Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

Espainiako Osasun eta Kontsumo Ministerioaren mende dagoen elikadurasegurtasuneko agentziak ematen duen NAOS saria jaso du EROSKIk.
Nutrizioko aditu nagusiek parte hartzen dute kanpaina honetan








Adinekoen bizi-kalitateari eragiten dioten
hiru faktore-talde handi daude: genetikoak,
ingurumenekoak eta bizimoduarekin zerikusia
dutenak.
Dietaren bitartez nutrizio egokia izatea erabakigarria ere izan liteke osasunerako.
Elikadura eta jarduera fisiko egokiaz, posible da zahartze-prozesuari lotutako aldaketak murriztea.
Bizitzaren bigarren erdian heldu osasuntsuen antzera banatu eta neurtu behar dira elikagaiak, baina egokituta.
Bizitza-luzera osasuntsua faboratzeko, digestio-funtzioetan eta gorputzean izandako aldaketetara egokitu behar dugu elikadura. Hormona, fisiologia eta osasun egoera orokorrak izandako aldaketek eragiten dituzte halako gorabeherak.
Hauek dira adinak eragiten dituen aldaketa fisiologikoak, adinekoetan bereziki:
Elikadura egokiak bizitza-luzera osasuntsua izaten laguntzen du. Galdetu zer elikagai behar dituzun.
Adituak bat datoz, zein den bizitzako etapa honetarako elikagai-multzo egokiena:
Adinean aurrera egin ahala, elikadura ohiturak finkatzea komeni da, otordu gehiago eginez eta otordu bakoitzean kantitate gutxiago janez. EROSKIren Elikadura semaforoak lagunduko dizu eguneko kaloriak neurtzen.
Adinekoek gainerakoek baino energia gutxiago behar dute, baina zenbait elikagai ezinbestekoak dira. Horregatik, esaterako, kaltzio, D bitamina, bitamina eta mineral antioxidatzaile eta proteina gehiago hartu behar dituzte.
EROSKI Prest! gamarekin barazkien onura guztiez gozatuko duzu. Gainera, sukaldean aritzeko asti gutxi baduzu, azkar eta erraz prestatu ahal izango dituzu jakiok. Zure elikadurarako irtenbidea da.
ANNA BACH
Dieta Mediterraneoa
Fundazioaren presidentea
Osasunean eragin handia duten aldaketa txikiak
Gure elikadura-eredura itzultzea, dieta mediterraneora alegia, erabakigarria da bizitza-luzera osasuntsua izateko. Hauxe da dieta mediterraneoaren oinarria: aberatsa, urtaro bakoitzera egokitua, zaporetsua, koloretsua eta neurtua. Adinekoen elikadurak beste inorenak baino orekatuagoa izan behar du. Elikadura onak ez du osasuntsu egotea bermatzen, baina egokia eta askotarikoa bada, eta horrez gain ohitura osasuntsuak baditugu, bizi-kalitateari eusten edo hura hobetzen laguntzen du, baita hainbat gaixotasun prebenitzen eta tratatzen ere. Bizimoduan zenbait aldaketa txiki eginez, hobekuntza handiak lortuko ditugu osasunean.
Gorabehera funtzionalek, digestioaparatuari eragiten diotenek batez ere, adinekoen elikadura baldintzatzen dute.
Gehiegi nahiz gutxiegi jatea ezin dira berdin konpondu adinekoetan. Horregatik, 65 urtetik aurrera, jarraibide hauei jarraitzea komeni da:
Ariketa fisikoa egitea oso lagungarria da, hala paseatzea nola espezialistek finkatutako jarduera-plan bati jarraitzea. Mugitu!
Ariketa fisikoa egitea ezinbestekoa da bizitzako etapa guztietan. Kirola egiteak aktibo egoten lagunduko dizu. Jarduera fisikoak makina bat abantaila ditu:
Freskoak eta garaikoak. Hezurdun fruten onura guztiak: melokotoiak, brinoiak, abrikotak, paraguaioak,... gozatu guztien zaporeaz. EROSKIn aurkituko dituzu.
Elikadura osasuntsuak tamainakoa, orekatua eta askotarikoa izan behar du.
EGUNERO:
ASTERO
Noizean behin eta apurka:
> Nutrizio Piramidearen interpretazioa
www.consumer.es atarian urteko 365 egunetarako menua eta 3.000 errezeta baino gehiago dituzu, ohar eta guzti. Proposatzen dizugun menu-ereduan, egunerokoan behar dituzun jaki eta energia beharrei erantzungo diegu.
www.consumer.es atarian errezeta gehiago aurkituko dituzu, zailtasunaren, prezioaren edo osasunaren arabera sailkatuta.
Esne gaingabetua. Ogia, zerealak edo koiperik gabeko opilak. Marmelada edo gazta freskoa.
Fruta eta infusioa.
Pasta, arroza edo lekaleak barazkiekin. Koiperik gabeko haragia edo arraina. Barazki-goarnizioa (entsalada edo barazki egosia). Fruta.
Jogurta. Maria galletak, tostadak edo etxeko bizkotxoa.
Zopa, pasta edo berdurak patatekin. Arraina, gazta edo arrautza. Fruta.
Esne gaingabetua edo infusioa.
EROSKI espezialista da jaki freskoetan. Egunero puntuan izango dituzu arrandegia, fruta-denda eta haragi-denda, produktuak tratatzeko sistema onenez hornituta. EROSKI markako produktuen kalitateprezioa bikainak dira eta beste marka batzuetakoak baino % 20 merkeagoak dira. Horrez gain, hainbat eskaintza berezi ere izaten dira EROSKI markako produktuetan, 3x2 esaterako.
Gosarian, goiz erdian edo afarian. Esnea behar-beharrezko osagaia da. Eta behar duzun kaltzioa ematen dizu. Bitaminekin aberastuta, omega 3 kaltzioarekin… EROSKIn aurkituko dituzu guztiak.
Zaporea ematen diete zure errezetei. EROSKIn belar aromatikoen aukera zabala dago: ezkaia, erramua, iltzebelarra edo oreganoa.
Kalitatea eta tradiziozko errezeta, biak batean. EROSKIko barazkien kontserbak konponbide erraz eta osasungarria dira sukaldean. Zure elikadura zaintzen laguntzen dizute.
Uraza da gehien kontsumitzen den barazkietako bat. Entsalada eta goarnizioen oinarria da, eta beste hainbat onuraren artean, zuntza eta bitaminak ditu.
Arrautzen proteinez gain, Omega 3 gantz-azido “onak” daude. Etxeko oinarrizko jakiez goza dezazun.
EROSKIren muesli bolatxo kurruskariekin gosari eta afariak osatuko dituzu. Almendrak eta marrubiak dituzte.
EROSKIren Biactive jogurtek hesteen mugimendua laguntzen dute, eta zure bizi-kalitatea hobetu.
Azalarekin eta ongi garbituta, sagarra da bitamina gehien duen frutetako bat. Horrez gainera, erraz jan eta garraia daiteke... eta oso merkea da.
Arrain urdinak jaki finkoa izan behar du asteko elikaduran. Besteak beste, jaki fresko osoena da.
Kaltzio kopurua gehitzeko, hartu EROSKIren gazta xerra lightak, ohikoek baino % 50 koipe gutxiago dute.