Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
Lurrak eguzkiaren energia jasotzen duela gauza ezaguna da. Zati bat atmosferako berotegi efektuzko gasek harrapatua geratzen da eta, prozesu natural baten bitartez, geure planetaren bataz-besteko tenperatura 15ºkoa izatea eragiten du. Biziarentzako ezinbestekoa da hori. Aipatu dugun hau berotegi-efektu “naturala” da.
Gizakiaren jardueraren ondorioz ugaritutako berotegiefektuzko gasekin gauzak aldatu egin dira. Berotegi-efektu “naturalari” gizateriak eragindako berotegi-efektua batzen zaio. Ondorioz, Lurrera iritsitako energia motelago aldentzen da eta, horregatik, lurrazalean denbora luzeagoan mantentzen da, gutxinaka tenperaturaren igotzea eraginez.
Lurreko klima beti aldatu izan da arrazoi naturalen ondorioz (kontinenteen lekualdatzea, sumendiak, itsas-korronteak…) eta oso denbora tarte ezberdinetan (urte gutxiren buruan edo milioika urtetan zehar). Gaur egun ezagutzen dugun aldaketa-klimatikoaren arazoa joan den mendean aldaketa hauek bizkortu direla da, gizakiaren jardunaren eragin zuzenaren nahiz zeharkakoaren ondorioz, eta atmosferaren osaeraren aldatzearen bitartez.
Berotegi-efektuzko gasek oztopo gisa edo negutegietako kristalen antzera eragiten dute, berotasuna xurgatuz eta berriz ere lurrazalera itzuliz. Hainbat berotegi-efektuzko gas daude: CO2a, metanoa edo CFCa. Hain zuzen ere, EROSKI izan zen azken hau aerosolezko bere produktuetatik ezabatu zuen lehenengo banatzaile handia, 1989. urtean.
Egun, CO2a da kliman gehien eragiten duen gasa, azken 100 urtetan garraiobideetan, industria ekoizpenean eta etxeko kontsumoan baliatzen diren erregai fosilen erabilpen masiboaren ondorioz emisioak handitu direlako (ikatza, gas naturala eta petrolioa) baita ekosistema naturalek (nagusiki ozeano eta basoek) xurgatzen duten CO2 kopurua pixkanaka gutxitzen ari delako ere.
INGURUMENAren alde egiten dugun lanaren errekonozimenduak