Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Nutrizioa eta ongizatea

NAOS saria

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.


Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan

  • Logo del Observatorio
  • Logo de Aetca Asociación Española Estudios Trastornos Conducta Alimentaria
  • Logo Fundación Dieta Mediterránea
  • Logo Face
  • |
  • Logo frutas y verduras frescas 5 al día
  • logo a-e dn
  • logo Fhoemo
  • logo Fundación Española del Corazón

5 / Elikatu OK!

Egunera zaitez elikadura kontuetan

Neska Zure elikadura-ohiturak aztertzeko une egokia da. Batetik, ondo elikatzeak ematen duen energia behar duzu; bestetik, ariketa fisikoak horren osagarri izan behar du. Zertarako? Gehiegizko pisua saihestu eta zure osasuna eta itxura fisikoa hobetzeko.

Informazio erabilgarria eskaini nahi dizugu zure menuak orekatzen ikas dezazun. Ikusiko duzunez, hainbat elikagai hartzea gomendatzen dizugu (esnekiak, barazkiak, fruta...). Ekin! Jakin ezazu zergatik diren horren beharrezkoak.


Elikaduraren garrantzia

Erabaki ezazu nola elikatuko zaren, ez da nahikoa atsegin duzuna bakarrik jatea.

Bizitzan aldaketa asko izaten dira. Autonomoago izateko ordua iritsi da, elikadurak zuretzat duen garrantziaz jabetzeko unea.

Izan ere, gaztaroan areagotu egiten dira nutrizio-beharrak, eta zeure elikadura erabaki eta antolatzea da erronkarik handienetakoa.

Ez da nahikoa atsegin duzuna bakarrik jatea, garrantzitsua da oinarrizko elikagaiak dituzten jakiak kontuan hartzea. Ohitura osasungarrien aldeko apustua egiteak garrantzi handia du, zure bizikalitatea bermatzeko oinarria da.

BA AL ZENEKIEN...

  • Frogatuta dago Mediterraneoko Dieta elikadura eredu osasungarria dela, osasun- egoera ona eta bizi-kalitate hobea ahalbideratzen baititu.

Egunean 5 jatordu

Elikagaiak hainbat jatordutan banatuz gero hobe elikatuta egongo zara, digestioa hobetu eta gosea saihestuko duzu.

Gosaria, hamarretakoa, bazkaria, askaria eta afaria egiten badituzu, elikagai eta energia nahikoa hartuko dituzu, eta horretaz gain, gorputzak apurka-apurka bereganatuko dituenez, digestioak ere hobeak izango dira.

Nutrienteak ere modu jarraikor batean barneratzen dira. Zergatik da ona jatorduak banantzea? Lehenik eta behin, zure jardueren arabera antolatu ditzakezulako.

Jatorduen honako banaketa hau gomendatzen dizugu:

  • Hiru nagusiak: gosaria, bazkaria eta afaria.
  • Bi osagarri: hamarretakoa eta askaria.

Gainera, frogatuta dago nutrizio-gabeziak errendimendua eta itxura fisikoa kaltetzen dituela.

Gogoratu komenigarria dela jatordu batetik bestera gutxienez hiru orduko tartea uztea, modu horretan digestioa era egokian egiteko.

AHOLKUAK

  • Zure janarietarako plater egokienak alimentu guztiak biltzen dituztenak dira. Postrean, egokiena fruta freskoa jatea da, eta yogurren bat egunen baten. Flan, krema, izozki eta gozokiak noizik behin hartzea baino ez da gomendatzen.
  • Askarian, saiatu zaitez mota guztietako alimentuak jaten. Pena merezi du esnekiak jatea, fruta, eta urunetik datozen produktuak, eta hobeto integralak badira.
  • Afariak eguneko elikaduraren osagarri izan behar du. Egunean zehar hartu ez dituzun elikagai-anoak hartzeko ordua da.
neska azenarioa zuritzen

Esnekien eta barazkien alde

Fruta, barazki, lekale, fruitu lehor eta zereal gehiago hartzea komenigarria da. Koipeak alde batera uztea da gakoa. Jakin ezazu zergatik.

