Eroski Konpromisoak
- 1Itzultzeko Konpromisoa Zure erosketarekin pozik ez bazaude, produktuaren zenbatekoa itzuliko dizugu. Irekitako CDen eta DVDen kasuan izan ezik.
- 4Balio Zehatza Kobratzeko Konpromisoa Kobratzean akatsen bat egiten badugu edo kutxako tiketeko produktu baten prezioa eta prezioa jakinarazteko erabilitako beste euskarri batzuetako prezioak bat ez badatoz, gaizki kobratutako zenbatekoa itzuliko eta produktu horren beste unitate bat oparituko dizugu.
- 2Freskoetan Bikoitza Itzultzeko Konpromisoa Gure edozein produktu freskoekin pozik ez bazaude, produktuaren zenbatekoaren bikoitza itzuliko dizugu.
- 5Freskotasun Konpromisoa* Gure dendetan salgai dagoen produkturen batek gure maila goreneko freskotasun-eskakizunak betetzen ez baditu, produktu horren unitate bat oparituko dizugu. Hauek dira gure eskakizunak: arrautzak, jogurtak eta esnezko postreak iraungipen-data baino **7 egun lehenago kenduko ditugu, esnea 15 egun lehenago, eta moldeko ogia 3 egun lehenago.
- 3Kasu Egiteko Konpromisoa EROSKIn kasu egiten dizugu eta zure zalantza, iradokizun eta erreklamazio guztiei berehala, edo 48 ordu baino gutxiagoan, erantzuten diegu.
**Supermerkatuetan, jogurtetan eta esnezko postreetan, 5 egun.
*Kanarietan iraungitze dataren aurreko 7 egunei buruzko freskotasun konpromisoa ez da JOGURT eta ESNE POSTREETAN aplikatzen, arrazoi logistikoak direla medio.