Nabigatze-menua pasa eta edukietara joan
WEB honetan sartu ahal izateko, ondoko klausula zerrendan agertzen diren termino, baldintza, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako lege oharrak irakurri eta onetsi behar ditu erabiltzaileak aurretiaz.
GRUPO EROSKIren WEB Korporatiboan sartu eta baliatu ahal izateak berarekin dakar erabiltzaileak bertako eduki osoarekin bat datorrela eta berariaz ados dagoela. Web horretan sartzea doakoa da.
Nabigatzeko Baldintza Orokor hauekin bat ez baletor erabiltzailea WEB hau beretan behera utzi beharko luke eta ezingo litzateke bertan sartu, ezta bertan eskaintzen diren zerbitzuez baliatu ere.
Erabiltzaileak adinez nagusia dela eta Baldintza Orokor hauen bitartez bere burua lotzeko gaitasun juridikoa badaukala adierazten du. Era berean, berariaz eta salbuespenik gabe onartzen du Webgune honen, bertako zerbitzuen eta zerbitzu horien edukien erabileraz bera dela arduradun oso eta bakarra.
WEB honetan sartzea doakoa da, eta bertan dagoena ikusi ahal izateko ez da beharrezkoa harpidetzarik edo erregistrorik egitea.
Izan litezkeen bestelako Webguneekiko konexioak eta hauen balizko erabilera baliatzeko Baldintza Orokor hauen eta kasuan kasuko Webgune horien araudien arabera erregulatuak daude. Baimenduez bestelako erabilerak berariaz debekatuak daude.
EROSKI KOOPERATIBA ELKARTEAK, egokitzat jotzen duen unean, bere aldetik aldarazi ahal izango ditu WEB honen antolamendua, zerbitzuaren eta bertako edukiaren baldintzak edo bestela, desagertu, murriztu edo behin-behingoz edo behin betirako kendu ahal izango ditu; era berean horietara sartzea debekatu ahal izango du, erabiltzaileari aldaketa horren berri ematen ahaleginak ezinez gero, gorabeherek horrela agintzen edo bideratzen dutenean, albistea WEB orrian plazaratuta.
WEB honen arduradunaren datuak hauek dira:
EROSKI, S. COOP.; IFK 20033361-F; helbidea: San Agustin auzoa, z/g, 48230-Elorrio (Bizkaia). Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izena emanik, 3.630 Liburukia, BI- 21.221 Orria, 1 Orrialdea, 1. Inskribapena; eta Espainiako Lan Ministerioko Kooperatiben Erregistro Ofizialean, Kooperatiben Erregistro Liburua, Atal Zentrala, X Liburukia, 904 Orria, 14. idazpena, zenbaki eta klase berriak: 1.526-SMT; aurrekoari eusten dio, hots: 17.115.
E-maila: grupoeroski@eroski.es
Hona hemen Grupo Eroskiren web orrien beste hainbat titular:
CENTROS COMERCIALES CECO, S.A.; IFZ 48231351-A; helbidea: San Agustin auzoa, z/g, 48230-Elorrio (Bizkaia), Bizkaiko Merkataritza Erregistroan izen emana, Elkarteen Sekzio Orokorreko BI-733, 40. Folioa, BI-5.558-A Orria.
VIAJES EROSKI, S.A. UNIPERSONAL; IFZ 48115638-A; helbidea: Artunduaga Poligonoa 14-3, 48970-Basauri (Bizkaia); Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, Elkarteen Sekzio Orokorreko 1.471 Liburukian, 70 Folioa, BI-4987 Orria, 1. inskribapena.
E-maila: atencionalcliente@viajeseroski.com
EROSKI FUNDAZIOA; IFZ 48921944-G; helbidea: San Agustin auzoa, z/g, 48230-Elorrio (Bizkaia), Espainiako Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioan inskribatua, Fundazioen eta Zaintzapeko Erakundeen Zuzendariordetzan, 48/0132 zk.
E-mail: info@fundaciongrupoeroski.es
1. Zerbitzu emaile den aldetik, EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK WEB honek eskaintzen dituen zerbitzuak emateko, erabiltzailearekin egin litezkeen komunikazioak sekretupean eraginkortasunez bermatzeko eta plantea litezkeen erreklamazioei erantzuna emateko obligazioa du.
2. Zerbitzuak mantendu, konpondu, gaurkotu edo hobetzeko lanak egitekotan, EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK WEB honetarako eskuragarritasuna behin-behingoz eta aurretiaz jakinarazi gabe bertan behera uzteko eskubidea du; era berean, zerbitzuak emateko edo bertan behera uzteko eskubidea bereganatzeko ere. Hala eta guztiz, horren berri erabiltzaileei helarazten ahaleginduko da, non eta gorabeherek hori oztopatzen edo galarazten ez duten.