Bila ezazu zuretzat orekatua den elikadura. Horretarako gomendagarria da fruta, barazki, esneki, zereal integral eta arrain gehiago jatea, jaki koipetsuak saihestea eta azukrea tentuz hartzea. Honako elikagai hauen aldeko apustua egizu:

  • Fruta eta barazki gehiago: Gazteak azkar hazten direnez, kaltzio gehiago behar dute. zm. hazkuntza bakoitzeko 20 g. kaltzio behar direla kalkulatu dute. Esneki gaingabetuek, gaingabetuak ez diren produktuek bezain kaltzio, bitamina eta proteina kantitate berdina aportatzen dute.
  • Esneki gaingabetu gehiago: Gazteak azkar hazten direnez, kaltzio gehiago behar dute. zm. hazkuntza bakoitzeko 20 g. kaltzio behar direla kalkulatu dute. Esneki gaingabetuek, gaingabetuak ez diren produktuek bezain kaltzio, bitamina eta proteina kantitate berdina aportatzen dute.
  • Kontuz obesitatearekin: Gogoratu gazteen artean obesitatearen eragile nagusiak gehiegizko koipea edo/eta azukrea duten dietak direla, eta bizi-ohitura sedentarioak, faktore horiek hartzen den eta gastatzen den energiaren arteko desoreka sortzen baitute.
Tomate ontziratuak

Entsalada koloretsuak egin

Freskagarri gisa, erdibitutako tomatea jan dezakezu, gatz apur bat, oreganoa eta oliba-olioarekin. Antioxidatzaileak hartuko dituzu, gorputzak oso beharrezko dituenak.

neskak jaten

Jaki onuragarriak

Nutrizio-piramideak Mediterraneoko dieta osasuntsuaren egitura du.

Piramidearen oinarrian dauden elikagaiek zure eguneroko elikaduraren funtsa osatu behar dute; piramidean gora egin ahala, ohiko elikaduran maiztasun gutxiagoz eta kantitate txikiagoan jan beharreko elikagaiak azaltzen dira.

  • Ogia, arroza, pasta eta patatak: gisatuak, egosita, purean...
  • Oliba-olioa: 3 eta 5 koilarakada artean jakiak prestatzeko eta maneatzeko.
  • Frutak: hobe horietako bat zitrikoa bada; osorik jan itzazu, egosita, erreta, mazedonian, etab. Helduta eta garbi-garbi egon behar dute.
  • Barazkiak eta ortuariak: horietako bat gordinik jan, entsaladan.
  • Esnekiak: hobe gaingabetuak badira.
  • Arrain eta mariskoa: arrain urdina, zuria eta mariskoa jan itzazu.
  • Arrautzak: 4 gorringo astean gehienez.
  • Lekaleak: dilistak, garbantzuak, babarrunak...
  • Koipe gutxiko haragiak: prestatu aurretik kendu ikusten den koipe guztia, eta oilaskoa edo indioilarra bada, ken iezaiozu azala.
  • Ura: egunean 6 eta 8 baso artean.
  • Fruitu lehorrak: egunean eskukada bat fruitu lehor (ez erreta, ez gatzituta).
mutila erosten
Gazteen Elikaduraren profilaren nutrizio piramidea

> Nutrizio Piramidearen interpretazioa

BA AL ZENEKIEN...

  • Nerabeentzako gomendatzen diren asteroko anoak honako hauek dira:
    Arrainak eta mariskoa (3-4 astero); koipe gutxiko haragiak (3-4 astero); arraultzak (2-4 astero); lekaleak (2-4 astero); fruitu lehorrak (3-7 astero).
  • Noizean behin:
    koipeak, margarina, gurina, gozoak, opilak, pastelak, edari freskagarriak, izozkiak, koipedun okelak eta hestebeteak.

Zuretzako menua

Eguneko bi menu proposatuko dizkizugu. www.consumer.es helbidean 3.000 errezeta baino gehiago dituzu eskura, zailtasunaren, prezioaren edota denboraren arabera sailkatuta.

1 eguneko menua

  • Gosaria:

    Esnea zerealekin. Sagarra.

  • Hamarretakoa:

    Madaria.

  • Bazkaria:

    Barazkiak urdaiazpikoarekin salteatuta. Untxia almendra-saltsarekin eta irakindako arroz integralarekin. Mandarina.

  • Askaria:

    Jogurt likidoa fruitu lehorrekin.
    Platanoa.

  • Afaria:

    Azalorea patata eta olioarekin. Oilaskoa plantxan maneatutako tomatearekin. Ogia. jogurta eta esnea.

2 eguneko menua

  • Gosaria:

    Jogurta. Fruta ebakia eta fruitu lehorrak. Ogi tostatua oliba olioarekin.

  • Hamarretakoa:

    Arroz-opilak. Sasoiko fruta.

  • Bazkaria:

    Entsalada pasta (tomatea, piperrak, kipula eta olibak). Oilasko-brotxetaksaltsa gazigozoarekin. Ogia. Kiwia.

  • Askaria:

    Ogitarteko begetala ogi integralarekin eta arrautzarekin. Mahatsa.

  • Afaria:

    Azenario eta kalabazin krema gaztarekin. Txitxarroa labean erreta patatekin. Ogia. Sagarra.


6 aholkuokin erraz egingo duzu

Zure dieta orekatua osatzeko asteko menua egitea duzu onena. Aurrera!

