Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Sarritan, gehiegizko pisua eta obesitatea,
jaten dugunaren eta erretzen dugun energiaren
arteko desorekaren ondorioak dira.
Hori dela eta, elikadura zaintzea eta aldiro jarduera fisikoa egitea dira prebenitzeko bi aholku nagusiak
Pisua kontrolatzeko dietaren oinarria elikagaien kantitatea neurrikoa izatea da, dietaren orekaren proportzioak aldatu gabe eta elikagaien multzo guztiak kontuan izanda.
Gure pisua mantentzeko, lehen pausoa egunero jaten duguna aztertzea da.
Dieta esaten diogu egunero jaten dugun elikagaien multzoari. Argaltze-dietak, eraginkorra izateko, koipe-masa murriztu, galdutako pisua mantendu eta etorkizunean gorputzaren pisua gehitzea prebenitu behar ditu.
Pisua galtzeko erarik onenetarikoa honako hau da: dietak energia-murriztea eta elikadura mediterraneo osasuntsuaren irizpideei eustea. Horrezaz gain, koipea eta azukrea neurrian hartzen badugu, dieta ezin hobea izango da beharrezko mantenugaiak bermatzeko.
Gehiegizko pisua tratatzeko, elikadura-proposamen guztiek jarduera fisikoko plan paraleloa behar dute, pisua galtzea eragiteaz gain, benetan osasungarria delako.
Luis Beato
Elikadura Ikerketarako
Espainiako Elkarteko
presidentea
Gainpisuari aurre hartzea eguneroko ohiturak aldatzea da
Gainpisuari aurre egiteak eguneroko ohiturak aldatzea esan nahi du. Dieta ‘drastikoak’ hastea, elikagai-talde batzuk kenduz, edo otordu batzuk egiteari utziz, askotan arazo handiagoei atea irekitzea da, edo okerrenean, elikadura-portaeren trastorno bat eragin dezake (anorexia edo bulimia nerbiosoa). Gure elikadura-eskema aldatu behar dugun bakoitzean gure bizitza osoan zehar eusteko moduko aldaketak egin behar ditugu, eta hor jarduera fisikoa sartzen da funtsezko elementu gisa. Gure nutrizio-egoera zaintzea autoestimu egoki baten adierazleetako bat da.
EROSKIko pasta sortaren barruan ziazerba-habiak ditugu. Pasta jateko era desberdina da, zure elikadura zaintzen lagunduko dizuna.
Ezagutu Dieta Mediterraneoaren onurak: askotarikoa da eta neurriko anoak ditu ezaugarri.
Bizitzako etapa guztietan, oso garrantzitsua da elikadura osasungarria izatea:
Egiaztatuta dago Dieta Mediterraneoa elikatzeko eredu osasungarria dela, osasunaren mesederako delako eta bizi-kalitatea hobetzen duelako.
Pisua kontrolatzeko dietaren gakoa denetarik jatea da, baina gehiegikeriarik gabe. Horrexegatik, komenigarria da multzo guztietako elikagaiak jatea, energia eta mantenugai egokiak izateko.
Hala, www.consumer.es orrialdean, menu-eskaintza zabala duzu egoki jaten laguntzeko.
Elikadura orekatua, askotarikoa eta beharrei egokitua lortu nahi baduzu, egin jaramon elikadurapiramidearen aholkuei.
Hauexek dituzu, besteak beste, elikadura osasungarria izateko janariak, obesitatea eta pisua hartzea saihesteko:
Jarduera fisikoak, dieta osasungarriarekin batera, pisua kontrolatzen laguntzen digu.
Elikadura orekatua eta ariketa fisikoa dira aholkurik onenak argaltzeko edo pisua bere horretan izateko.
Gure bizimoduan ohitura bihurtu behar dugu: oinez ibili, bizikletan ibili, igerian egin, dantzan egin, asteburuetan mendira joan edo 20 minutu korrikan denok egin dezakegu, eta egoneko bizitzaren ondorioak saihesten dituzte.
Adituek ariketa fisikoa aldiro egiteko gomendatzen digute (astean bost egunetan, ordu erdiz). Gainera, ariketa fisikoak aurre egiten dio estresari, antsietateari, lo ezin egiteari, depresioari, etab.
Zerealak oinarrizkoak dituzu elikaduran. Ezagut ezazu EROSKIren arroz sorta, zure beharrei egokitua, esate baterako, EROSKI Osoko Arroza.
Hauexek dituzu pisua kontrolatzeko gakoak, errazerrazak eta osasungarriak.
Horretarako, www.consumer.esorrialdean 1.000tik gora errezeta apropos dituzu pisua kontrolatzeko.
Esne gaingabetua. Osoko ogia eta urdaiazpikoa.
Fruta eta/edo infusioa.
Arroz egosia barazkiekin. Oilaskoa plantxan entsaladarekin. Fruta. Infusioa azukrerik gabe.
Jogurt gaingabetua eta/edo infusioa. Osoko biskoteak.
Berdura-zopa. Arraina edo arrautza plantxan. Fruta edo jogurta.
EROSKI janari freskoetan aditua da. Egunero, prest dituzu arrandegia, frutategia eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate-prezio erlazio bikaina dute eta bestelako marken antzeko produktuekin konparatzen baditugu, % 20 merkeago dira. Gainera, eskaintzak aprobetxatu, adibidez, 3x2 eskaintzak.
Meloiak A eta C bitamina ugari ditu, baina, batez ere, ura du. Izan ere, osaeraren % 80 ura da!
Oliba-olio apur batekin eta baratxuriekin eginez gero, gulak janari osasungarriak eta orekatuak dira. EROSKIn, gulak “Guliziak” dira.
Eguneko lehen jatordua garrantzitsuena da. Hasi eguna EROSKI zerealak gosaltzen: fruta gorriekin, eztiarekin, artoarekin…
Proteina asko dute eta digerierrazak dira, dietan oinarrizkoak dituzu. EROSKIn era askotakoak dituzu: XL motakoak, Landakoak, Aurreztekoak…
Mehartzeko dietetarako aproposa da eta alberjinia entsaladen eta pureen oinarri ona duzu.
Pisua zaindu nahi baduzu, osoko ogia hartu egunero menuan. Onuren artean, zuntz ugari duela.
EROSKI indioilarra, finfin ebakia eta erraz ireki eta ixteko ontzian, freskotasun guztia mantentzeko.
Postre, sarrera, edo aperitibo gisa, gazta freskoak pisua kontrolatzen laguntzen dizu, koipe gutxi baitu.
Eta koiperik gabea. Zapore ugari dituzu, zerealekin edo frutekin. Osatu egunero behar duzun kaltzioa.
Zuntz eta ur asko ditu. Beraz, kiwia lagungarri duzu dieta zaintzeko. EROSKIn fruta sorta zabala duzu gozatzeko.