Saltar navegación e ir al contenido

EROSKI contigo

Selección de idioma:

Estás aquí, dentro de la estructura EROSKI.es

Herramientas de la página



Kooperatibizazioa

EROSKI cooperativa

Gure hurrengo erronka

EROSKI beti izan da enpresa aurrerakoia eta bizi duen garaiarekiko aurreratua. Duela 39 urte, gure estatutuek espresuki biltzen zituzten egun oso modan dauden eta gure bilakaera finkatu duten balioak: lankidetza, parte hartzea, berrikuntza, balio kontsumitzailea eta erantzukizun soziala.

Gaur egun, enpresa bat gestioan eta erabakiak hartzeko unean ezberdina izan daitekeela uste zuten pertsona haiek egindako ahaleginari esker, 50.000 pertsonak baino gehiagok eta 2.440 establezimenduk baino gehiagok osatutako enpresako errealitate lehiakorra eta iraunkorra gara.

Hain zuzen ere, egoera onean jarraitzeko, orainaldiko emaitza onak hobetzeko eta, zalantzarik gabe, etorkizunera begira emaitza horiek bermatzeko, Kooperatibizazio Proiektua lantzea erabaki dugu.

Kooperatibizazioaren bidez, EROSKIn lan egiten dugun guztion aukera berdintasuna bultzatu nahi dugu eta enpresa sendo bihurtuko gara. Horrekin, gainera, banaketa sektoreko kooperatibarik handiena bihurtuko gara eta, zalantzarik gabe, mundu osoko elkarte kooperatiborik handienetako bat izango gara. Dena den, arduratzen gaituena ez da bolumena, kalitatea baizik.

Zeri deitzen diogu kooperatibizazioa?

EROSKI carro

Eroski kooperatibak gehiengoa duen gaur egungo gure akzioen sozietateak kooperatiba misto bihurtzeari deitzen zaio. Kooperatiba misto berri horietako bazkideak izango dira langileak eta Eroski bera. Eta haiek guztiek osatuko dute bigarren mailako kooperatiba. Kooperatiba hori Eroski Taldearen ardatza izango da, gobernua eta zuzendaritzako batasuna bermatzeko.

Gure balio kooperatiboak betetzen jarraituko dugu zehatz-mehatz eta horiek kooperatiba misto berrietara zabalduko ditugu. Gure enpresa eredua baliozkoa, lehiakorra eta modernoa dela uste dugu eta bazkide gehiagok harekiko konpromisoa hartzea nahi dugu.

Zergatik egin nahi dugu?

  • Koherentzia ideologikoagatik: langile guztiek baldintza berak eta antzeko eskubide politikoak, ekonomikoak eta sozialak izan ditzaten.
  • Enpresa eredua soiltzeko: errazagoa da era berekoa izatea eta ez bi eratakoa. Gestio eredu berak bizkorrago joaten lagunduko digu, hobeto harmonizatuta egoteaz gain.
  • Abantaila lehiakorragatik: oinarrizkoa den zerbaitetan (enpresako eredua) ezberdinak gara eta alde hori bihurtu nahi dugu gure faktore lehiakor

Zein da kooperatibizazio horren helburua?

  • EROSKI Taldeko sozietateetako langileei laneko bazkide izateko aukera eskaintzea, egungo bazkide kooperatibisten antzekoak diren baldintza ekonomikoetan, sozialetan eta politikoetan.
  • EROSKIko langileen baldintzak berdindu nahi ditugu kooperatibetako filosofiak zehaztutakoaren arabera; horren arabera, pertsona guztiak berdinak dira beren eskubide eta betebeharrei dagokienez. Proiektu hori bideratzeak garrantzi handiko aurrerapen soziala egitea dakar berekin eta oso pozik gaude horrekin.
  • Egungo kapital sozietateak lan elkartuko kooperatiba misto bihurtuko ditugu.
  • Gobernua eta zuzendaritzako batasuna bermatuko dituen bigarren mailako kooperatiba sortuko dugu. Eroski Kooperatibak eta gainerako kooperatiba mistoek osatuko dute. Egoitza EAEn egongo da eta Euskadiko Kooperatiben legeak arautuko du.
EROSKI carro

Prozesua, urratsez urrats

  • Barneko eztabaida. Kooperatibizazio Proiektuaren inguruko eztabaida handiak egin dituzte Eroski kooperatibako bazkideek eta bazkide ez diren, baina orain izango diren ala ez erabaki behar duten langileek. Proiektuari gehiengoak babesa eman dionez, aurrera egin dugu.
  • Proiektuaren azalpen sakona. Hainbat zirriborro aztertu eta hainbat fasetan azalpenak jasotzeko bilerak egin ditugu: prozesuaren hasieran eta bazkideek hala eskatuta, zirriborroetan egindako aldaketen ostean.
  • Proiektu irekia. EROSKIko edozein bazkidek izan du proiektuari egin beharreko zuzenketak proposatzeko aukera. Aldi berean, ordezkarien talde handiak landu ditu zirriborroak proposatutako ekarpenak sartu ahal izateko.
  • Gehiengoaren babesa. EROSKIko bazkideek zalantzarik gabe onartu dute proiektua eta bozketa sekretu bidez jarri dute kontsultaren menpe. Bazkideen % 77,3k agertu dute Taldearen kooperatibizazio prozesuaren alde daudela. Horren zilegitasun soziala zalantzarik gabekoa da.

EROSKI.es gunean ere

Bolsas
Campaa Osasuna eta Ongizatea

Ayuda en el sitio de EROSKI: