Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
EROSKIko Erantzukizun Sozialeko Zuzendaria
"Etorkizunean produktu hauek hedatzeko bokazioa dugu"
FSC produktuak beren etiketetan daramaten FSC zigiluarekin identifikatzen dira EROSKIn. Gure FSC produktuen gama kanpoko altzarietan eta paper-gauzetan zentratzen da. Etorkizunean aukera hauek hedatzeko bokazioa dugu, proposamen honek kontsumitzaileengan duen harreragatik: kontsumitzaileek gero eta kontzientzia handiagoa dute beren erosketak ingurumenean duen eraginari dagokionean. Aholkua sinplea da: produktuen ekoizpen- eta merkaturatze-zikloan onura sozialak eta ingurumenarentzako onurak bermatzen dituzten produktu ziurtagiridunak aukeratzea.
WWF EspainiakoBasoen Programaren Aruduraduna
"Aukerarik onena FSC ziurtatutako produktuak dira"
Basoetako produktuak kontsumitzerakoan dugun jarrerak baldintzatzen du basoen kontserbazioa. Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun zurezko edo paperezko produktuak balio ekologiko eta sozialak dituzten basoetatik ateratzen dira. Kontsumitzaile gisa, zeregin aktiboa izan dezakezu basoen kontserbazioan. Aukerarik onena FSCk bermatutako produktuak aukeratzea da. Guretzat funtsezkoa da EROSKI bezalako enpresek egiten duten lana, jendea hobeto informatuta egon dadin laguntzen digutelako.
Kontsumitzaile-Eskolak
Eman izena eta ez galdu aukera
902 540 846
escuelas@eroski.es
[Pdf. fitxategia] (23,6Mb)