Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Etapa honetan zehar, elikadura oinarrizkoa
da haurra ondo hazteko. Gosaritik
hasita —horixe baita egunean egiten den
lehen otordua eta, beraz, garrantzitsuena—
afariraino. Guztira, 5 otordu egitea
gomendatzen da, proposatzen dizkizugun
menuetan ikusiko duzun bezala.
Dietaren barruan beti egon behar dute frutek, barazkiek, esnekiek eta hidratazio on batek. Aholku bat: menuen formak eta testurak aldatuz gero, estimatu egingo dute. Gakoa: jasotzen duten ekarpena eta egiten duten ariketa fisikoa proportzionalak izatea.
Etapa honetan hazten lagundu behar zaie. Elikadurak orotarikoa eta orekatua izan behar du, bai etxean eta bai eskolan. Ba al dakizu zergatik?
Eskolako adinean dagoen bitartean, umea etengabe hazten da (5-6 cm urtean), eta 2 kg inguru irabazten dira urtero lehenengo urteetan, eta 4-4,5 kg, berriz, pubertarora hurbiltzean. Aldi berean, jarduera intelektuala ere progresiboki handitzen da, eta gastu kaloriko handiagoa egiten da, kirolarekin eta jolas gogokoenekin; horrenbestez, anoak handitu egiten dira.
Etapa honetarako elikadura egokiaren ezaugarriak hauek dira:
Familia-giroan jatea da hezteko modurik onena, nutrizio-portaeran eta osasunean epe labur, ertain eta luzera eragina izango duten ohitura osasungarriak lortzeko.
Eguneko lehen otordua da, eta garrantzitsuena. Esneki bat, fruta bat eta irintsu bat bildu beharko luke.
Gosaria otordu nagusietako bat da, lehenengoa delako eta 10-12 orduko baraua apurtzen duelako. Gosariak egun osorako behar den energiaren % 30 ekarri behar du; horregatik, behar bezala egiten ez bada, zaila izango da beharrezko nutrienteak lortzea.
Gosari on batek egunean zehar organismoak beharko dituen nutriente gehienak lortzen laguntzen du.
Ondo gosaltzen duten umeen eta gazteen elikadurak koipe gutxiago du, eta zuntz, bitamina eta mineral gehiago.
Eskola-garaian, talde guztietako janariak jatea gomendatzen da, energia eta nutrienteen ekarpen egokia lortzeko.
Lortu informazioa haien elikadurak nolakoa izan behar duen jakiteko, euren adinari egokitutako elikadura-piramidean. Piramidearen oinarrian dauden janariek eguneroko elikaduraren zutabea osatu behar dute; piramidean gora joan ahala, berriz, ohiko elikaduran gutxiago agertu beharko luketen janariak daude.
Oro har, janariak egunean bost otordutan banatzea gomendatzen da; horietako hiru nagusiak izango dira: gosaria, bazkaria eta afaria eta beste biak, berriz, osagarriak: bat goiz-erdian eta beste bat arratsalde-erdian (askaria).
Fruitu lehorrek bizitzaren etapa honetan behar duen energia ekartzen diote. Intxaurrak, arbendolak, hurrak... dena cocktail berean, naturalean eta gatzik gabe.
> Nutrizio Piramidearen interpretazioa.
Gure www.consumer.es webgunean haurrentzako asteko menuak dituzu urte osorako, eta 2.000 errezeta desberdin baino gehiago 4-12 urte bitarteko umeentzat.
Behi-esnea gosaritako zerealekin. Platanoa.
Opil txiki bat oliba-olioarekin eta urdaiazpikoarekin
Dilistak barazkiekin eta arrozarekin. Tortila frantsez erara entsaladarekin. Naranja zatiak mailukiekin. Ogia eta ura.
Ogia oliba olioarekin eta gaztarekin. Madaria.
Lekak patatekin eta oliba-olioarekin. Izokina plantxan tomatearekin.Jogurta.
Esnea gosaritako zerealekin. Txigorkiak gazta freskoarekin eta marmeladarekin.
Urdaiazpiko ogitartekoa oliba olioarekin. Sagarra.
Garbantzuak ziazerbekin. Txibia plantxan entsaladarekin, mandarina. Ogia eta ura.
