EROSKI enpresa

EROSKI-k hamar “Salute to Excellence Awards” nazioarteko sari jaso ditu

EROSKIk hamar sari jaso ditu Salute to Excellence Awards nazioarteko sarien azken lehiaketan; orain berriki banatu ditu Private Label Manufacturers Associationek Amsterdamen. Zehazki, bere elikagai produktuetako bost saritu dituzte, beste hiru elikaduraren arlokoak ez direnak eta bi ardo; hortaz, EROSKI izan da aurten Europako txikizkako sari gehien jaso dituena.

Hauek dira saria atera duten EROSKIren produktuak: EROSKI SeleQtiaren espezialitateko galleta sorta; EROSKI SeleQtia pikillo piper konfitatuak; osagaien arloan, Aurum-Radler %0,0 garagardoa edari gabeko alkoholetan, EROSKIren arto opiltxo kinoadunak zizka-mizka osasungarrien kategorian eta barazki errez eginiko EROSKI SeleQtiaren pizza izoztua pizzen kategorian. Sari horietaz gain, elikaduraren arloan Setien La Mancharen 2014ko ardo ondua eta Rueda jatorri izena duen YELAren 2013ko verdejo motako ardo zuria, ardo berezien kategorian. Elikaduraren arlokoak ez direnetan, berriz: Flash Belle tratamendu kontzentratua saritu dute ilea zaintzeko produktuen kategorian; EROSKIren stick arnica eta harpagofito errezetarik gabeko eta osasunerako produktuen kategorian; eta EROSKIren lixiba efektua egiten duten pastillak etxea garbitzeko produktuenean.

Salute to Excellende Awards sariek bikaintasuna aitortzen dute banatzaileen markako produktuaren zenbait alderditan, hala nola kalitatean, berrikuntzan eta ontzian; horretarako, aurreko urtean sartuak izan behar dute Europa osoko supermerkatuetan, hipermerkatuetan, deskontu dendetan, drogerietan eta denda espezializatuetan. Aurtengo lehiaketan, 27 herrialdetako 83 txikizkakoren 700 produktu izan dira, bai elikaduraren arlokoak eta bai ez direnak. Hautagaitzak ebaluatzeko, zenbait ezaugarritan erreparatu dira, zaporean, itxuran, ontzian, aurkezpenean, produktuaren kontzeptuan eta kalitate-prezio erlazioan. Sariak erabakitzeko, industriaren arloko adituak egon dira epaimahaian; besteren artean, sukaldariak, enologoak, garai bateko txikizkariak, akademikoak,

 

nutrizionistak, kazetariak eta ontzien espezialistak. Joan den urtean ere, 2016an, sariak eman zizkion Salute to Excellence Awardsek EROSKIren Egosaldi azkarreko kiribilei, saltsen eta pasten kategorian; belle Urre Magikoa xanpuari, ilearen zainketan eta Zorua garbitzeko Love Aloe Vera EROSKI kapsulak, etxea garbitzeko produktuetan. 2015ean, berriz, Asian Sensations belle olio desmakillatzailea saritu zuten aurpegiaren zainketarako kategorian. Eta, 2014an, kalitatea, berrikuntza eta ontzia aitortu zieten 0,5 litroko Aurum HefeWeissbier garagardoari eta 400 mililitroko belle berehalako ile egokitzaile bifasiko purifikatzaileari.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
44906