Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Gure ibilbideari ekin genionetik, orain dela 40 urte baino gehiago, EROSKIn beti egin dugu lan kontsumitzailearen, komunitatearen eta ingurumenaren alde. Gure jarduera garatzen dugun lekuetan eragile aktiboa gara, eta gure apustua ez da soilik errentagarritasun ekonomikoari erantzungo dion enpresa proiektu bat izatea, ikuspegi soziala ere kontuan hartzea baizik. EROSKI FUNDAZIOAren eta IPDK fondo erreserbatuaren bitartez, urtero gure irabazien %10 Erantzukizun Sozial Korporatiboaren barruko ekimenetara bideratzen dugu.
EROSKI CONSUMER da arlo honetan egiten dugun lanaren ikurra. Proiektu horrekin, estatuan kontsumoari buruzko lidergoan mantentzen gara, bertako informazio baliagarri eta egiatiari esker. EROSKI FUNDAZIOAren bitartez, hiru hamarkada baino gehiago dugu aldizkaria argitaratzen, eta 1998an www.consumer.es webgunea ere abiarazi genuen.
Eremu horretan egiten dugun lan zabala osatzeko gidak eta azalpen orriak argitaratzen ditugu, eta zabalkunde kanpainak abiarazten ditugu (osasuna, Infojolasa...).
Elikadura osasungarria sustatzeko gure azken kanpainak ezagutzen dituzu?
EROSKIn finkatuta ditugun jarduera ildoetako beste bat elkartasuna da, eta hainbat bidetatik garatzen saiatzen gara: produktua ematea, Elikagai Bankuekiko elkarlana, hainbat GKErekin egindako lankidetzak...
Iraunkortasunak eta ingurumenari buruzko errespetuak ere gure jarduera ugari gidatzen dituzte. Horren erakusle dira poltsa berrerabilgarrien alde egindako lana, kontzientziazio kanpainak edo kontsumo arduratsuaren sustapena.
Deskubritu ingurumenaren alde egiten ditugun kanpainetako batzuk.
Jar zaitez gurekin harremanetan info@fundacioneroski.es
Eta, gainera, gure baliabideen zati bat beste batzuen ekimenak babesteko gordetzen dugu, maila instituzionalean zein sozialean.
Deskubritu zer ekitalditan eta zer erakunderekin aritu ginen iaz.