Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Nutrizioa eta ongizatea

NAOS saria

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.


Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan

  • Logo del Observatorio
  • Logo de Aetca Asociación Española Estudios Trastornos Conducta Alimentaria
  • Logo Fundación Dieta Mediterránea
  • Logo Face
  • |
  • Logo frutas y verduras frescas 5 al día
  • logo a-e dn
  • logo Fhoemo
  • logo Fundación Española del Corazón

6 / Aktiba zaitez 45 bete ondoren

Denbora gehiago zuretzat

Emakumea Seme-alabak autonomia hartzen hasten diren eta zuk ere zure bizitzan independentzia gehiago daukazun etapan zaude… eta denbora libre gehiago duzula ohartu zara. Eskain iezaiozu denbora hori zeure buruari. Une aproposa da zure janari-ohiturak berrikusteko eta egunero ariketa fisikoa egiten hasteko.

Kontsulta ezazu proposatzen dizugun menu eredua eta ongizatearen dekalogoa. 45 urte bete ondoren, aktibatzeko ordua iritsi da: gehiegikeriarik gabe zaintzeko ordua, zure lehentasunak zaintzeko ordua, lanbide- eta pertsona-mailako eguneroko jardunean gozatzeko ordua.


Zure elikadura

Berrikustea komeni den lehen ohituretako bat da. Elikadura orekatuak dituen onuren berri emango dizugu.

Elikadura orekatuak onura asko ditu osasunerako. Zure eguneroko janarien artean ezin dira falta honako hauek:

  • Frutak eta berdurak. Bitaminen, mineralen eta zuntzaren iturri nagusia dira.
  • Lekaleak. SProteina merkeenak dira, zuntz, bitamina, mineral eta landare- koipe gehien dutenak eta, aldi berean, zaporetsuak.
  • Osoko zerealak eta horien deribatuak finduak baino gomendagarriagoak dira, bitamina, mineral, fitonutriente eta zuntz gehiago dutelako. Efektu asegarria dute eta jangura erregulatzen dute.
  • Oliba-olioak organismorako oso onak diren gantz insaturatu asko ditu.
  • Arraina. Omega 3 gantz-azido ugari ditu. Astean hiruzpalau aldiz jatea gomendatzen da, zuria eta urdina txandakatuz.
  • Fruitu lehorrak. Gantz osasungarri ugari dituzte.
  • Esnekiak. Hobe gaingabetuak badira.

Elikadura desegokiak gainpisua eta osteoporosia eragin ditzake. Horiei aurre hartzen lagunduko dizuten aholkuak emango dizkizugu.

pareja comiendo

Zenbat kaltzio behar duzu?

Bizitzako aro guztietan beharrezkoa da, baina 45 urte betetakoan nahitaezkoa da osteoporosia bezalako gaixotasunei aurre egiteko.

Adin bakoitzean kaltzio-beharrak desberdinak dira, eta hori kontuan izan behar da hezurren osasun egoki baterako.

  • 10 urte arte 800 mg kaltzio hartzea gomendatzen da.
  • 10 eta 24 urte artean, hazteko garaian, egunean 1.200 mg kaltzio hartzera iritsi behar da.
  • Helduentzat 800-1.000 mg kaltzio hartzea gomendatzen da.
  • Haurdunaldian, bularra emateko garaian eta menopausian 1.200 mg kaltzio hartzea gomendatzen da.

Osteoporosiari aurre hartzeko dieta eraginkor batek kaltzio asko duten elikagaiak (esnekiak) eta D bitamina (arraina, arrautzak...) izan beharko lituzke.

Zer janarik dute kaltzio asko?

Esneaz eta bere eratorriez aparte, badira gure dietari kaltzioa ematen dioten beste janari batzuk ere:

  • Arrain urdina (antxoak, sardinak, berdela, txitxarroa, etab.).
  • Fruitu lehorrak (arbendolak, hurrak, etab.).
  • Lekaleak.
  • Frutak (mandarinak, pikuak) eta hainbat fruitu lehor (mahaspasak, hurrak...).
  • Berdurak, batik bat hostodunak (ziazerbak, azalorea, etab.).

