Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Ingurugiroarekin

Gure enpresako egunerokotasunean ingurugiro aldakia integratu dugu: ingurunea errespetatzea oinarrizko irizpidetzat jota hartzen ditugu erabakiak eta kudeatzen dugu enpresa jarduera. Hori guztia argi eta garbi agertzen da gure ECOPLAN izenekoan, bertan biltzen baitira gure egintza nagusiak, langile, hornitzaile eta bezeroen partaidetzarekin.

Marka propioa: hornitzaileekin kolaboratzea

Denetan, ingurumenaren kudeaketak duen garrantziaz gure produktuen hornitzaileak sentsibilizatzea xede duen "e+5" proiektua nabarmentzen da: gure marken hornitzaileen %92 ingurumenarekin loturiko irizpideen arabera daude sailkatuak.

Logistika: emisioak murriztea

Garraio Berdearen Foroan EROSKI-ko merkantzien garraioaren emisio kutsatzaileak minimizatzeko neurriak hartu genituen. Jarduera ildo nagusiak: gehigarriak eta biodiesela baliatzea.

Dendak: hondakinak gutxitzea

Gure dendetako hondakinen kudeaketa zuzena egiten eta marka propioko gure produktuaren enbalaje kopurua kontrolatzen ahalegintzen gara. Esate baterako, "elastiko" ereduko poltsen koloratzailea kendu izanari esker, 63.000 kilo polietileno eta 75.600 kilo koloratzaile aurreztu dugu urtebetean.

Langileen berariazko prestakuntza

Gure dendetan, gure estruktura logistikoan edo gure erosketen zentralean, lanpostu bakoitzak ingurunean eragiten duen inpaktuaz, EROSKI-ko langileak sentsibilizatzea xede duten ikastaroak ematen ditugu.

EROSKI FUNDAZIOA: kanpainak kontsumitzaileentzat

EROSKI FUNDAZIOAK bultzaturiko ekimenetan kontsumitzailea sentsibilizatzera bideratu direnak dira nabarmentzekoak; kontsumitzaileek, izan ere, masiboki hartzen dute parte horrelakoetan eta, areago, beraiekin egin ohi ditugu topaketetan, ingurugiroaz biziki kezkaturik agertzen dira.


EROSKI.es gunean ere

Eroski Sannia
Eroski NATUR
Supermercados e Hipercercados EROSKI