Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Zer da Karbono Aztarna?

Geure jarduerek sortzen dituzten berotegi-efektuzko gasek klimari nola eragiten dioten jakiteko erabiltzen den neurria da. Egiten dugun edozein jarduerak, edo kontsumitzen ditugun produktu eta zerbitzuak CO2 emisioak sortzen dituzte. Herritar, eskualde, enpresa edo produktu jakin baten Karbono Aztarna neur dezakegu, erregai fosilen kontsumo zuzenak sortutako emisioei erreparatuta, baita kontsumitutako produktuen zeharkako berotegiefektuzko gasen emisioak kontuan hartuta ere.

Erraz ulertzeko, Espainian pertsona bakoitzeko Karbono Aztarna urteko 9,79 tonakoa da, eta norbanako bakoitzak 49 zuhaitza landatu eta kudeatu beharko lituzke urteko CO2 emisioak datozen 20 urtetan orekatu nahiko bagenitu.

Murrizteko, ezinbestekoa da kontsumo ohitura jasangarriagoak geureganatzea, berrerabiltzea, energia aurreztea, garraio publikoa erabiltzea… eta kontsumitzen ditugun produktu eta zerbitzuen Karbono Aztarna murriztea, EROSKI leungarriarekin gertatzen den bezala.

Kiotoko protokoloa

Kiotoko Protokoloa 2008 eta 2012 urteen artean berotegi-efektuzko gasen emisioa 1990. urtekoarekin alderatuta %5 murrizteko indarrean dagoen nazioarteko hitzarmena da.