BA AL ZENEKIEN...

  • 200 g-ko baso bat esnek (200-250 mg kaltzio) hauek adina kaltzio du: 125 g gazta freskoa; 40 g gazta erdiondua; 20 g gazta ondua; 2 jogurt (250 g); 140 g mamia (unitatea); 2 flan (200-210 g).
Neska Supermerkatuan jogurtak erosten

Ariketa fisikoa baino askoz gehiago

Elikadura egokiari ariketa fisikoa gehitzen badiozu, zure bizikalitatea hobetuko duzu.

Hezur-masaren eta ariketa fisikoaren artean erlazio positiboa dago. Aurki ezazu denbora beti ikasi nahi izan duzun kirol horretan hasteko. Osteoporosiari aurre hartzen eta zure osasun-egoera orokorra eta oreka psikologikoa hobetzen lagunduko diozu zeure buruari.

Ariketa fisikoa gure bizi-estiloan ohitura gisa sartzea da kontua: oinez edo bizikletaz ibiltzea, igeri egitea, dantzan egitea, asteburuetan mendira joatea edo 20 bat minutuz korrika egitea denon eskura dauden eta sedentarismoaren ondorioak saihesten dituzten ohiturak dira.

Ariketa fisikoa maiz praktikatzea gomendatzen dute adituek (astean 5 egunetan ordu-erdiz).

Andrés Martínez-Almagro

Andrés Martínez-Almagro
Osteoporosiaren eta Hezurretako Gaixotasun Metabolikoen Espainiako Fundazioa

Osteoporosia eraginkortasunez trata daiteke

Osteoporosiari aurre har dakioke, behar bezala diagnostika daiteke, eta eraginkortasunez trata daiteke. Gaitza hezurretako mineralen dentsitatea jaistean datza, eta horrek hezurra ahultzen du, eta beraz, hausteko arriskua handiagoa da. Espainian 2,5 milioi emakume baino gehiagori erasaten diela kalkulatzen da. 50 urte betetakoan eguneko 1.500 mg kaltzio hartu behar da. Gaztetan hezurretako mineralen dentsitate ezin hobea lortzea da osteoporosiari aurre hartzeko modurik onena. Elikadura orekatua, kaltzioduna, eta horrekin batera aldiroaldiro egindako ariketa fisikoa, eta eguzkia neurriz hartzea funtsezkoak dira horretarako.

EROSKI arrain barra

EROSKI barra elikagarriak

Arraina beharrezkoa da dieta orekatzeko eta janari horrek ematen dituen proteinak dastatzeko modu desberdina eskaintzen dizute EROSKIren arrain-barrek.

Emakumeak footing egiten

Jarraitu elikadurapiramideari

Zure mantenu-premietara egokitzen da. Informa zaitez gehien komeni zaizkizun janariei buruz.

Piramidearen oinarriko janariek osatu behar dute zure eguneroko elikaduraren zutabea eta piramidean gora egin ahala daude gutxien kontsumitu behar diren janariak.

Talde guztietako janariak aukeratzea gomendatzen dizugu, baina anoen kantitatea doituz betiere. Ba al dakizu zerk osatzen duen anoa bakoitza?

  • Ogia, arroza, pasta eta patatak: ogi-opila edo hiruzpalau ogi-xerra (40- 60 g); patata handi bat edo 2 txiki (150- 250 g); pasta edo arroz platerkada bat (60-80 g pasta edo arroza gordinik).
  • Berdurak eta barazkiak: platerkada entsalada edo berdura egosia (150-250 g); 2 azenario edo tomate handi bat.
  • Frutak: udare, sagar, laranja, platano edo besteren bateko pieza bat (120- 200 g); 2-3 mandarina, 4 arbeletxeko...
  • Esnekiak: esne-katilukada bat (200- 250 ml esne), 2 jogurt; 3 triangelu gazta ondu (40-60 g), gazta fresko zati bat (80-125 g).
  • Proteinak: lekale-platerkada bat (60-80 g), haragi-xerra txikia (100-125 g); arrain-xerra bat (125-150 g); 1 edo 2 arrautza, eskutada bat fruitu lehor (20-30 g).
  • Oliba-olioa: koilarakada bat.
  • Ura: basokada bat (200 ml).

BA AL ZENEKIEN...

  • Janari-talde bakoitzeko gomendatutako eguneko anoak honako hauek direla:
    • Irindunak: 4 eta 6 anoa bitartean
    • Berdurak: 2 anoa
    • Fruta: 3 anoa
    • Olioa: 3 eta 5 anoa
    • Esnekiak: 3 anoa
    • Proteinak: 2 anoa
    • Ura: 6 eta 8 basokada bitartean
Aktibatu 45en ondotik profilaren nutrizio piramidea

> Nutrizio Piramidearen interpretazioa.

Behar duzun menua

www.consumer.es web-orrian menu bat daukazu urteko 365 egunetarako eta 3.000 errezetatik gora euren iruzkin dietetikoarekin, zailtasunaren, prezioaren edo osasun-egoeraren arabera sailkatuta.

45 urtetik aurrera

  • Gosaria:

    Esne gaingabetua. Ogia edo osoko zerealak. Marmelada edo koipe gutxiko gazta.

  • HAMAIKETAKOA:

    Fruta eta/edo infusioa.

  • BAZKARIA:

    Pasta, arroza edo lekaleak berdurekin. Haragi giharra edo arraina. Landarehornigaia (entsalada edo berdura egosia). Fruta. Osoko ogia. Ura.

  • ASKARIA:

    Jogurt gaingabetua eta/edo infusioa.

  • AFARIA:

    Zopa, pasta edo berdurak patatarekin. Arraina edo arrautza berdurekin. Fruta eta/edo jogurta. Esne gaingabetua edo infusioa.

AHOLKUAK

  • Saia zaitez irensten duzun energia zure gastu energetikora egokitzen. Horretarako, anoak murriztu eta elikadura-piramidearen proportzioak errespetatu behar dituzu.
  • Interesgarria da zenbait janari euren energia gutxiagoko barietateekin (esneki gaingabetuak, haragi giharrak, etab.ekin)ordeztea.
  • Saihestu janari oso energetikoak eta gutxi elikatzen dutenak, errefresko, pastel, opilak, chip patatak, etab.
  • Murriztu janari frijituen eta koipe gehiegi dutenen kontsumoa.
  • Banatu janariak 5 otordutan egunean zehar: gosaria, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta afaria.
  • Saia zaitez patxadaz jaten, janariak ondo mastekatuz.
  • Egin ariketa fisikoa erregulartasunez.
  • Saihestu dieta oso zorrotzak. Galdetu beti dieta eta nutrizio gaietan aditua den norbaiti
Entsalada apalategia supermerkatuan

Zure menurako behar duzuna

EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntupuntuan aurkituko dituzu egunero arrandegia, frutategia eta harategia, produktuen trazabilitate-sistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/prezio erlazio ezin hobea dute, eta % 20 baino gehiago aurrezten dute beste marken produktu baliokideekiko. Gainera, sustapenak egoten dira, 3x2 eskaintzak, esate baterako.

  • Azenario sorta

    Erabilera anitzekoa

    Azenarioak prestatzen dituzun pure, eltzekari, gisatu edo erreki askoren oinarria dira. Eta bitaminak eta mineralak ematen dizkizute.

  • Porrua

    Porrua

    Porruaren ur-ekarpen handiak eta karbohidratoeduki txikiak ezinbestekoa egiten dute zure elikadurarako.

  • Intxaur zurituak

    Zuritutakoak

    Fruitu lehorrak, bereziki intxaurrak, gure lagunak dira, izan ere, gantz-azido 'on' ugari baitituzte. EROSKIn zurituta ere aurkituko dituzu.

