Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Gizarte ekintzarekin bat

EROSKI-ren gizarte ekintza komunitatearen hiru premia motaz arduratzen da: kontsumitzailearen informazioa eta prestakuntza, ingurugiroaren defentsa eta elkartasuna. EROSKI Fundazioaren bitartez, gizarte ekintzara zuzentzen ditugun gure etekinen %10 horren parte handi bat bideratzen dugu.

EROSKI Fundazioa

EROSKI Fundazioaren jarduteko ildo nagusietatik, kontsumitzaileen aldeko ekintzak sustatu ditugu, dibulgazio kanpainak antolatu, aldizkari eta gidak editatu, beka eta laguntzak eman, Hirugarren Mundua Laguntzeko erakundeekin eta elikagaiak biltzeko kanpainetan elkarlanean dihardugu, etc.

EROSKI Fundazioaren erabateko protagonista —aktiboa, berak hala nahi badu— kontsumitzailea da eta ezin liteke bestela izan, gainera. EROSKI Fundazioko Lagun eta Lagun-Bazkide figurak, Fundaziotik gertuago jardun nahi dutenentzat zabalik, antolatzen ditugun kanpaina guztietan gure "Lagunen" parte har dezaten akuiluak dira.

EROSKI Fundazioa zuzentzen duen Patronatua kontsumitzaileek eta langileek osatua dago eta ezagutza eskaintzen duen aditu talde batek (katedratikoak, unibertsitateko irakasleak, etab.) osaturiko batzorde zientifikoa du laguntzaile. Kontsumitzaileek aktiboki parte har dezakete Fundazioan, bertako ekimenetan esku hartuz edo EROSKI Fundazioko Lagun eta Lagun-Bazkide figuren bitartez, hauek Fundaziotik gertuago jardun nahi dutenentzat zabalik baitaude.

Kontsumitzailearentzako informazioa

EROSKI Fundazioak kontsumitzailea informatzeko dituen bi euskailu nagusiak geroz eta interesgarriago bihurtzen ari dira: CONSUMER EROSKI inprimatutako aldizkaria eta www.consumer.es, web orria, alegia, zein baino zein lider bere formatuan. Horiek ez ezik, Guías Prácticas Consumer EROSKI eta Barómetro de Consumo ditugu.

Ingurugiroa

Gure bezeroek ingurugiroaz agertzen duten kezka geure egiten dugunez, ingurunearen aldeko boluntario kanpainak eta ingurunea zaintzeko kanpainak, birziklatzea sustatzeko edota uraren aurreztea bultzatzeko ekimenak antolatzen ditugu, etc.

Elkartasuna

"Mundu Hitzarmenaren" bazkide sortzaile den aldetik, EROSKI-k ikuspegi sozialetik erakunde arduratsu izateko eta 2015 urterako Milurteko Helburuak bete daitezen asmoz garatzen du bere lana. Horretarako hainbat egitarau ditu martxan: "Voluntariado Corporativo", "Voto Solidario" etc, bidezko merkataritza sostengatzen du, urtero elikagaien bilketa kanpainak antolatzen ditu eta nazioarteko elkar laguntzazko proiektuak finantzatzen ditu.

Sari eta izendapenak

Elikagaien Segurtasunean Albaitari Espezialisten Espainiako Elkarteak (AVESA) saritu zuen "Espainian elikagaien segurtasunaren garapenari bai CONSUMER EROSKI-k oro har (paperezko aldizkaria eta Interneteko proiektua) baita Interneteko www.consumaseguridad.com berariazko orriak eginiko ekarpena". Elpais.com izenekoarekin batera, CONSUMER EROSKI izan zen ÑH diseinu sarietan garaikur gehien eraman zituen online hedabidea. Epaimahaiak aintzat hartu zituen gure azalaren antolamendua, webeko osotasunaren berrikuntza eta baliagarritasuna, Santiago Bidearen Gida Praktikoaren diseinua eta hamaika infografia.

CONSUMER EROSKI-k Interneten dauzkan infografiak saritu ditu Society News Design-ek munduko hoberenekin batera, hala nola New York Times, Washington Post edota National Geographic-ekoak.

Ingurugiroa ez ezik, kontsumo iraunkorra sustatu eta defendatzearen alde EROSKI Fundazioak eginiko lanari esker, CONSUMER EROSKI-ren bertsio elektronikoak aurten bi sari jaso ditu: Ecovidrio-rena eta Murtzia Erkidegoko Kontsumo Iraunkorrari dagokiona.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI