Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Diabetesa da dieta batean azukre kopurua
kontrolatzeko arrazoien artean nagusia,
baina beste arrazoi batzuk ere egon daitezke.
Gaur egun horrelako produktu gehiago
daudenez, azukrerik gabeko elikaduraren
aukera ere zabalagoa da.
Eskuratu informazioa gehien komeni zaizkizun elikagaiak ezagutzeko. Ohitura erraz batzuk gogoratzen ditugu: otorduak egunean zehar sei alditan banatzea, ordutegiak errespetatzea edo neurriz jatea. Ohitura horiek diabetesari aurre hartzen lagunduko dizute.
Azukre kopuru txikiak edo bat re azukre gehigarririk ez duen dieta orekatua egitea, gure energiabeharrak aseko dituena, eta ariketa fisikoa egitea. Horiexek dira, hain zuzen ere, diabetesa kontrolatzeko gakoak.
Diabetesa da gaur egungo gaixotasunik arruntenetako bat. Jarraitu beharreko tratamendu medikoa bezain garrantzitsua da saihestea bai sedentarismoa bai gehiegi jatea. Diabetes-kasuetan elikadurak xede hauek ditu:
Jesús Román
Espainiako Dietetikaren
eta Elikadura Zientzien
Elkarteko lehendakaria
Elikadura orekatu eta askotariko baten alde
Askotan, diabetikoek beren eguneroko dietarako ‘diabetikoentzat egokia’ etiketa duten produktuak erosten dituzte. Alabaina, merkatuko elikagai normalek ere, baldin eta zentzuz eta medikuak emandako gidalerroei jarraituta erabiltzen badira, beren beharrak ase ditzakete. Azukre-kontsumoa murriztuz bizi behar duten pertsonek neurriz eta zentzuz erabil ditzakete azukrearen ordez edulkoratzaile ez-kalorikoak edo polialkoholak bezalako beste produktu batzuk dituzten elikagaiak. Denok jarraitu beharko genukeen elikadura nahikoa, askotarikoa eta orekatua egitean oinarritzen da diabetikoaren dieta.
‘Diabetikoek toleratuak’, ‘azukre gehigarririk gabe’, ‘bereziak’... izendapen bat baino gehiago dituzte azukrerik gabeko elikagaiek. Ezagutu zertan dautzan.
Diabetesa duen pertsonaren elikadurak ez du nahitaez produktu bereziak erostea eskatzen, ezta aurrekontu handiagoa edukitzerik ere. Ohiko elikagaiak nahikoa izan daitezke, baina komeni da produktu dietetikoen aukera ezagutzea.
Azukrerik gabeko produktuek ahalmen hipergluzemiatzaile txikiagoko edulkoratzaileak (fruktosa) erabiltzen dituzte azukrearen ordez edo ahalmen hipergluzemiatzailerik gabeak (sakarina, aspartamoa, sorbitola, etab.), edo almidoien proportzio txikiagoa dute.
Produktu horiek izendapen desberdinak izan ditzakete: “diabetikoek toleratuak”, “azukre gehigarririk gabe”, “diabetikoentzat bereziak”, “diabetikoentzat egokia”.
Izendapen horietako bat ere ez da egokia, eta etiketatuan dagoen nutrizio-informazioa irakurtzea gomendatzen da beti. EROSKIren Nutrizio Semaforoak lagunduko dizu horretan.
Lagungarria gerta dakizuke otorduak egunean zehar sei alditan banatzea, jateko ordutegia errespetatzea eta jateari beharrezko denbora eskaintzea.
Hainbat keinu eta ohiturek lagun diezazukete zure azukre-maila kontrolatzen:
Elikadura orekatua, askotarikoa eta zure beharrizanetara egokitua lortu nahi baduzu, jarraitu elikadura-piramidearen aholkuak.
Bizitza-ziklo osoan oso garrantzitsua da elikadura osasungarria izatea: nahikoa, energia eta nutrienteei dagokienean; orekatua, mantenugaien proportzio gomendatuei dagokienean; askotarikoa, oinarrizko elikagai-taldeak hartzen dituena, eta norberaren ezaugarri fisiologikoetara egokitua.
Gakoa elikadura askotarikoa izatean datza, baina gehiegikeriarik egin gabe. Horregatik, talde guztietako elikagaiak jatea gomendatzen da, nutrizio-piramidearen proportzio berean energia eta nutrienteen kopuru egokia eskuratzeko.
Ohiko elikaduran agertu behar duten elikagaien artean frutak eta barazkiak daude, zerealak, oliba-olioa, arraina eta fruitu lehorrak, beste batzuen artean.
> Nutrizio Piramidearen interpretazioa.
Hamar urratsetan aurkezten dizkizugu azukrerik gabeko elikadura baten gakoak.
Diabetes-kasuetarako egokiak diren 1.000 errezeta baino gehiago dauzkazuwww.consumer.es helbidean. Eta 47 errezeta desberdin azkenburuko moduan.
Ondoren diabetikoentzat egokia den menu bat aurkezten dizugu. Elikagai gaingabetuak eta osokoak sartu ditugu, pasta, barazkiak edo fruta bezalako beste elikagai batzuei uko egin gabe.
Esne gaingabetua. Osoko ogia olibaolioarekin. Fruta (laranja).
Ogi-opila. Gazta gaingabetua. Fruta (sagarra)..
Makarroiak tomatearekin. Txahalkia plantxan, eta entsalada hornigai gisa. Osoko ogia. Fruta (meloia).
Udarea. Osoko biskoteak.
Lekak patatekin. Legatza plantxan. Osoko ogia. Fruta. (Mandarina).
EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntupuntuan aurkituko dituzu egunero arrandegia, frutategia eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/prezio erlazio ezin hobea dute, eta % 20 baino gehiago aurrezten dute beste marken produktu baliokideekiko. Gainera, aprobetxatu bere sustapenak, hala nola 3x2 eskaintzak.
EROSKIn pasta-aukera zure beharretara egokitzen da. Al dente puntuan prestatua, motelago digeritzen da eta ia ez dio eragiten glukosamailari. Hodiformakoa, makarroiak, habiak, tallarinak...
Lekaleek dieta orekatzen laguntzen dizute. EROSKIren aurrez egositako lekaleen aukeran babarrunak, txitxirioak eta dilistak sartzen dira.
Atera etekina Dieta Mediterraneoko produktuizarraren onurei. Adituek diotenez, oliba-olioak elikadura orekatzen laguntzen du.
Arrain urdinen familiakoa da eta, beraz, omega 3 gantz-azidoetan aberatsa. Berdelaz gain, Eroski NATUR gamako arrain-aukera zabala duzu eskura EROSKIn.
Oso haragi arina, digerierraza eta zaporetsua da. EROSKIn, oilaskoa era hauetan daukazu: osorik, zatituta, hegalak, xerratuta, izterrondoak...
EROSKIren entsalada prestatua ezin hobea da zure elikadura orekatzea bilatzen baduzu. Eta oso erabilerraza, gainera, aitzakiarik izan ez dezazun.
EROSKIk galleta aukera zabala du zure beharrizanetara egokitzeko, hala nola ‘Azukrerik gabekoak’
EROSKIn azukrerik gabeko gozokien eskaintza zabala da. Baita Gabonetako espezialitateetan ere
Badira naturalak, eta edulkoratuak ere, zuk bezala beren elikadura zaindu behar dutenentzat...
Barazkiak oso gomendagarriak dira elikadura orekatzeko. Alberjinia oinarri ona da zure entsalada eta pureetarako.