  • Especias EROSKI

    Aroma handiarekin

    Zaporea ematen diete zure errezetei. EROSKIn belar aromatikoen aukera zabala dago: ezkaia, erramua, iltzebelarra edo oreganoa.

  • Madaria

    Otordu guztietan

    Udarea fruta digerigarrienetakoa da. Otordu artean edo postre gisa, energiaiturri ona da.

  • |
  • Carne Picada EROSKI

    Haragi xehatua

    Txahal-haragi xehatua ezin aproposagoa da hanburgesak eta haragibolak egiteko. Ezagutu itzazu hau eta beste formatu batzuk (xerrak, zatikatuak) zure EROSKI dendan.

  • Leche entera EROSKI

    Kaltzioarekin

    Gosarian, hamaiketakoan edo afarian. Esnea finkoa da zure elikaduran. Behar duzun kaltzioa ematen dizu. Bitaminekin, Omega 3rekin, kaltzioarekin … aberastuak, EROSKIn aurkituko dituzu.

  • Yogur desnatado EROSKI

    Naturala

    Aberatsa kaltzio eta proteinatan. Jogurta finkoa da zure dietan. Zaporedunak, frutadunak, light, bifidus, etab. EROSKIn dagoen gama oso zabala da.

  • EROSKI eukalipto eztia

    Energia leuna

    Lore anitzekoa eta baita eukaliptozkoa ere. EROSKIko ezti-aukera zabala da. Oso ona da gosaritan, eguna energiarekin hasteko.

  • Alcachofas

    Orburuak

    Landareen onura guztiak, erabiltzeko formatu erosoan. Esaterako, EROSKIren kontserbako orburuak.

Ongizatearen dekalogoa

Elikadura bariatua eta egokia egiteko gakoak berrikusiko ditugu.

  • Jarraitu dieta mediterraneoaren jarraibideei: barietatea eta oreka eskaintzen dizkizu.
  • Kontsumitu ahal duzun guztietan osoko zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, berdurak eta frutak.
  • Jan kaltzio ugari duten janariak. Esnekiak, hobe gaingabetuak.
  • Ahal izanez gero, egoki eta seguru egon eguzkipean. Osteoporosiari aurre hartzen laguntzen duen D bitamina sortzen laguntzen du.
  • Murriztu animalien proteina eta gantzen kontsumoa. Haragia baino arrain gehiago jateak lagundu egingo dizu.
  • Murriztu gatz-kontsumoa eta gatz hori iododuna izan dadila.
  • Ahalik eta gutxien kontsumitu azukrea, freskagarriak eta opilak. Saiatu pisu osasungarriari eusten.
  • Egin ariketa fisikoa erregulartasunez: hezurrak indartzen laguntzen du eta kaloriak erretzeko modurik onena da, gantza pilatzea saihesteko.
  • Saihestu tabakoa eta alkohola, eta murriztu kafeina-kontsumoa.
EROSKI arrain barra

EROSKI produktua

Dieta mediterraneoko derrigorrezko produktuetako bat da. Babarrun gorriak eta zuriak zuntz eta burdina asko dute. EROSKIn hainbat formatutan daukazu, esaterako, Asturiasko fabada aurrekozinatua. Prestatzen oso erraza.

verduras
  • Kontsumitzaileen Iritzi Fokoak

    Elikadura orekatuaren inguruan 17 hiritan egin zen eta 500 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu zuten 8. Kontsumitzaileen Fokuaren ondorioz sortu da Nutrizioa eta Ongizatea kanpaina.

  • Nutrizio behatokia

    Nutrizioren eta Ongizatearen Behatokiko Adituen Foroak abalatutako kanpaina da. Elikadura osasungarriko ohiturak ikertzen, aztertzen eta sustatzen aritzen diren erakundeen eta espezialisten sare bat dago Behatokian, eta ongizatea, elikadura eta nutrizioaren eremuetan diharduten erakunde eta antolakunde nagusiak hartzen dute parte bertan.