Dendak

Beste dibertsifikazio negozio batzuk

EROSKI gasolindegiak

EROSKIK 61 gasolindegi ditu EROSKI hipermerkatuen edo supermerkatuen ondoan, eta prezio oso lehiakorrak eskaintzeagatik nabarmentzen dira.

2014an salneurriak etengabe jaisteko politika mantendu du EROSKIK eta kontsumitzaileari berehala eman zaio erregaien prezioan egondako beherakada horien berri; alde esanguratsua egon da beti Industria eta Energia Ministerioak egunero argitaratzen duen probintzietako batez bestekoarekin alderatuz gero.

2014an gasolindegi berri bat ireki dugu Gasteizko (Araba) Aligobeo EROSKI/center supermerkatuaren ondoan.

EROSKI/bidaiak

EROSKI/bidaiak da Espainiako lehenengo hamar bidaia-agentzietako bat. Oporretako bidaietan aditua, 166 bidaia-agentzia ditu www.viajeseroski.es online dendaz gain, oporretako produktuak kontratatzeko. Aldi berean, EROSKI/bidaiakek enpresa-bidaiak eta jardunaldiak ere antolatzen ditu, eta enpresen arretarako berariazko bulegoak ditu.

2014an aurrerapen handiak egin dira oporretarako eskaintzen den katalogoaren edukian; abantaila handiagoko baldintzak eta prezio hobeak eskaini dira eta prozesu eta sistema informatikoak eraginkorragoak dira; hori guztia Barceló Bidaiakekin urtearen hasieran sinatutako itun estrategikoari esker lortu da.

EROSKi bidaiak GEBTA (Guild European Business Travel Agents) sarean dago, Europa osoan 850 salmenta-puntu baino gehiago dituen kontsortzioan.

FORUM SPORT

Kiroletarako materiala saltzen da FORUM SPORT dendetan eta 2014a amaitzerako 43 denda ziren jada, hiru berri ireki ondoren. Urtean zehar aurrerapen handiak egin dira lehiarekiko kokapenean, denden kudeaketan hobekuntzak egin dira, katea logistikoan eta bezeroen arretan egiteaz gain. Bestalde, bere fidelizazio programa ere finkatuta dago eta milioi bat bazkide baino gehiago ditu; horienak dira salmenta guztien ia %90.

IF lurrindegiak

IF lurrindegiek 207 denda dituzte espainiar geografia osoan zehar banatuta; lurrindegiko, kosmetikako sorta handia eskaintzeaz gain, edertasunerako eta norbere burua zaintzeko produktuak ere eskaintzen dituzte, aholkulari profesionalen laguntza eskaintzeaz gain.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13223