Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Zure hesteen lana hobetzeko zuntzak dituen
onuren berri emango dizugu. Fruta,
osoko janariak eta janari prebiotiko eta
probiotikoak dituzu ‘erlojua bezala’ ibiltzeko
lagunik onenak.
Berdurak, barazkiak eta frutak dira zuntz gehien duten janari-taldeak. Hidratazio onarekin eta jarduera fisiko erregularrarekin laguntzen badiezu, emaitza hobeak lortuko dituzu.
Beste batzuen artean, fruta, berdura, lekale eta fruitu lehorretan aurkituko duzu. Zuntza zer den azalduko dizugu.
zerealak eta horien eratorriak (ogia, pasta, arroza, oloa, garia, garagarra, zekalea, artatxikia); lekaleak (dilistak, babarrunak, txitxirioak, soja, etab.); frutak (laranja, mandarina, udarea, etab.); horien ondoren datoz berdurak eta barazkiak (piperra, orburua, azalorea, etab.) eta fruitu lehorrak (arbendolak, intxaurrak, hurrak, etab.).Zuntzak zurruntasuna eta hari-sentsazioa ematen ditu, ez du balio mantentzailerik eta gorputzak ez du xurgatzen ezta digeritzen ere. Hala ere, “funtsezko zeregina” du organismoan. Hainbat zuntz mota daude: disolbaezina, disolbagarria (biak dira zuntz dietetikoak).
Teknologikoki gutxi prozesatutako landarejatorriko janarietan dago zuntz dietetikoa.
Zuntzak asetasun-sentsazioa areagotzen du, hau da, elikadura-boloaren bolumena handitzen du eta janariak urdailean eta hesteetan zehar iragatea errazten du.
Zuntz batzuk hesteetako bakterioek digerituak izan daitezke eta, horrela, defentsak hobetzen laguntzen digute eta, beste hainbat funtzioren artean, bitaminak sintetizatzen laguntzen dute.
Manuel Moñino
‘5 al día’ Batzorde
Zientifikoko idazkaria
Gure dieta erregulatzen duten janariak
Fruta eta barazkienak dira gure dietari substantzia erregulatzaile gehien ekartzen dizkioten janaritaldeak. Horregatik da hain garrantzitsua egunean horietako 5 anoa kontsumitzea. Horrek mesede handia egiten du hesteetako iragapena erregulatzeko orduan. Zuntz dietetikoaren ekarpenak hesteetako mugimendua hobetzen du, heste-paretan bakterio ongarriak finkatzen laguntzen du, eginkarien bolumena handitzen du eta hainbat nutrienteren xurgapena erregulatzen du, esaterako, kaltzioarena edo kolesterolarena. Fruta eta barazkietako zuntzak, gainera, hesteetako hainbat minbizi mota prebenitzen laguntzen du.
Fruta, berdurak eta barazkiak, lekaleak eta fruitu lehorrak dira lagunik onenak zure gorputza ‘erlojua bezala’ ibil dadin.
Zuntzak elikaduran duen garrantzia funtsezkoa da hesteen lanerako. Arreta berezia merezi dute fruitu lehorrek, lekaleek, ogiak eta frutek; izan ere, zuntz-eduki handia baitute elikagai horiek, bai mamian eta bai azalean.
Horregatik, fruta osoa jatea gomendatzen da (zuku eginda baino hobe) eta ondoondo garbituta betiere. Azala kentzea osasunerako oso mesedegarriak diren hainbat nutriente alde batera uztea da. Sagarra edo udarea zuritzen baduzu, konparazio batera, haren zuntzaren % 11 galtzen duzu gutxi gorabehera.
Azala kentzea beharrezkoa duten zitrikoen kasuan (limoia, laranja…), azal zuria (kanpoko azalaren eta mamiaren artean egoten dena) erabat ez kentzea komeni da, azal horretan egoten baita fruta horien zuntzaren parte handi bat.
Euren ezaugarri mantentzaileengatik nabarmentzen dira eta, beste onura batzuen artean, hesteetako iragapena hobetzen dute.
Prebiotikoak zenbait janariren osagai naturalak dira. Partzialki digeritzen dira eta hesteetako iragapena errazten duten hesteetako bakterio ongarrien hazkunde selektiboa gauzatzen laguntzen dute.
Prebiotiko arruntenak (oligofruktosa eta inulina) zuntz dietetikoa osatzen duten eta baratxurian, tipulan, porruan, zainzurian, orburuan eta beste hainbat barazkitan dauden karbohidratoak dira.
Beste hainbat produkturi ere gehitzen zaizkie euren ezaugarri mantentzaileak hobetzeko: esnekiei, edariei, haur-janariei, ogiei, eta abarri.
Probiotikoak mikroorganismo biziak eta onuragarriak (jogurta, esne fermentatuak, etab,) dituzten produktuak dira. Horietako batzuei bifidus esaten zaie.
