Saltar navegación e ir al contenido

EROSKI contigo

Selección de idioma:

Estás aquí, dentro de la estructura EROSKI.es

Herramientas de la página



Saltsaren erdian

Haurrek ia jolas modura ikasten dutena baliozko izango zaie bizitza osoan. Jarduera horri esker, beren funtsezko premiak konpontzeko bideak bilatzeko gaitasunean sendoago sinesten dute, sormena askatzen dute, ukimen, ikusmen, usaimen eta dastamenarekiko sentsibilitatea heziko dute, bere buruarentzat eta gainerakoentzat egiten dutenarekin gozatzen ikasten dute.

Sormenezko bide atseginean barrena beren independentziari hasiera emateko bitarteko ahaltsua dute sukaldaritza.

Jolas, arte eta zientziaren arteko nahasketa da sukaldaritza.

Atal honetan balio horiek eta bestelako bertute pedagogiko batzuk guraso eta seme-alabei helarazi nahi dizkiegu, sukaldaritzaz eta sukaldean goza dezaten eta era erraz eta osasungarrian hamaikatxo elikagai jaten ikas dezaten.

Etxean edo barbakoa batean egin dezakezun "pintxo morunoen" ordezko aukera: behin dastatuz gero berriro eroriko zara tentazioan, ikusiko.

Barazki broxeta

Imagen de la brocheta de verduras
  • Lau lagunentzat
  • Egiteko denbora: 20 minutu.
  • Zailtasun maila: erraza

Osagaiak:

  • piper gorri bat
  • tipula bat, zurituta
  • kalabazin bat
  • berenjena bat
  • 12 txanpinoi edo perretxiko
  • amiñi bat gatza
  • 4 koilarakada oliba olio
  1. Garbitu eta ebaki koadrotxo ertainetan osagai guztiak, txanpinoiak izan ezik
  2. Josi barazki horiek lau zotz luzetan, koloreen arabera antolaturik.
  3. Jarri broxetak plantxa edo parrilla batean, zabaldu gainetik gatza eta olio pitin bat.
  4. Alderdi batetik gorrituta daudela, irauli eta erre itzazu beste alderditik.

Gurekin jolastu nahi...?

Hilero-hilero hainbat jolas eta ariketa eskainiko dizkizugu, aukeran, diberti zaitezen.

Imagen iconográfica de el rebote,bailando y qué par se siameses

Errebotea

  • Adina: 5 urtetik aurrera
  • Denbora, gutxi gorabehera: 10 minutu
  • Jokalari kopurua: bi edo gehiago
  • Materiala: pilota bat eta txilibitu edo antzeko bat, parte-hartzaileko
  1. Arbitro nor izango den erabakitzea. Arbitroa beti-beti egongo denez, hobe eginkizun horretan denen artean txandaka aritzea.
  2. Jokalari bakoitzak esku ahur gainean pilota eduki behar du.
  3. Arbitroak txilibitua jotzen du maiz, erritmo mantsoa adieraziz. Soinu bakoitzean jokalariek pilota gora jaurti eta esku ahurrean jaso behar dute.
  4. Arbitroak, pixkanaka, txilibitu soinuen bitartez, erritmo azkarragoa adieraziko du eta jokalari guztiek erritmo horretan aritzen ahalegindu behar dute, pilotak esku ahurrean errebotaraziz eta lurrera erori gabe.
  5. Pilotak lurra jo ezkero, jokalaria kanpora doa. Haur bakar bat geratu arte iraungo du jokoak.

Esku beraren ahurrean aritu ordez, esku batetik bestera iragaziz ere jardun daiteke.

Dantzan

  • Adina: 5 urtetik aurrera
  • Denbora, gutxi gorabehera: 5 minutu
  • Jokalari kopurua: bi edo gehiago
  • Materiala: klariona, soka eta musika
  1. Lurrean biribil bat marraztu behar da pinturaz, klarionez edo soka batez, adibidez.
  2. Musika jotzen hastean, haurrek dantzan eta jauzika, biribilaren barnetik kanpora eta alderantziz ibili behar dute.
  3. Musika isiltzean haur bakoitza dagoen tokian geldituko da. Biribilaren barruan dauden haurrak kanpora doaz.
  4. Biribiletik at haur bakar bat geratu arte errepikatuko da saioa eta haur hori izango da irabazlea.

Hori siamdar parea!

  • Adina: 5 urtetik aurrera
  • Denbora, gutxi gorabehera: 5 minutu edo gehiago
  • Jokalari kopurua: lau edo gehiago, bikoteka
  • Materiala: zintak edo zapia
  1. Irteerako lerroa eta sarrerako lerroa markatu behar dira. Bikoteak hankatik lotuko dira, zinta edo zapi baten bitartez.
  2. Irteera emanikoan, bikoteek ibilbideari ekingo diote, siamdarrak balira bezala. Bikoterik erortzen bada, irteerara joan eta berriz hasiko da bertatik.
  3. Helmugara aurrena iristen den bikoteak irabaziko du.

Bizkarrez bizkar ere lotu daitezke bikoteak eta alboka edo saiheska ibili, adibidez.


EROSKI.es gunean ere

Memoria EROSKI 2009
Campaa Osasuna eta Ongizatea

Ayuda en el sitio de EROSKI: