Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan

EROSKI zurekin

Hizkuntza aukerak:

  • EROSKI Youtube-n
  • EROSKI Twitter-en
  • EROSKI Facebook-en

Kokapen honetan zaude:

Orriaren erremintak


Osasuna & Ongizatea

Adituen eta bezeroekin lankidetzan aritzen gara

Gaian aditu direnekin eta gure bezeroekin lankidetza estuan dihardugu, haien iritzien berri izateko eta haien ekarpenak EROSKIren jardueran txertatzeko.

II. Osasun eta Nutrizio Bilgunea

EROSKI produktuak, trans koiperik gabekoak
Bere markako produktu guztietatik partzialki hidrogenatutako landare olioetatik datozen trans koipeak kendu dituen banaketa enpresa espainiar bakarra gara. Arrakasta hau gure Kalitate arloak eta gure hornitzaile askok hainbat urtez elkarlanean egindako lanaren fruitua da.
Jakin nahi al duzu nola kendu dizkiegun trans koipeak geure produtuei?

Osasun eta nutrizio gaien gaineko eztabaida foro bat abiarazi dugu. Lehen edizioa 2009ko urrian egin zen Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluaren egoitzan (CSIC), Madrilen, eta nutrizioaren arloko lehen mailako adituak elkartu ziren. Bilgunea Roberto Sabrido Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziako (AESAN) lehendakariak inauguratu zuen, eta jorratutako gai zentrala hauxe izan zen: nutrizio etiketen eragina zein elikagai erosi aukeratzeko orduan eta elikadura osasungarri eta orekatuaren sustapena.

Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasunerako Ministerioaren elkarlanean, EROSKItik Osasun eta Nutrizioari buruzko II. Bilgunea egin genuen. Ekitaldi honen bigarren edizioa 2011ko irailean egin zen, eta eremu honetako lehen mailako adituak elkartzea lortu zuen trans koipeez eta koipe horiek osasunerako dituzten ondorio kaltegarriez hitz egiteko, osagai horiek osasun kardiobaskularrarekin zerikusi zuzena dutelako eta OMEk elikaduran koipe horiek gutxiago erabiltzea gomendatu duelako.

Ekitaldian, besteak beste honako hauek hartu zuten parte: Ascension Marcos, CSICeko ikerketa irakaslea; Jose Garcia Muriana doktorea, CSICeko Koipearen Institutukoa; Andreu Palou irakaslea, EFSAko Nutrizioko Panel Zientifikoko lehendakariorde ohia; edo Leandro Plaza doktorea, Bihotzaren Fundazio Espainiarraren lehendakaria.

Jardunaldiaren amaiera Juan Manual Ballesteros Elikagaien Segurtasun eta Nutrizioko Agentzia Espainiarraren (AESAN) NAOS Estrategiako kide aholkulariaren esku egon zen. Ballesterosek esan zuenez, "Osasun Ministerioak borondatezkotasuna aukeratu du" partzialki hidrogenatutako landare olioetatik datozen koipeei buruzko legea egiterakoan, eta zorionak eman zizkion EROSKIri "bere markako produktuetatik trans koipeak kentzeko egin duen ahaleginagatik".

Gehiago jakin nahi duzu EROSKIk antolatutako Osasun eta Nutrizio II. Bilgunearen gainean?

igo

I. Osasun eta Nutrizio Bilgunea

Eroskiko nutrizio semaforoa
2007az geroztik EROSKIk, ekimen aitzindari moduan, bere nutrizio etiketa propioak jartzen dizkie bere markako produktuei. Etiketatze modu hau nutrizio semaforoan oinarrituta dago. Hots, kolore sistema bat erabiltzen du, begi kolpe batez produktuen errazio bakoitzak dituen nutriente kantitatea jakiteko.
Jakin nahi al duzu nola lagun zaitzakeen EROSKIren nutrizio semaforoak?

2009ko urrian EROSKIk Osasun eta Nutrizioari buruzko Bilgunearen lehen edizioa eremu honetan diharduten lehen mailako adituak elkartu eta elikagaiarekin eta ongizatearekin lotutako gaien inguruan eztabaida irekirako foro bat ezartzeko asmoz. Bilgunean jorratutako gai zentrala hauxe izan zen: nutrizio etiketen eragina erosketa saskiaren produktuak aukeratzeko orduan eta elikadura osasungarri eta orekatuaren sustapena.

Osasun eta Nutrizioari buruzko I. Bilgunea Madrilen egin zen, hain zuzen ere Ikerketa Zientifikoen Goren Kontseiluaren (CSIC) egoitzan, eta Espainiako Elikadura Segurtasun eta Nutrizio Agentziako (AESAN) lehendakari Roberto Sabridok inauguratu zuen.

Ekitaldian Europako Elikadurari buruzko Informazio Kontseilukoa den Stefan Storcksdieck doktoreak hartu zuen parte. Storcksdieckek FLABEL proiektuan zertan datzan azaldu zuen. Proiektuak nutrizio etiketetan inplikatutako alderdi guztiak ebaluatu nahi ziren.

Storcksdieckek ez ezik, hauek ere parte hartu zuten: Ascension Marcos, CSICko Hotzaren Institutuko Metabolismo eta Nutrizio Departamentuko Immunonutrizio Taldekoa eta Jordi Salas, Rovira i Virgili Unibertsitateko Katedraduna.

Jardunaldiaren amaiera Agustin Rivero Cuadrado INUTCAM Nutrizio eta Elikaduraren Nahasmenduen Institutuaren zuzendariaren esku egon zen.

Gehiago jakin nahi duzu EROSKIk antolatutako Osasun eta Nutrizioaren I. Bilgunearen gainean?

igo

Kontsumitzaileen Guneak

EROSKIk, betidanik, egintzekin erakutsi du entzuteko eta kontsumitzaileen parte hartzea bultzatzeko bokazio argia duen enpresa dela.

Asmo horren erakusgarri, Kontsumitzaileen Guneak sortu ziren, hots: publiko guztiari irekitako parte hartze saioak. Guneetan, kontsumitzaileek beren kezkak, ekarpenak eta iradokizunak proposatzen, aztertzen eta eztabaidatzen dituzte, beti ere EROSKIrekin duten harremanari eragiten dion guztiaz.

Gure Guneekiko konpromisoa eta koherentzia erabatekoa da, eta horrek gure bezeroei ekarpen errealak egitea ahalbidetzen du. Ikus dezagun zenbait adibide:

  • 2007ko martxoko Gunea: elikagai osasungarriagoak eskatu zizkiguten eta gure elikagaietatik trans koipeak kendu genituen.
  • 2007ko ekaineko Gunea: elikagaiei buruzko informazio gehiago eskaintzeko eskatu ziguten eta nutrizio semaforoa plazaratu genuen.
  • 2007ko maiatzeko Gunea: plastikozko poltsen arazoari irtenbidea emateko eskatu ziguten eta poltsa berrerabilgarriak merkaturatu genituen.
igo

EROSKI Nutrizioaren eta Ongizatearen Behatokia

Red de instituciones y especialistas dedicados al estudio y promoción de hábitos de alimentación saludable.

2005ean sortu zen foro gisan, ongizatearekin, elikadurarekin eta nutrizioarekin lotutako erakunde nazional nagusien ahotsa entzun ahal izateko. Aditu horien iritziak gidatu egiten gaitu arazoak identifikatu eta konpontzeko orduan.

Behatokiaren eta EROSKIren arteko lankidetza estutik, haurren obesitatea prebenitzeko kanpaina, etxe osasungarrien adierazlea -non Espainiako 1.600 familiaren elikadura ohiturak ebaluatu baitziren- eta halako proposamenak jaio dira.

Hona hemen EROSKI Nutrizioaren eta Ongizatearen Behatokian parte hartzen duten erakundeak:

  • Dieta Mediterranea Fundazioa (FDM)
  • Espainiako Dietisten - Nutrizionisten Elkartea (AEDN)
  • Espainiako Dietetika eta Elikadura Zientzietako Elkartea (SEDCA)
  • “5 al día” Elkartea
  • Espainiako Bihotzaren Fundazioa (FEC)
  • Osteoporosiaren eta Hezur Gaixotasun Metabolikoen Fundazio Hispanoa (FHOEMO)
  • Elikaduraren Nahasmenduak Ikertzeko Espainiako Elkartea (AEETCA)
  • Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa (FACE)

Gaia interesatzen bazaizu, Behatokiaren Txostena deskarga dezakezu

igo