Lege oharra

EROSKI ASEGURUAK WEB GUNEAREN SARRERA ETA ERABILERAREN BALDINTZA OROKORRAK

1. Sarrera

Webgune honetan sartu aurretik ezinbestekoa da erabiltzaileak irakurtzea eta onartzea klausula hauetan dauden termino, baldintza, komunikazio, abisu edota bestelako lege oharrak. WEB honetara sartzeko eta ondoren erabiltzeko, erabiltzaileak bere adostasuna eman behar dio eduki guztiari, espresuki, osorik eta inongo erreserbarik gabe. Sartzea doakoa da. Erabiltzailea ez badago ados nabigatzeko Baldintza Orokorretan biltzen denarekin WEB honetatik atera beharko du. Gainera, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuetara sartzeko eta erabiltzeko aukera galduko du. Erabiltzaileak onartzen du adin nagusikoa dela baita gaitasun juridiko nahikoa duela ere, baldintza orokor hauek xedatzen dutenari lotesteko. Era berean, erabiltzaileak espresuki eta salbuespenik gabe onartzen du bere erantzukizuna dela, berea bakarrik, aipatutako WEBan sartzea eta berau erabiltzea, baita bertako zerbitzuak eta zerbitzuen edukiak erabiltzea ere. WEB hau guztiz doakoa da eta ikusi ahal izateko ez da behar aldez aurretik inongo harpidetza edota erregistrorik egitea. Bestelako WEB guneekin ere konexioak egon daitezke. Erabiltzaileak WEB gune berri horiei ematen dien erabilera hemen azaltzen diren baldintza orokorretara baldintzatuta egongo da baita bestelako WEB gune horiek eskatu ditzaketen berariazko baldintzetara ere. Baimenik gabeko erabilera guztiz debekatuta dago. EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk egokia ikusten duen bakoitzean aldebakarreko aldaketak egingo ditu WEB honen konfigurazioan, zerbitzuaren baldintzetan eta edukian baita horiek ezabatu, mugatu edota aldi baterako edo betirako kendu ere. Gainera, eskubidea dauka zerbitzu horietara sartzeko baimenik ez emateko. Hori egin baino lehen erabiltzaileari erabakiaren berri ematen saiatuko da (WEB gunean hartutako erabakia argitaratuz) betiere baldintzak egokiak betetzen badira.

2. Web honen jabearen identifikaziorako datuak

WEB honen arduradunaren identifikaziorako datuak hauxek dira: EROSKI, S. COOP. San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio Bizkaia, IFK.- F-20033361 grupoeroski@eroski.es Titularra Bizkaiko Merkataritzako Erregistroan erregistratuta dago, 3.630 Liburukia, BI- 21.221 Orria, 1 Folioa, 5. Inskripzioa. Lan Ministerioaren Kooperatiben Erregistro Ofizialean erregistratuta dago, Kooperatiben Erregistro-Liburua, Erdiko Sekzioa, X Liburukia, 904 Folioa, 14 idazpena, 1.526-SMT zenbaki eta klase berria, aurrekoa mantenduz, 17.115.

3. Zerbitzu hornitzailearen eskubideak eta betebeharrak

3.1. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVA, zerbitzu hornitzaile bezala, behartuta dago WEB honetan eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioak sekretupean gordetzen direla bermatzera eta suertatu daitezkeen erreklamazioei erantzutera.
3.2. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk eskubidea dauka aldi baterako, eta aurre abisurik eman gabe, WEB honetara sarbidea ixteko mantenu, konpontze, eguneratze edota zerbitzuak hobetzeko jarduerak egiten dituenean. Gainera, zerbitzuak eskaintzeko edo ezeztatzeko eskubidea dauka. Hornitzailea saiatuko da jarduera horiek erabiltzaileari jakinarazten betiere baldintza egokiak betetzen badira.
3.3. - Erabiltzailearen erantzukizuna da WEB honen bitartez lortu ahal diren zerbitzu edota datu edota informazioen erabilera. EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskaintzen dituen informazioak edo zerbitzuak. Soilik eskainiko ditu lege aplikagarriek xedatzen dituzten bermeak edota sozietate honen eta erabiltzailearen artean sinatutako hitzarmenen batean zehazki deskribatzen direnak. EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ez du bermatzen hirugarrenek eskaintzen dituzten edukiak, ezta informazio horien egiatasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edota komenientzia ere. Eduki horiek ez dute zergatik erabiltzailearen edo beste pertsonaren batek espero duena bete behar.
3.4. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ditu WEB honen jabetza intelektualaren eskubideak. Aipatutako konpainiak soilik dauka edukiak kopiatzeko, banatzeko, publikoki azaltzeko eta aldatzeko eskubidea.

4. Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak.

4.1. - Erabiltzaileak modu egokian erabiliko ditu beti WEB honetan eskaintzen diren zerbitzuak, indarrean dagoen legeari jarraiki eta EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubidea errespetatuz. Zentzu horretan, erabiltzaileak betebeharra du webguneko edukiak modu arduratsuan eta zuzenean erabiltzeko, legeak ezarritakoa eta moralak eta ordena publikoak agindutakoa betez. Bestalde, erabiltzaileak bermatu behar du WEB honen bidez egiten dituen jarduerak legeari, moralari, ordena publikoari, ohitura egokiei egokitzen zaizkiela, eta ez direla inolaz ere kaltegarriak izango EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren merkataritza irudi eta izen onarentzat edo GRUPO EROSKIko bestelako enpresentzat, WEB honen beste erabiltzaileentzat edo hirugarrenenentzat.
4.2. - Erabiltzaileak, EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk bere esku jartzen dituen zerbitzuen bitartez, ez ditu webgunearen edukiak aldatuko edota eduki horiek kaltetu ditzaketen jarduerarik egingo. Halaber, ez ditu sortuko WEB honen funtzionamendua oztopatuko duten arazo teknikoak eta ez ditu zabalduko WEB hau guztiz edota zati batean kaltetu, aldatu edota geldiaraziko duten informatikako birusak eduki ditzaketen elementuak. Gainera, ezin du beste erabiltzaileen posta elektronikoa erabili edo aldatu.
4.3. - Erabiltzailearen erantzukizuna da sartzen dituen datuak egiazkoak direla bermatzea. Hortaz, gezurrezko datuak edo okerrak sartuz gero EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk eskubidea dauka erabiltzaileari webgunean sartzen ez uzteko.

5. Web gunearen funtzionamenduari eta eskaintzen dituen zerbitzuei dagozkien berme eta erantzukizunen bazterketa

5.1. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ez du bermatzen WEB honen eta eskaintzen dituen zerbitzuen etengabeko funtzionamendua. Horrela, sozietateak ez du inoiz izango WEB gunearen eta eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamendua etengabea ez izateagatik sortu daitezkeen kalte-galeren erantzukizuna. Bestalde, ez da izango erabiltzaileek webgunea erabiltzeko duten moduaren erantzule. Edonola ere, EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk behar adinako ahalegina egingo du WEB honen funtzionamendu egokia mantentzeko.
5.2. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk hainbat sistema jartzen ditu erabiltzailearen esku datu pertsonalak babesteko. Sistema horiek hirugarren batek erabiltzailearen datuak erabiltzea saihesten dute. (GRUPO EROSKIren pribatasun politika) EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk beharrezkoa diren segurtasun neurri tekniko guztiak ezarri ditu, baita antolaketari dagozkion neurriak ere, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko. Zentzu honetan, sozietateak ez du inongo erantzukizunik izango aurreko paragrafoan aipatutako bermea hausten bada eta kalte-galerak sortzen badira.
5.3. - EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak jartzen dituen arren, ezin du kontrolatu edo bermatu WEB honetan birusik sartuko ez denik edo erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarean eta hardwarean) edo sistema informatikoan gordetako dokumentu elektronikoetan eta fitxategietan kalteak sortu ditzaketen elementuak sartuko ez direnik. Birus batek sistema informatikoan, dokumentu elektronikotan, fitxategitan eta abarrekotan eragindako edozein kalte-galeren erantzukizunik ez du inoiz izango EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk.
5.4. - Erabiltzaileek WEB gune honekin, zerbitzuekin eta edukiekin egiten duten erabilera ez du kontrolatzen EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk, ez baitago horretara behartuta. Sozietateak ez du bermatzen erabiltzaileek modu egokian erabiliko dituztenik WEB gunearen eta eskaintzen dituen zerbitzuak eta edukiak (Baldintza Orokorrei edota balizko Berariazko Baldintzei jarraiki) ezta erabilera arduratsua eta zuhurra egingo dutenik ere. Sozietateak ez dauka hauxe egiaztatzeko beharrik, eta ez du egiaztatuko: erabiltzaileen identitatea, erabiltzaileek beste erabiltzaileei ematen dizkieten datuen egiatasuna, gaurkotasuna, zehaztasuna edota benetakotasuna.
5.5. - Erabiltzaileak onartu behar du EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk WEB hau borondate onez sortu eta garatu duela. Horretarako, barruko eta kanpoko iturrietatik lortutako informazioak erabiltzen dituelarik eta dauden bezala aurkezten dizkiolarik erabiltzaileari, akatsak egon daitezke. Horregatik, erabiltzaileak edozein erantzukizun kentzen dio EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAri nabigazioaren fidagarritasuna eta erabileragatik sortzen zaizkion arazoengatik edota erabiltzaileak espero zuena bete ez delako.

