nerabeen artean, gizentasuna eta kolektibo horren beste zenbait osasun-arazo prebenitzeko. Down Sindromearen Espainiako Federazioak (Down España) Espainia osoko 83 erakunde elkartzen ditu, eta Down sindromearen erakunde erreferentea da Espainian. Hori dela eta, guk bultzatu dugun programa haur eta nerabe ugariri iritsiko zaie. Gainera, aurrerago, tresna interaktibo hori www.sindromedown.net webgunearen bidez eskuragarri egotea espero da, mundu osoko gaztelania hiztunen elkarteek erabil dezaten.
COCEMFE GKEa 1980an sortu zen, Espainian minusbaliotasun fisikoren bat duten milioi eta erdi lagunen bizibaldintzak hobetzea sustatzeko eta defendatzeko. Espainia osoko 1.700 erakunde elkartzen ditu, eta horiek, halaber, autonomia-konfederaziotan, probintzia-federaziotan eta minusbaliotasunak ordezkatzen dituzten estatuko erakundetan antolatzen dira (parkinsona, hemofilia, fibrosi kistikoa, arantza bifidoa...)
En Marcha aldizkaria du hedabide nagusi. Argitalpenak entzute handia du: 25 urte daramatza konfederazioaren adierazpen gisa, eta harrera ona du kolektiboko kideen artean. EROSKIren laguntza izan du hedabide horrek.
Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonen Federazio Koordinakundea (FEKOOR) elkartean biltzen dira minusbaliotasun fisiko eta/edo organikoa duten pertsonen Bizkaiko 19 elkarte nagusiak, eta pertsona horien integrazio sozial osoa du helburu. Gaur egun, 6.800 kide baino gehiago ditu. FEKOORi lagundu genion Bilbon egin zen Minusbaliotasuna duten pertsonen Mundu Egunaren ospakizunean.
Gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen eta haien familiakoen Bizkaiko elkartea da BENE. 2010ean, haien aisialdi integratzaileko programan parte hartu genuen, gaixotasun neuromuskularrak dituzten Bizkaiko haurren familientzako multiabentura kirolen bidez.
Proiektu berritzailea da, eta erakundeak aurkezten duen era horretako lehena. Aisialdi integratzaile eta terapeutikoko jarduerak ditu, guztiz egokituak, naturarekin harremanetan, eta gaixotasun neuromuskularrak dituzten haurren bizitzako etapak bereiziz, haien harreman sozialetarako beharrak kontuan izanik
Jarduera horrek autonomia pertsonala eta gaitasun sozialak bultzatzen ditu -ezinbestekoak gurea bezalako harreman-gizarte batean-, eta haurrei eta familiei aukera ematen die bizitza oso eta autonomoagoa izateko, mugak muga. Horrez gain, aukera ematen du haur horien eta haien gurasoen harreman-lotura zabaltzeko; hala, aisialdi normalizatuagoa izateko, ez hain mugatua.
Programa horrekin, aisialdi-eremuek -ireki zein itxiek- eragiten duten arazo handiari erantzuten zaio; izan ere, ez dituzte kontuan hartzen gaixotasun neuromuskularrak dituzten pertsonen beharrak (gelaren edo bainugelaren egokitzapena, begirale edo antolatzaileen laguntza, gaitasun fisiko normala eskatzen duten jarduerak...).
Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren helburu nagusia da zerbitzu orokorrak betetzea, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte-mugimenduaren egitura indartzea. Hala, erronka nagusiak dira komunikazio-oztopoak desagertzea eta EAEn hizkuntza ofizial gisa onartzea zeinuen hizkuntza.
2010ean, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioari lagundu genion, bai elkarte-mugimenduaren jardunaldian, bai 30. urteurrenaren ospakizunean.
Azken urteotan bezala, "Mójate-Busti zaitez 2010" kanpainan parte hartu genuen. Orain dela 13 urte hasi zen ekimen hori, eta Euskal Herriko hainbat hondartza eta igerilekutan egiten da. Kolektibo horren arazoen inguruan herritarrak sentsibilizatzea du helburu.
"Mójate-Busti zaitez 2010" kanpaina uztailaren 11n egin zen, gaixotasun sendaezin hori duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko errehabilitazio- zerbitzuak ordaintzeko dirua lortzeko. Urtero, gora egiten du ekitaldi horietan parte hartzen duten pertsonen kopuruak, bai eta publikoki ekitaldia babesten duten pertsona ezagunenak ere.
ONCEren Euskadiko Asteari lagundu genion EROSKItik, aurreko urteetan bezala. Ekitaldiaren helburua da minusbaliotasunak dituzten pertsonen gizarte-integraziorako mezua ezagutaraztea, eta topaleku bat eskaintzea erakundeari lotutako erakundeei eta herritarrei, oro har.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da ONCE, eta Espainia osoko pertsona itsuen eta ikusmen-minusbaliotasuna dutenen bizitza-kalitatea hobetzea du helburu. Erakunde soziala eta demokratikoa da, eta solidarioa itsutasuna ez den beste minusbaliotasun batzuk dituzten pertsonekin ere.
Laguntza eman genion fenilzetonuria eta metabolismoaren beste zenbait akats dituzten pertsonak ordezkatzen dituen erakundeari.
Fenilzetonuria edo PKU (ingelesez, phenylketonuria) heredatutako asaldura bat da, eta organismoaren kimikari eragiten dio. Behar bezala tratatzen ez bada, atzerapen mentala eragiten du. Zorionez, jaioberriei egiten zaizkien ohiko diagnostiko-probei esker, gaur egun garaiz diagnostikatu eta artatu daitezke asaldura hori duten umeak, eta inteligentzia normalarekin hazi eta gara daitezke.
2010ean, helburu solidarioko zenbait ekintza antolatu zituen Gure Señeak elkarteak, Derioko familiek (Bizkaia) gaixotasun arraroak dituzten haurren bizi-kalitatea hobetzeko izaten dituzten gehiegizko gastuak ordaintzeko dirua lortzeko. Sortu zenetik, gaixotasun horien eraginpeko familiei lagundu izan die elkarteak. Elkarterako dirua lortzeko hartu dugu parte ekitaldi horietan.
Marqués de Valdecilla Prestakuntza eta Ikerketa Institutua da IFIMAV. Kantabriako Osasun Zerbitzuan, eta, bereziki, Marqu�s de Valdecilla Unibertsitate Ospitalean, ezagutza zientifiko eta teknologikoan ikertzea eta ezagutza hori sortzea bultzatzea du helburu. EROSKIk laguntza ekonomikoa eman du IFIMAVek martxan duen meningitisari buruzko azterketak aurrera jarrai dezan eta bere helburuak bete ditzan.