3. WEB honen bitartez emaniko zerbitzuez, datuez edota informazioaz erabiltzaileek egin lezaketen erabileraren arduradun edo erantzule bakarrak erabiltzaileak izango dira.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK ez ditu zuzenki nahiz zeharka bermatzen emaniko informazioa eta zerbitzuak, aplikatzeko modukoak diren legeen indarrez edo, elkarte honen eta erabiltzailearen arteko hitzarmenean berariaz azaltzearren, eman beharrekoak diren bermeak izan ezik.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK ez du bermatzen hirugarrengoek emaniko edukirik, ezta emaniko informazioaren egiazkotasun, sinesgarritasun, zehaztasun edo egokitasuna ere, informazio horretaz erabiltzaileak zein beste edonork egin dezakeen erabilerari dagokiola.
4. WEB honen gaineko jabetza intelektualaren eskubideen titularra EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOA da. Erreprodukzio, banakuntza, jakinarazpen publiko eta eraldakuntzaren gaineko eskubideak egikaritzea aipaturiko konpainiarenak dira bakar-bakarrik.
1. Indarrean dagoen legezkotasunaren arabera, erabiltzaileak WEB honetako zerbitzuak legez erabili behar ditu noiznahi, EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN edota hirugarrengoen jabetza intelektualeko eskubideak aintzat hartuta.
Adiera horretan, erabiltzaileak bermatzen du berak WEB honen bitartez gauzatuko dituen jarduerak legearen, moralaren, ordena publikoaren, aztura onen araberakoak izango direla eta EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN zein GRUPO EROSKI osatzen duten gainerako sozietateen, WEBaren gainerako erabiltzaileen edo hirugarrengoen izen on eta irudi komertzialarentzat inola ere ez direla iraingarriak izango.
2. EROSKI, ELKARTE KOOPERATIBOAK erabiltzailearen eskuetan ipintzen dituen zerbitzuen bitartez honek ez du burutuko kaltegarri izan daitekeen edo edukietan aldaketak sortaraz dezakeen egintzarik, WEBaren funtzionamendu egokia ez du eragotziko, ez du inolako arazo teknikorik sortaraziko, ez du transferituko birus informatikoak eduki ditzaketen edo WEB hau erabat edo partzialki hondatu, eragotzi edo eten dezakeen elementurik; era berean, ez du gainerako erabiltzaileen posta elektronikoa interbenituko edo aldaraziko.
3. Sarturiko datuen egiazkotasunaz erabiltzaileak bakarrik du ardura, zernahi dela medio horrela jokatuko balu; beraz, datu faltsuak, okerrak edo zehaztugabeak eman balitu, EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK erabiltzaile horri WEB honetarako sarrera galarazteko eskubidea bereganatua du.
1. EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK ez du bermatzen Webgune honek eta bertako zerbitzuek baliagarri iraungo dutela edo funtzionatzen jarraitu egingo dutela.
Honela, Webgune hau eta bertako zerbitzuak eta erabiltzaileek Webgune honi aitor ziezaioketen baliagarritasuna eskuragarri ez izatearen edo funtzionatzen ez segitzearren ondoriozko kalte-galeren gaineko era guztietako erantzukizunetatik salbuesten du bere burua.
Nolanahi ere, EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK ahaleginak egingo ditu WEB hau luzaro eta etengabe eskuragarri mantentzeko.
2. EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK datu pertsonalen pribatutasun sistemak erabiltzaileen eskura jarri ditu, datu horiek hirugarrengoek atzematerik ez dezan izan. (GRUPO EROSKIren pribatutasun politika) EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK, erabiltzaileek ematen dituzten datu pertsonalak bere osotasunean zaintzea, konfidentzial izatea eta eskuragarri egotea bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartu ditu.
Adiera horretan, hirugarrengoren batek datuak ezagutuko balitu, ezagutze horrek sortaraz litzakeen kalte-galeren erantzukizunik ez du onartzen sozietate horrek.
3. EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK gai honetan segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak hartu dituen arren, ez du bermatzen WEB orri honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo bertan metaturiko dokumentu eta fitxategi elektronikoetan alterazioak sortaraz litzaketen birus edota bestelako elementurik ez dagoenik.
Sistema informatikoan, dokumentu eta fitxategi elektronikoetan eta gainerakoetan alterazioak sortaraz litzaketen birus edota bestelako elementuen presentziaren ondorioz, era guztietako kalte-galerengatik inolako erantzukizunik ez du bereganatzen EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK.
4. EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK, betebeharrekoa ez duen heinean, ez du kontrolatzen erabiltzaileek Webgune hau eta bertako zerbitzuak eta edukiak nola baliatzen dituzten. Sozietate honek ez du bermatzen, bereziki, erabiltzaileek Webgunea eta bertako zerbitzuak eta edukiak Baldintza Orokor hauen arabera eta, dagokionean, aplikagarri diren Baldintza Partikularren arabera erabiliko dituztela, ezta zuhurtziaz eta erantzukizunez erabiliko dituztela ere.
Ez da sozietate honen betebeharra erabiltzaileen nortasuna, ezta horiek beste erabiltzaile batzuei beren buruaz ematen dizkieten datuen egiazkotasuna, indarraldian, zehaztasuna edota sinesgarritasuna egiaztatzea eta, hortaz, ez du horrelakorik egiten.
5. Erabiltzaileak onartzen du atari hau EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK barne eta kanpo iturrietako informazioarekin eta fede onez sortu eta garatu duela, eta bere egoera horretan erabiltzaileei eskaintzen die, nahiz eta zehaztugabetasunak edo akatsak izan ditzakeen. Horrenbestez, erabiltzaileak atariak, bertan nabigatzean, erabiltzaileari sor liezazkiokeen fidagarritasun, erabilgarritasun edo sasi-itxaropenekin loturiko erantzukizun guztietatik salbuetsita jotzen du EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOA.
WEB honetako edukiaren gaineko eskubide guztiak EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOARENAK dira, edukien hornikuntzarako berariazko kontratua sozietate horrekin sinatu duten enpresenak izan ezik, baldin eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio eta nazioarte mailako arauen babespean badaude.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, zeinu bereizleak edo WEBN honen logo, frame, banner, software eta beronen kodeak, iturri, objektu eta abarren titulartasuna. EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOARENAK dira, horiek ustiatzeko eskubideen esklusiba baitu, legez.
WEB honetan erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean ager daitezkeen GRUPO EROSKI izenekoa osatzen duten gainerako sozietateen logo edo zeinu adierazleen titulartasuna, berriz, kasuan kasuko enpresak dira eta, halakotzat, eskubide horiek ustiatzeko eskubideen esklusiba ere enpresa horiena da, legez. Enpresek berariaz onartzen dute zeinu eta bereizgarri horiek WEB honetan agertzea.
WEB honetan sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu goian aipatutako elementu horiek kopiatu, eraldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, plazaratu, laga, saldu, ezta eskuratutako informazioaren oinarrian eraikitako beste produktu edo zerbitzu batzuk sortu ere.
Erabiltzaileak pertsonalki baliatzeko eta, noski, erabilera komertzialik ez egiteko materiala bistaratu eta kargatzea bakar-bakarrik baimentzen da; era berean, ezingo du materiala hirugarrengo pertsona edo erakundeetara helarazi.
WEB orri honetan agertzen diren eta EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREKIN elkarlanean diharduten enpresen titulartasunekoak diren grafiko eta diseinuei ere baldintza hauek aplikatuko zaizkie, kontrako ezer agintzen duen hitzarmenik ez badago.
Erabiltzaileak ezingo du inola ere WEB hau edota bertako edukiak (hala nola estekak) edota antzekoak eraldatu.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK neurriak hartuko ditu WEB honetako edukiak izan ez daitezen pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, iraingarriak edo biolentziaren aldekoak. Era berean, erabiltzaileentzat kaltegarri izan daitekeen gorabehera oro saihesten ahaleginduko da.
Bai Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, bai datu pertsonalen babes gaietan indarrean dagoen gainerako arauterian aurreikusitakoa eta xedatutakoa, noiznahi errespetatuko ditu GRUPO EROSKIK eta, gainera, beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak aplikatuko ditu, atari honen bitartez erabiltzaileek emaniko datuak dituzten fitxategiak behar adinako segurtasunez hornitzeko.
Atari honetako esteka batzuek Eroski Elkarte Kooperatiboarenean ez ezik, GRUPO EROSKIKO (*) hainbat erakunderen web orrietan sartzeko balio dute. Erakunde horietako bakoitzak datuen babesari buruzko bere politika izango du eta bere fitxategien ardura izango du. Era berean, erabiltzaileari jakinarazten zaio www.travelclub.es web orrirako esteka bat ere badela; horren titulartasuna ez da GRUPO EROSKIRENA eta, ondorioz, haren titularrak datuen babesari buruzko politikan aurreikusi eta xedatutakoa bete beharko du erabiltzaileak.
Zenbaitetan, nahita edo GRUPO EROSKIKO (*) kasuan kasuko erakunderen batek hala eskatuta, erabiltzaileak bere datuak formularioen bitartez eman ahal izango ditu, kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo Atari honen bitartez eskainitako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak kontratatzeko, horretan interesaturik balego. Erabiltzaileak eman beharreko datuak arduradunak kontsultari erantzuna emateko, eskaturiko informazioa emateko, produkturik kontratatzeko edota zerbitzurik emateko beharrezkoak balira, arduradunak horren berri emango lioke erabiltzaileari, datu horiek ematea derrigorrezkoa dela jakinaraziz.
Erabiltzaileak bere datuak GRUPO EROSKIKO (*) erakundeen zeinahi web orritako formularioren baten bidez emango balitu, kasuan kasuko erakundea baimentzen ariko litzateke erabiltzailea bere datuak prozesa ditzan, biltzean adierazitako helburuaren arabera. Erabiltzaileak emaniko datuak fitxategi batean sartuko dira eta horiek jaso beharko dituen erakundearen ardurapekoak izango dira erantzukizuna; erabiltzaileari horrela jakinaraziko zaio aurretiaz.
Erabiltzaileak, kasu bakoitzean adierazten den zuzendaritzaren eta fitxategiaren arduradunaren aurrean sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak egikaritu ahal izango ditu. Horrela GRUPO EROSKIK bertako erabiltzaileei informazio eskubidea bermatu nahi die, haien datuen bilketa egiten den unean bertan.
Erabiltzaileak bere datuak goian aipaturiko GRUPO EROSKIKO erakundeei entregatu baldin badizkie, erakunde horiek beste inori laga ahal izateko erabiltzailearen baimena eduki beharko dute.
Atari honetan ez da "cookierik" baliatzen baina, halaz ere, baliteke goian aipaturiko GRUPO EROSKIKO erakundeek erabiltzea; horrela balitz, erakunde horiek beren web orrietan legezko iragarkia eginez, cookie horiek badirela eta zertarako diren jakinarazi beharko diote erabiltzaileari. Cookie horiek ez onartzekotan, erabiltzaileak nolako prozedura bete behar duen ere adieraziko dute.
Formularioak datu faltsu, akastun, osatugabe edo gaurkotu gabeekin betetzekotan, arduradun bakarra erabiltzailea izango da. Erabiltzaileak ematen dituen datu guztiak era konfidentzialean prozesatuko dira.
(*) Ikus Baldintzak, 2. puntua.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN berariazko baimena aurretiaz izan gabe ezingo da beste zeinahi webetatik Atari honetarako inolako estekarik ezarri.
WEB orri honek EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK kudeatuak ez diren beste hainbat atari edo webgunerekiko estekak balitu sozietate horrek adierazten du atari edo webgune horietan inongo kontrolik eragiten ez duela eta bertako edukien ardurarik ez duela. WEB horrek izan litzakeen linkak, erreferentzia informatibo huts gisa emango dira, bertatik eskainitako eduki, jabe, zerbitzu edo produktuen gaineko baloraziorik gabe.
EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAK eta GRUPO EROSKIKO enpresek, nolanahi ere, hirugarrengo horiek emaniko zerbitzuengatiko inolako ardurarik ez dute onartzen, ezar litezkeen demanda eta era guztietako erreklamazioen aurrean.
WEB honen erabilera eta nabigazioari buruzko Baldintza Orokor hauetako zeinahi klausula erabat edo partzialki baliogabe edo eraginkortasun gabekotzat jotzen bada, baliogabe edo eraginkortasun gabeko gertatzen den xedapen edo atal horren gainean bakar-bakarrik izango du eragina; gainerako guztian, berriz, beste baldintza orokor guztiek indarrean jarraitzen dute, eta eraginik gertatu den xedapen edo atal hori ipini gabekotzat joko da baldin eta, baldintza orokor hauentzat ezinbesteko gertatzearren, erabateko eragina izaten ez badu.
Erabilera eta nabigaziorako baldintza orokor hauek eta erabiltzailearen eta EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN artean sor litekeen zeinahi harreman espainiar legeriaren arabera arautuko dira.
Baldintza orokor hauen edo erabiltzailearen eta EROSKI ELKARTE KOOPERATIBOAREN arteko harremanen existentziaren edo edukien ondoriozko liskarrik sortzekotan, alderdi biek, legokiekeen beste zeinahi foru berariaz uko eginez, Bilboko (Bizkaia) Auzitegi eta Epaitegien jurisdikzio eta eskumena onartzen dute.