EROSKI produktuak

Izena eman EROSKIren höla peke tailerretan

Guretzat, zu eta zure haurtxoa zarete garrantzitsuena. Hortaz, hura zaintzeko onena eskaintzea gustatzen zaigu. EROSKIn, bizitzaren etapa berri horretan zure alboan gaude, eta, horregatik, zure txikitxoarentzako ezinbestekoak diren produktu guztietan eskaintza osatua emateaz gain doako tailerrak eta jarduerak antolatu ditugu zuretzat eta zure haurtxoarentzat, bazkide izateagatik soilik. Zure haurra masaje batekin mimatzearekin gozatuko duzu, musikarekin haren zentzumenak piztuko dituzu eta familian jolastuz psikomotrizitatea garatu, bai eta nutrizioari eta lehen sorospenei buruz ikasi ere, hasierako etapa horretan erabat beharrezkoak direnak.  Informazio xehatua jasotzeko eta izena emateko, deitu 94 428 66 09 telefonora edo bidali mezua zurekin@eroski.es helbidera.

Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta!

 

 

HÖLA PEKE! NUTRIZIO TAILERRA

Etxeko txikienen elikadura etengabeko kezka dugu, jaiotzen direnetik, eta garrantzitsua da jakitea zer komeni zaien eta nola joan elikagaiak sartzen haien eguneroko dietan. Tailer honetan, zure haurtxoaren dietan elikagai bakoitza (solidoak) nola eta noiz sartzen hasi behar duzun ikasiko duzu. Gainera, parte praktikoa ere badu, elikagai horiek haurrentzako modu erakargarrian eta asebetegarrian sartzeko errezetak ere emango ditugulako.

Lekuak mugatuta daude. Izena emateko, idatzi  zurekin@eroski.es helbidera edo deitu 94 428 66 09 zenbakira.

0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta. Ez da beharrezkoa haurrarekin joatea. Tailerrak ordubete irauten du, 18:00etatik 19:00etara edo 11:00etatik 12:00etara. (zentroen egutegiaren arabera)

 

HÖLA PEKE! PSIKOMOTRIZITATE TAILERRA FAMILIAN

 Tailer honetan, haurraren garapena aztertuko dugu, jaiotzen denetik 3 urte egiten dituen arte. Objektuak aurkezteko moduari, komunikazioari eta hazkuntzan zehar gertatzen diren egoerei (loa, elikadura, mugak, kasketak) erantzuteko moduari buruz mintzatuko gara. Familia bakoitzaren beharrak jorratuko ditugu, sortzen diren galdera guztiei erantzunez.
Hilabeteak joan ahala haurrak hartzen dituen gorputz-jarrera desberdinak lehen eskutik praktikatuko ditugu, eta etapa bakoitzean zer jostailu edo objektu mota behar dituen ezagutuko dugu. Era berean, behaketaz, espazioaz eta inguruarekiko erlazioak arituko gara.

 

Lekuak mugatuta daude. Izena emateko, idatzi zurekin@eroski.es helbidera edo deitu 94 428 66 09 zenbakira

0 eta 3 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta.

 

HÖLA PEKE! LEHEN SOROSPENEN TAILERRA

 Jakingo zenuke zer egin zure haurrari janaria eztarrian trabatuko balitzaio, erreko balitz, sukarra izango balu…? Ikasi kasu bakoitzean zer egin behar den, eta errazago izango zaizu nerbioak kontrolatzea eta blokeoa ekiditea. Izan ere, lehenbiziko jarduerak eta esku-hartzeak erabakigarriak izan daitezke.

Lekuak mugatuta daude. Izena emateko, idatzi zurekin@eroski.es helbidera edo deitu 94 428 66 09 zenbakira

0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei zuzenduta. Ez da beharrezkoa haurrarekin joatea.

 

 HÖLA PEKE! MASAJE ETA JOLAS TAILERRA

 Gurasoek, intuizioz, badakite zeinen garrantzitsua den familiarekin kontaktu afektiboa eta lotura emozionala izatea. Hala ere, gure egunerokoa konpromisoz beteta dago, eta zenbaitetan, ahaztu egiten zaigu maitasunez zaintzeko tartetxo bat bilatzea. Tailer honetan, familia lotzen duen maitasuna zaintzearen garrantziaz ohartarazi nahi dugu, eta ukipenezko jolas-baliabide batzuk eman ere, familian gozatzeko.

Lekuak mugatuta daude. Izena emateko, idatzi zurekin@eroski.es helbidera edo deitu 94 428 66 09 zenbakira

0 eta 3 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta.

 

HÖLA PEKE! MUSIKUME, MUSIKA ESTIMULAZIO GOIZTIARREKO TAILERRA

 Gozatu MusikUme saio batekin, alaitasunezko eta sormenezko musika-espazio batean. Bazenekien pertsona guztiok jaiotzez dugula musika ulertzeko oinarrizko gaitasuna? Tailer honetan, ohartuko zara haurrak musikarekin adierazten dutela haien burua, hitz egiten hasi aurretik jada. Haien adinetara egokitutako musika-tresnak, ahotsa eta mugimendua erabiliko ditugu. Askatasunetik abiatuko gara, gure burua adierazteko. Zure haurrarekiko lotura afektiboa eta emozionala indartzen dela sentituko duzu, eta haren garapen fisikoa eta kognitiboa sendotzen dela ere bai. Lor itzazu musika eguneroko esperientzia bihurtzeko tresnak. Bizi ezazu aparteko esperientzia bat zure seme-alabarekin, elkarrekin musikarekin gozatuz.

Tailerrak 45 minutu irauten ditu.

Zure seme-alabaren adinari dagokion taldea aukeratu:

  • 18:00etatik 18:45era: 0 eta 15 hilabete bitarteko haurrak
  • 19:00etatik 19:45era: 16 eta 3 urte bitarteko haurrak
  • 11:00etatik 11:45era: 0 eta 15 hilabete bitarteko haurrak
  • 12:00etatik 12:45era: 16 eta 3 urte bitarteko haurrak

Lekuak mugatuta daude. Izena emateko, idatzi zurekin@eroski.es helbidera edo deitu 94 428 66 09 zenbakira

0 eta 3 urte bitarteko haurrak, heldu batek lagunduta.

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
29716