  • Jakiak erosten eta prestatzen parte har ezazu. Hasteko, errezeta errazekin saiatu.
  • Jakiak aurkezteko era oso garrantzitsua da: fruten eta barazkien formak eta koloreak erabili platerak apaintzeko.
  • Ekin eta anima zaitez janaria zerbitzatzera. Zure behar energetikoen araberako janari-kantitatea erabakitzeko modurik onena da; ez dezatela beti besteek erabaki zenbat jan behar duzun.
  • Jakiren bat ez bazaizu ondo ateratzen presta ezazu belarrekin edo espezieekin, ukitu exotikoa emango diote.
  • Dastamena suspertzeko, jakiak tenperatura ezberdinetan atera itzazu jatordu berean.
  • Mahaikide egokiekin jatordua une atsegina, interesgarria eta dibertigarria izango da.
Queso Havarti

Koipe gutxikoa, xerratan eta urgarria

Gazta-xerrak primerakoak dira sandwichak edo ogitartekoak egiteko, eta baita gustukoen dituzun jakiak apaintzeko ere. Besteak beste zatitan, birrinduta edota hauts eran aurkituko duzu gazta.

chica en la cocina

Zure menua osatzeko behar duzuna

EROSKI elikagai freskoetan espezialista da (arraina, fruta, barazkiak, haragia...). Zure elikaduran funtsezkoak diren hamar produktu aukeratu ditugu. Sar itzazu zure elikaduran eta parte hartu erosketan.

  • Fruitu lehorrak

    Fruitu lehorrak

    EROSKIn askotarikoa da fruitu lehorren eskaintza: kakahueteak, pistatxoak, arto-aleak... eta baita ere guztiak batera eta nahasita ‘mix‘ formatuan, era naturalean eta gatzik gabe.

  • Lekaleak

    Aurrez egositako lekaleak

    Dasta itzazu EROSKIren aurrez egositako lekaleak. Amaierako prestaketa emaiezu, bai plater nagusi gisa eta baita ere zure entsalada epeletan elikagai osagarri gisa.

  • Arroz Basmati

    Arroz fina

    EROSKIren Basmati arrozak ukitu berezia ematen die zure jakiei: aroma eta zapore exotikoak. Aleak luzexkak eta finak dira, arroza bestelakoa eta erakargarriagoa egiten dute.

  • Oliba beti

    Oliba beti

    Mediterraneoko dietaren produktu izarretako bat da. Erabili ezazu beti.

  • Antxoaz betetako olibak

    Antxoaz beteak

    Bikainak dira aperitiboan eta zure jakien bizigarri gisa. Dasta itzazu mota guztiak: arbekina, ahuntzadarra, cuquillo, manzanilla, picuda... eta prestaerak ere: gazpatxak, minak...

  • |
  • Jogurt

    Oso naturala

    Esnekia oso onuragarria da hazteko. Naturala da eta zaporeetakoak, frutadunak, zerealdunak... ere badituzu.

  • Fruta

    Fruta hezurduna

    Eta sasoikoa. Paraguaioa, melokotoia edo nektarina udaberri/ udan, eta mandarina, mahatsa edo granada udazken/ neguan.

  • Pasta Seleqtia EROSKI

    Askotariko pasta

    Dasta itzazu EROSKI Seleqtia pastaforma berriak: Spaguettis al nero di sepia, Penoni, Gigli Tricolore, Nidos... jaki harrigarriak eta oso osasuntsuak presta ditzakezu.

  • Barrak EROSKI

    Barrak

    Hamarretakoan edo askarian. Zure elikaduraren osagarri dira. Hainbat dituzu aukeran, zerealdunak, mangodunak, fruitu gorridunak...

  • Bakailaoa

    Bakailaoa

    Kaloria gutxikoa eta aberatsa proteinetan. Gatza kenduta duen bakailaoarekin dena da errazago. Presta ezazu lurrunetan, oinarrian barazkiak dituela, edo dastatu pil-pilean.

  • Kontsumitzaileen Iritzi Fokoak

    Elikadura orekatuaren inguruan 17 hiritan egin zen eta 500 kontsumitzailek baino gehiagok parte hartu zuten 8. Kontsumitzaileen Fokuaren ondorioz sortu da Nutrizioa eta Ongizatea kanpaina.

  • Nutrizio behatokia

    Nutrizioren eta Ongizatearen Behatokiko Adituen Foroak abalatutako kanpaina da. Elikadura osasungarriko ohiturak ikertzen, aztertzen eta sustatzen aritzen diren erakundeen eta espezialisten sare bat dago Behatokian, eta ongizatea, elikadura eta nutrizioaren eremuetan diharduten erakunde eta antolakunde nagusiak hartzen dute parte bertan.