Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Nutrizioa eta ongizatea

NAOS saria

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.


Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan

  • Logo del Observatorio
  • Logo de Aetca Asociación Española Estudios Trastornos Conducta Alimentaria
  • Logo Fundación Dieta Mediterránea
  • Logo Face
  • |
  • Logo frutas y verduras frescas 5 al día
  • logo a-e dn
  • logo Fhoemo
  • logo Fundación Española del Corazón

2 / Aurreztu elikadura orekatu batekin

Elikadura orekatuaren abantailak

Erosketa saskia Elikadura orekatuak ere aurrezteko aukera ematen digu. Janari freskoek eta sasoikoek funtsezko zeregina dute gure erosketa-saskian eta abantaila bikoitza dute: merkeak dira eta kontsumorako unerik onenean daude.

Erosketa ‘adimentsuaren’ abantailak ezagutzera gonbidatzen zaitugu: aurrekontua prestatzea, etxera eramatea eta baita despentsan nola aurreztu ere. Ezagutu itzazu zure elikadurari etekinik handiena ateratzeko zenbait trikimailu.


Aurrezpenaren dekalogoa

Gure bizitzako ia alderdi guztietan aurreztu dezakegu. Dieta osasungarriarekin aurrezteko ideia praktikoak emango dizkizugu.

Elikadura-prozesu osoan zehar aurrezteko hainbat ideia emango dizkizugu: bai erosketan eta bai janarien manipulazioan eta kontserbazioan ere.

Neska bat hozkailutik janaria hartzen
  • Egin ezazu zerrenda eta mugatu zerrenda horretara. Funtsezkoa da behar duzuna bakarrik erosteko.
  • Aprobetxatu eskaintzak, esaterako, 3x2, 2x1… Hainbat eta hainbat produktu ez-galkorren kasuan, prezioa jaisten zaienean erostea merezi du.
  • Aukeratu formaturik handienak, kontsumitzea aurreikusi duzunaren eta produktuen iraungitze-daten arabera.
  • Egin apustu EROSKI markako produktuen alde. Kalitate/prezio erlaziorik onena dute.
  • Janari fresko eta naturalak aurrezteko aukera ona dira.
  • Untxi- eta oilasko-haragiak merkeak dira eta gantza gutxi dute.
  • Ez da komeni erosketa urdail hutsarekin egitea: supermerkatu osoa jateko gogoa izango duzu.
  • Kontsumitu kalitatea prezio onean. Sasoiko frutak eta berdurak merkeagoak dira.
  • Lekaleak, proteinarik ekonomikoenak izateaz gain, edukiaren aldetik zuntz, bitamina eta mineral asko dituzte.

Sasoiko janarien abantailak

Kontsumitzeko unerik onenean daude eta merkeagoak dira beti.

Sasoiko janariak, elikagarriak eta osasungarriak izateaz gain, onak dira zure poltsikorako. Salbuespenak beti izaten diren arren, oro har, sasoiko janariak izaten dira merkeenak.

Uztek —fruta eta berduren kasuan— eta animalien ugalketa-zikloak —arrain eta haragietan— aukera ematen dute urteko aldi jakin batean produktu horiek dendetan errazago eskuratzeko. Eta eskaintza handitzean, prezioak behera egiten du.

Horrela, sasoiko janariak ekoitzi eta kontsumitzeaz gain, landa-eremuak garatzen eta ingurumena errespetatzen laguntzen duzu. Janarien ziklo naturala eta ekoizpen-eremua errespetatuz, lurra agortzen duten monolaborantza intentsiboak ezartzea ekiditen da.

kiwiak
Eroski Natur sagarrak

Eroski NATUR sagarra

EROSKI dendetan kalitate, zapore eta jatorri-hautapen oneneko fruta aurkituko duzu, esaterako, sagar-barietate desberdinek eskaintzen dizutena.

Erosketa adimentsua

Planifikatzeak, produktuen etiketa irakurtzeak eta erosketa berrikusteak aurrezten lagun diezazuke.

Planifikatu:

  • Planifikatu menuak, etxean egiten diren otorduen eta mahaikideen kopuruaren arabera.
  • Begiratu despentsan, lehendik nahikoa dituzun produktuak ez erosteko.
  • Aztertu eskaintzak eta aprobetxatu. Egiaztatu benetan behar duzula.
  • Egin erosketarako zerrenda. Adibidez, zutabe batean janari ez-galkorrak, beste batean janari freskoak eta beste batean izoztuak.
  • Ahal izanez gero, ez joan erosketak egitera urdail hutsarekin.
  • Erosketa egiteko unean jarraitu zerrendari.
  • Irakurri etiketak eta arretaz aukeratu produktuak. Koipe-, gatz- eta azukreedukia kontuan izatea gomendatzen dizugu.

