Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Zure bihotza nola zaindu jakin nahi baduzu
eta ez badakizu nondik hasi, gako batzuk
emango dizkizugu.
Kolesterol onaren maila mantentzea, presio arteriala kontrolatzea eta pisu osasungarria lortzea dira bihotz osasuntsua izateko oinarri nagusietako batzuk.
Zure elikadura berraztertzea edota ariketa fisikoa maiz egitea ere lagungarriak izango dira.
Elikadura bihotz-osasungarriaren onuradun nagusia zu zeu zara.
Elikadura bihotz-osasungarria bihotzazaintzen duena da. Horregatik, komeni da zure elikadura-ohiturak berraztertzea, zure bihotzak eskertuko dizu:
EROSKIko gatz gutxidun txarkuteriak zure elikadura zaintzen laguntzen dizu. Urdaiazpiko egosi osoa edo xerrak zein indioilarra. Dieta bariatua izan dezazun, janari mota bakar bati ere uko egin gabe.
Noiz da gehiegi? Janariari botatzen diozuna bakarrik hartzen da kontuan? Zure zalantza usuenetako batzuk argituko ditugu.
Bihotzeko gaitzen bat dutenei edo gaitz kardiakoei aurrea hartu nahi dietenei ematen zaien lehenengo aholkua da.
Gatzaren kontsumoa gutxitzeak zure tentsio arterialari lagun diezaioke; horrek, beraz, gatzak elikaduran duen garrantziari buruzko galderak egitera garamatza.
Baina, zenbat gatz da nahikoa? Adituen ustez, egun bakoitzerako gomendatutako kantitatea 6 g-koa da (koilarakada bat); espainiar helduek erraz gainditzen duten neurria, estatistiken arabera.
Hala ere, kontuan hartu behar dugu janariari botatzen dioguna ez dela hartzen dugun gatz bakarra. Begiratu ondo EROSKIko nutriziosemaforoari, hori argitzeko.
Erositako produktu askok prozesatutako gatza dute, nahiz eta merkatuan gatz gutxiko gero eta produktu gehiago eskaintzen diren.
Petra Sanz
Fundación Española del
Corazón-eko doktorea
Jarraitu elikadura- aholku erraz batzuei
Elikadura bihotz-osasungarria jarraitzearen helburua gaixotasun koronarioak sorrarazten dituzten arrisku-faktore nagusiak saihestea da. Kolesterola, hipertentsioa, diabetesa edo obesitatea dira faktore horietako batzuk. Garrantzitsua da tabakoa saihestea, ariketa fisikoa egitea eta elikaduraaholku erraz baina eraginkor batzuk jarraitzea. Dieta bihotz-osasungarri bat izateak ez du esan nahi hobeto jatea. Gure ohiturak pixkanaka aldatzen hasi behar dugu, besterik ez; adibidez, opil industrialak hartu beharrean fruta-pieza bat hartzea eta umeek barazkiak hobeto onar ditzaten saiatzea, pureen bidez edo entsaladetan.
Gorputzean modu naturalean sortzen den substantzia bat da, baina komeni da horren maila zaintzea gehiegi igo ez dadin.
Kolesterola neurrian mantentzea da pertsona heldu askoren erronka. Baina hori zer den ondo ulertzea zaila izan daiteke.
Kolesterola gure organismoan, modu naturalean, dagoen substantzia bat da. Gibelak sortzen du, eta bere egiteko garrantzitsuetako batzuk dira D bitamina eta hormona batzuk produzitzea.
Kolesterola arazo bihurtzen da odoleko maila igotzen denean. Koipe saturatuak hartzeagatik izan daiteke, eta, horregatik, elikadura zaindu beharra dago, maila egokietan mantentzeko. Gatzik gabeko produktuekin bezala, badira kolesterolaren tasa ez igotzen laguntzen duten produktuak.
Elikadura orekatua, askotarikoa eta zure beharrizanetara egokitua lortu nahi baduzu, jarraitu elikadura-piramidearen aholkuak.
Elikadura osasungarri batean agertu behar diren elikagaietako batzuk hauek dira:
> Nutrizio Piramidearen interpretazioa.
Dieta osasungarriarekin batera, ariketa fisikoak gure bihotzari indartsuago egoten laguntzen dio.
Elikadura orekatuarekin batera, ariketa fisikoa egitea da, besteak beste, presio arteriala kontrolatzeko aholku nagusietako bat. Kirolak gure bihotzari odola ponpatzen laguntzen dio eta zirkulazioa hobetzen du.
Gure bizitza-estiloan sartu besterik ez dugu egin behar: oinez ibiltzea, bizikletan ibiltzea, igeri egitea, dantzatzea, asteburuetan mendira joatea edo 20 bat minutuz korrika egitea guztion eskura dauden jarduerak dira eta sedentarismoaren ondorioak saihesten dituztenak.
Ariketa fisikoa maiztasunez egitea aholkatzen dute adituek (astean 5 aldiz, orduerdiz). Denborarik ez duzula uste baduzu, ez ahaztu ariketa fisikoak estresa gutxitzen ere laguntzen duela.
Landare-esterol gehigarriak ditu jogurt horrek, eta bizi-ohitura osasungarriekin batera, kolesterolaren mailari eusten lagunduko dizute.
Aholku hauek jarraituz gero, bihotzaren osasunari laguntzen diozu.
EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntu-puntuan aurkituko dituzu egunero arrandegia, frutategia, eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/prezio erlazio ezin hobea dute, eta % 20 baino gehiago aurrezten dute beste marken produktu baliokideekiko. Gainera, aprobetxatu bere sustapenak, hala nola 3x2 eskaintzak.
Kalitatea eta tradiziozko errezeta, biak batean. EROSKIko barazkien kontserbak konponbide erraz eta osasungarria dira sukaldean. Zure elikadura zaintzen laguntzen dizute.
Dasta itzazu EROSKI Seleqtia pastaforma berriak: Spaguettis al nero di sepia, Penoni, Gigli Tricolore, Nidos... jaki harrigarriak eta oso osasuntsuak presta ditzakezu.
EROSKIk galleta aukera zabala du zure beharrizanetara egokitzeko, hala nola ‘Gatzik gabekoak’.
Atera iezaiozu etekinik handiena Dieta Mediterraneoaren produktu nagusiari. Zaindu zure elikadura oliba-olio ‘arinarekin’.
Untxiak, oilaskoak edo indioilarrak bezala, oso koipe gutxi du. Zatitan ere prest dituzu, aukera desberdinetan.
Ariketa fisikoa egin ondoren, bildu indarrak fruitu lehorrek ematen dizkizuten nutrienteekin. Intxaurrak, pistatxoak, artoa, kakahueteak... edo denak batera ‘mix’ formatuan. Zure EROSKI dendan salgai.
Gerezia da mineral gehien dituen eta energia gehien ematen digun frutetako bata. Aprobetxa itzazu bere nutriente guztiak, eta baita EROSKIn dituzun gainerako hezurdun fruta guztienak ere.
Ogia eguneroko elikaduraren oinarria da, eta elikadura hori orekatzen laguntzen dizu. Bitaminak, karbonohidratoak eta zuntza ematen dizkizu, besteak beste. EROSKIn gainera, ‘gatzik gabeko’ aukera ere badaukazu.
Behi-gazta da, light motakoa, koipe gutxirekin alegia. Xerretan dator eta, beraz, erabiltzeko eta dastatzeko errazagoa da.
Formatu honek % 80 gatz gutxiago du, zure dietan gozatzen jarrai dezazun. Gama honetan daude: berdeak, beltzak, hezurdunak, antxoaz beteak...