Ogia tomate, gazta eta oliba olioarekin.
Fideo sopa, hanburgesa txikia plantxan labean egindako tomatearekin. Madaria, ogia eta ura.
EROSKI espezialista da janari freskoetan. Puntu-puntuan aurkituko dituzu egunero frutategia, txarkuteria, arrandegia eta harategia, produktuen trazabilitatesistema onenekin. EROSKI markako produktuek kalitate/ prezio erlazio ezin hobea dute, eta % 20 aurrezten dute beste marken produktu baliokideekiko. Gainera, sustapenak egoten dira, 3x2 eskaintzak, esate baterako.
Hazteko prozesuan daude bete-betean, eta esnekiak behar dituzte beren hezurrak indartzeko. Modu dibertigarrian bada hobeto, EROSKI zaporedun jogurtekin eta frutajogurtekin.
Eman zure platerei ananaren zapore eta aroma gozoa. Eta ez utzi postretarako bakarrik: primerako osagaia izan daiteke zure entsaladetan.
Proteina ugari dituenez eta erraz digeritzen denez, arrautza dietaren oinarrizkoetako bat izaten da. Txikienak izaten dira zaporetsu eta elikagarrienak.
Sukaldean ibiltzeko denbora asko izan ez arren, ez egin uko zure menuan berdura erabiltzeari. EROSKI Prest! plater prestatuak Osagai naturalekin eta oliba-olioarekin eginak daude.
Haurrentzako barazkidun pastak erakargarriagoak egiten ditu zure platerak.
EROSKI surimi-taketak arraina jateko modu alternatibo bat dira. Proteinak ematen dizkie, eta, beraz, ezin hobeak dira hazkundeetapa honetarako.
Edozein unetan, ogi egin berria izan dezakezu haien ogitartekoak prestatzeko, labean aurrez erretako EROSKI ogiari esker.
EROSKIko fruitu lehorren eskaintza oso handia da eta glutenik gabeko produktuak barne hartzen ditu, adibidez pistatxo erreak.
Hegaztikia elikagarria, zaporetsua eta digerierraza da. EROSKIn formatu batean baino gehiagotan aurkituko duzu: osoa, xerratan edo aurrezteko ontzikian, izozteko prest.
Fruta gorriekin: marrubi, mugurdi, anderemahats edo baita gereziekin ere.
Orotariko dieta aukeratzeaz gain, aurkeztu errezetak modu erakargarrian. Hartu oinarrian fruten edo barazkien koloreak. Ezusteko atsegina emango diezu.
Janariak, gozoa egoteaz gain, gozo itxura eman behar du. Elikagai diferenteak onar ditzaten, garrantzi handikoa da zentzumenen faktorea kontuan hartzea.
Horregatik, platerak aurkezteko moduak eta sukaldeko teknikak aldatzea gomendatzen dizugu, plateren propietateak hobetzeko: koloreak, zaporeak, usainak, testurak, tamaina, tenperatura (entsalada hotzak edo epelak udan eta zopa beroak edo hotzak), etab.
Onena koipe gutxi eskatzen duten sukaldeko teknika sinpleekin hastea da: lurrunean, egosita, labean, plantxan, salteatuak...
Manuel Moñino
‘5 al día’ elkartearen, Batzorde Zientifikoko
Idazkaria
Frutak eta barazkiak kontsumitzea osasunean inbertitzea da
Fruta eta barazkien artean egunean 5 anoa hartuz gero, umeen eta gazteen hazkundeak eta garapenak eskatzen dituzten beharrak estaltzen dira eta, gainera, hainbat gaixotasun kronikori (obesitateari, diabetesari...) aurre egiteko balio duten substantzia babesleak lortzen dira. Energiadentsitate txikiko eta nutriente-eduki altuko janariak dira, horregatik halakoak kontsumitzea inbertsio handia egitea da denon osasunean eta, bereziki, eskolaadinean, helduaroan izango duten bizikalitatea eta -itxaropena hobetuko dituzten elikadura-ohitura osasungarriak hartzea sustatzen baitu.
Haurren elikadura egunero behar dituzten nutrienteetara egokitzeko aholku batzuk emango dizkizugu.