Irakurri:

  • Irakurri etiketak, hobeto aukeratzeko.
  • Egiaztatu etiketa nutrizionalak emandako informazioa. Produktuaren kalitateari buruzko erabakiak hartzeko oso informazio baliagarria ematen du.
  • Etiketak osagaien zerrenda ere ematen dizu.
  • Egiaztatu janariaren lehentasunezko kontsumo-data edo iraungitze-data. Produktua kontsumitzeko unerik onena adierazten digute.

Egiaztatu:

  • Egiaztatu ontzikia edo bilgarria baldintza onetan dagoela.
  • Produktuen prezioa alderatzen duzunean, kontuan izan unitateko prezioa ere, ez prezio osoa soilik.
Supermerkatuan erostea

Aurreztu sukaldean

Atera etekinik handiena sukaldean prestatzen duzunari eta egiaztatu arriskurik gabe egiten duzula.

Behar baino janari gehiago prestatu baduzu eta soberakoarekin zer egin ez badakizu, manipulazioarekin, biltegiratzearekin eta segurtasun higienikoarekin zerikusia duten hainbat gomendio emango dizkizugu.

AHOLKUAK

  • Prestatu janari kantitate handiak eta izoztu anoatan. Denbora ez ezik, energia ere aurreztuko duzu.
  • Aprobetxatu janari-hondarrak: txigortu ogi lehorra gosaritarako edo aprobetxatu postrerako txigorkiak egiteko.
  • Egin ezazu biharamunerako purea lekalehondarrekin edo aprobetxatu haragi- eta hegazti-hondarrak haragi-bolak, kroketak edo arrautza beteak egiteko. Arraina sobera geratzen denean, afaritarako zopa egin dezakezu pastarekin edo krema patatarekin.
  • Patata frijituak egiteko erabilitako olibaolioa berrerabiltzen baduzu, ez nahastu beste olio batzuekin.
  • Helduegiak dauden edo jango ez diren frutekin hainbat gauza egin daitezke, esaterako, postreak (mazedoniak, krema esnekiren batekin, etab.), marmeladak edo entsaladei edo haragiei laguntzeko saltsak.
  • Entsalada gozatu gabe aurkeztu, mahaikide bakoitzak mahaian goza dezan. Horrela, 24 ordu baino lehen egingo den beste otordu baterako gorde daitezke sobera geratutako barazkiak.
Barazki eta ganba nahaski izoztua
Berdura eta ganben nahaski izoztua

Berdura eta ganben nahaski izoztua

Prestatzen errazak dira eta, ondorioz, denbora aurrezten dute sukaldean. EROSKIren saltoak dira eta hainbat motatakoak daude, esaterako, zainzuri berde eta ganbena.

Aurreztu etxetik kanpo ere

Bazkaltzera etxera joateko denborarik ez izateak ‘tuper‘ joera sortu du. Aukera osasungarria eta merkea da.

Bazkaltzeko orduan etxera joateko denborarik ez izateak ‘tuper‘ joera sortu du. Bi ezaugarri dituen aukera da: osasungarria eta merkea da.

Janariak asteburuan prestatzeko aukera daukazu. Janari gehiago presta dezakezu eta ‘tuper‘ ontzietan izoztu, banakako anoak kalkulatuz. Gogoan izan tuperrak engainatu egiten duela: dirudiena baino askoz gehiago hartzen du.

Aste guztiko menuak planifikatzea da onena, janariak aldatzen eta multzo guztietako produktuak sartzen ahaleginduz: pasta, lekaleak, berdurak, haragia, arraina eta fruta. Gogoan izan egunero jan behar direla fruta eta barazkien 5 anoa; eta otordu bakoitzak izan behar duela hidrato zati bat (pasta, arroza, lekaleak, berdurak), proteinen txikiagoko bat (haragia, arraina, arrautza, lekaleak) eta gantzen beste txiki bat (oliba-olioa, fruitu lehorrak, gazta).

www.consumer.es web-orrian egunero duzu menua tuperretik jateko ideiekin.

Fruta taperra

Aurrezten duen menua

www.consumer.es web orrian 3.000 errezeta baino gehiago dituzu prezioaren, zailtasunaren, prestaketa-denboraren eta abarren arabera sailkatuta.

Bazkaritarako menu-eredua

  • Lehena:

    Arroza tomate-saltsarekin.

  • Bigarrena:

    Berdela labean, lurrunetan egindako berdurekin.

  • Postrea:

    Laranja-xerrak.

Afaritarako menu-eredua

  • Lehena:

    Arrain-zopa fideoekin, arrain-hezur eta -buruekin eta berdurekin egindakoa.

  • Bigarrena:

    Entsalada eta berdura-tortilla, labean erretako arrainaren hornigaitzat erabilitako berdurekin egindakoa.

  • Postrea:

    Jogurta bananarekin.

Bazkaritarako menu-eredua

  • Lehena:

    Pasta

  • Bigarrena:

    Txahal-haragi hondarrekin egindako haragi-bolak, tomate-saltsarekin eta berdura erregosiak.

  • Postrea:

    Sasoiko fruten mazedonia, fruta helduekin egindakoa.

Afaritarako menu-eredua

  • Lehena:

    Berdura-krema patatarekin, bazkaritan sobera geratutako berdurekin egindakoa.

  • Bigarrena:

    Entsalada eta oilasko-kroketak, salda egiteko erabilitako haragiarekin egindakoak.

  • Postrea:

    Gazta freskoa fruta-saltsarekin (coulis), mazedoniaren hondarrekin egindakoa.

Zure menurako behar duzuna

EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntupuntuan aurkituko dituzu egunero arrandegia, frutategia eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/prezio erlazio ezin hobea dute, eta % 20 baino gehiago aurrezten dute beste marken produktu baliokideekiko. Gainera, sustapenak egoten dira, 3x2 eskaintzak, esate baterako.

  • Pasta

    Oinarrizkoa

    EROSKIren pasta-aukera une eta aurrekontu guztietara egokitzen da. Oinarrizkoak kolore urdinagatik bereiziko dituzu.

  • cereales

    Handikiro

    Aurrezteko onena formatu handiak aukeratzea: prezioan nahiz erosteko denboran aurrezten da. EROSKI zerealak horren adibide ona dira.

  • carne de conejo

    Untxiharagia

    Oso elikagarria, zaporetsua eta merkea da. EROSKIn untxi osoa eta zatikatua eros dezakezu.

  • patata

    Gisatzeko eta egosteko

    Patata dago erosketa-saskiko oinarrizko produktuen zerrendaren lehen tokian. Merkea eta erabilera anitzekoa da eta, horregatik, oso ohikoa da elikadura merke eta orekatuan.

  • Oliba olioa

    Olioa

    Aprobetxa itzazu dieta mediterraneoko produktu izarraren onurak. Formatu handian ere badago: bidoian, hain zuzen ere.

  • |
  • huevos

    Arrautza

    Arrautzak proteina asko ditu eta erraz digeritzen da. Zure dietako oinarrizko produktuetako bat da.

  • Zerbak

    Zerbak

    Aproposak dira pureak eta eltzekoak egiteko. Zerbak zaporetsuak dira eta behar dituzun nutrienteak ditu. Gainera, berdura merkeenetakoak dira.

  • Berdela

    Berdela

    Makaela ere esaten zaio. Arrain urdinaren onura guztiak ditu eta, gainera, merkea da.

  • pardina

    Pardina

    Lekaleak dieta orekatu eta merkearen oinarrizko zutabea dira. EROSKIren gaman babarrunak, txitxirioak eta hainbat dilista mota sartzen dira.

  • pan

    Egin berria

    Aurrez labean erre eta izoztutako ogia, behar duzuna besterik ez erretzeko.

  • Kontsumitzaileen Iritzi Fokoak

    Elikadura orekatuaren inguruan 17 hiritan egin zen eta 500 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu zuten 8. Kontsumitzaileen Fokuaren ondorioz sortu da Nutrizioa eta Ongizatea kanpaina.

  • Nutrizio behatokia

    Nutrizioren eta Ongizatearen Behatokiko Adituen Foroak abalatutako kanpaina da. Elikadura osasungarriko ohiturak ikertzen, aztertzen eta sustatzen aritzen diren erakundeen eta espezialisten sare bat dago Behatokian, eta ongizatea, elikadura eta nutrizioaren eremuetan diharduten erakunde eta antolakunde nagusiak hartzen dute parte bertan.