Dieta orekatua talde guztietako janariak jatea da. Aztertu noiz hartzen dituzun eta astean zenbat alditan.
Dieta orekatua izateko talde guztietako janariak jan behar dira. Hori da energia eta nutrienteen ekarpen egokia izateko modua. Elikadura osasungarriaren piramidean adierazten da zer janari kontsumitu daitezkeen egunero eta zer janarik duten kontsumo mugatuagoa.
Fruta eta barazkiak hobe da naturalean, osorik eta fresko kontsumitzea, eta ez zuku moduan, mamian dagoen zuntz guztia aprobetxatzeko. Zukuak egiten direnean, batzuetan, alde batera uzten da zuntz gehien izaten duen zatia, mamia, alegia.
Lekaleak dira proteina merkeenak eta zuntz, bitamina eta mineral gehien dutenak.
Garrantzitsua da zerealetan eta horien eratorrietan (arroza, pastak eta ogia) osoko barietateak aukeratzea, batetik, eta gazitu gabeko fruitu lehorrak kontsumitzea, bestetik.
Zuntza hartzearekin batera, likidoen kontsumoa handitzea gomendatzen da. Ur gehigarria garrantzitsua da, hesteetan barrena egindako bidean zuntzari bultzatzeko.
> Nutrizio Piramidearen interpretazioa.
www.consumer.es web-orrian urte osorako asteko menuak aurkituko dituzu, hesteetako iragapenarekin zerikusia duten 1.500 errezeta espezifiko baino gehiagorekin.
Osoko janariak ere zuntza kontsumitzeko modu ona dira. Osoko zereal eta irinekin egindako produktuen sorta zabala eskaintzen du merkatuak. Zerealak, arroza, ogia, pasta edo galletak dira proposamen ohikoenetako batzuk.
Janari finduen energia-ekarpen bera eta kaloria berberak dituzte, baina ehotzeko unean alearen kanpoko zatia ez zaie kentzen haiei bezala.
Aurrez kozinatuta egoten da, tarrina bikoitzeko formatu erosoan. Sukalderako soluzio guztiz osasungarria.
Esne gaingabetua. Ogia, osoko zerealak. Marmelada edo gazta.
Fruta eta/edo infusioa.
Lekaleak edo pasta edo osoko arroza berdurekin. Haragi giharra edo arraina. Landare-hornigaia (entsalada edo berdura egosia). Osoko ogia. Fruta (gordina edo egosia).
Bifidusdun jogurta. Osoko zerealak.
Berdura-krema. Arraina edo arrautza entsaladarekin. Osoko ogia. Fruta.
Esne gaingabetua edo infusioa.
EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntupuntuan aurkituko dituzu egunero arrandegia, frutategia eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/prezio erlazio ezin hobea daukate, eta % 20 aurrezten da bestelako marketako produktu baliokideekin alderatuta. Gainera, sustapenak egoten dira, 3x2 eskaintzak, esate baterako.
Zure dietan osoko ogia sartzea gomendatzen dizugu. Zuntz asko du eta hesteen lana hobetzen lagun diezazuke.
EROSKIko prestatutako entsaladek sukaldeko bizimodua errazten dizute. Sar itzazu eguneroko menuan.
Sar ezazu dieta mediterraneoko produktu izarra. Olioeskaintza bariatua duzu, esaterako, frutazaporeko olio hau.
Osoko garimaluta eta fruta gisa aurkituko duzu. Modu egokia da eguneko lehen otorduak zure hesteetako iragapena erraztu dezan.
Hobetu zure hidratazioa infusioak hartuz. EROSKIn askotariko eskaintza duzu: kamamilak, txortaloa, te berdea eta gorria…
EROSKIn zuntza duen pasta-aukera zabala dugu, elikadura modu berezian zaindu nahi dutenentzat.
Aranak azal leuna eta mami urtsua ditu eta hesteen lana hobetzeko fruta gomendaga- rrienetarikoa da.
EROSKIren Digestive galletek zure elikadura zaintzen dute. Astean bizpahiru egunetan jaten badituzu, osagarri ezin hobea dira zure dietarako.
EROSKIren bifidusdun jogurtak zure hesteetako flora zaintzen du. EROSKIren jogurt probiotikoen aukera zabalean ahosabai guztientzako zaporeak daude.
EROSKIn fruitu lehorren eskaintza zabala aurkituko duzu: kakahueteak, pistatxoak, artoa… eta baita denak elkarrekin nahasita ere ‘mix’ formatuan.
Ur asko edateak, fruta freskoz osatutako dieta orekatua egiteak eta ariketa fisikoa praktikatzeak zure hesteen lana hobetzen laguntzen dute.
Keinu erraz horien eraginkortasuna handitu egiten da denak batera eta bizitza osasungarri baten barruan egiten badira. Zure hesteetako iragapena hobetu egingo da baldin eta: