Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI beti izan da enpresa aurrerakoia eta bizi duen garaiarekiko aurreratua. Duela 39 urte, gure estatutuek espresuki biltzen zituzten egun oso modan dauden eta gure bilakaera finkatu duten balioak: lankidetza, parte hartzea, berrikuntza, balio kontsumitzailea eta erantzukizun soziala.
Gaur egun, enpresa bat gestioan eta erabakiak hartzeko unean ezberdina izan daitekeela uste zuten pertsona haiek egindako ahaleginari esker, 50.000 pertsonak baino gehiagok eta 2.440 establezimenduk baino gehiagok osatutako enpresako errealitate lehiakorra eta iraunkorra gara.
Hain zuzen ere, egoera onean jarraitzeko, orainaldiko emaitza onak hobetzeko eta, zalantzarik gabe, etorkizunera begira emaitza horiek bermatzeko, Kooperatibizazio Proiektua lantzea erabaki dugu.
Kooperatibizazioaren bidez, EROSKIn lan egiten dugun guztion aukera berdintasuna bultzatu nahi dugu eta enpresa sendo bihurtuko gara. Horrekin, gainera, banaketa sektoreko kooperatibarik handiena bihurtuko gara eta, zalantzarik gabe, mundu osoko elkarte kooperatiborik handienetako bat izango gara. Dena den, arduratzen gaituena ez da bolumena, kalitatea baizik.

Eroski kooperatibak gehiengoa duen gaur egungo gure akzioen sozietateak kooperatiba misto bihurtzeari deitzen zaio. Kooperatiba misto berri horietako bazkideak izango dira langileak eta Eroski bera. Eta haiek guztiek osatuko dute bigarren mailako kooperatiba. Kooperatiba hori Eroski Taldearen ardatza izango da, gobernua eta zuzendaritzako batasuna bermatzeko.
Gure balio kooperatiboak betetzen jarraituko dugu zehatz-mehatz eta horiek kooperatiba misto berrietara zabalduko ditugu. Gure enpresa eredua baliozkoa, lehiakorra eta modernoa dela uste dugu eta bazkide gehiagok harekiko konpromisoa hartzea nahi dugu.