6. Jabetza intelektuala

EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ditu WEB honen eduki guztien eskubideak, edukiak hornitzeko beste enpresekin sinatutako hitzarmenetan zehazten diren edukienak ez ezik. Eduki horiek babestuta daude jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren diseinuen, irudien, mapen, grafikoen, marken, errotuluen, ikur bereizgarrien edo logoen, frame-en, banner-en, softwarearen eta bere kode ezberdinen, iturrien eta objektuen eta abarren jabetza intelektuala EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVArena da. Sozietate horrek dauka soilik aipatutako guztiak ustiatzeko eskubidea. Erabiltzailea nabigatzen ari den bitartean, WEB honetan ager daitezkeen beste sozietateen logoen edo zeinu bereizleen titulartasuna sozietate bakoitzari dagokio eta horiek ustiatzeko eskubide esklusiboa dute. Sozietate horiek beraien logoak eta ikur bereizgarriak WEB honetan agertzeko baimena eman behar dute.

WEB honetan sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, errepikatu, argitaratu, beste bati utzi edo saldu ezta lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu. Erabiltzaileak bere beharrak asetzeko bakarrik (eta ez erabilera komertziala egiteko) erabiliko ditu informazio eta zerbitzu horiek eta ezingo ditu hirugarren batekin edota bestelako erakundeekin partekatu. EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVArekin lankidetzan aritzen diren enpresen grafikoak edo diseinuak WEB honetan agertzen badira, era berean baldintza hauek aplikagarri izango zaizkie, kontrakoa itundu denean ez ezik.

Erabat debekatuta dago erabiltzaileak WEB hau aldatzea, aldaketek (adibidez, estekak edo antzekoak) orriaren edukiari kalte egin baitiezaioke. EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk ahaleginak egingo ditu WEB honetan izaera pornografikoa, xenofoboa, diskriminatzailea, arrazista eta iraingarria duten edukiak edota indarkeria sustatzen duten edukiak ez sartzeko. Era berean, erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein egoera saihesten saiatuko da.

7. Datu pertsonalen babesa

Erabiltzaileak datu pertsonalak eman ditzake informazioa eskatzeko edota EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk eskainitako produktuak edo zerbitzuak kontratatzeko, eta bere izenean egingo du hori; hirugarren pertsona fisikoen daturik emango balu, kaltetuari aldez aurretik jakinaraziko dio. Dena dela, EROSKI S. COOP., hots, Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de seguros, Sociedad Unipersonal delakoaren kanpo-LAGUNTZAILE gisa aritzen den erakundeak, datu identifikatzaileak, pertsonalak nahiz profesionalak, eta eskarietan emandako kontratatutako produktuaren datuak tratatuko ditu, helburu honekin: bezeroarekiko kontratu-harremana behar bezala kudeatzea, mantentzea eta kontrolatzea, merkatu-azterlanak egitea, eta profilak sortzea, abantailak, deskontuak edo sustapenak eskaintzeko, komunikatzeko edozein bidez baliatuta (elektronikoak edo ez), hori nahi dutenei eta aurkakorik adierazi ez dutenei. Komunikazio horiek Eroskiren establezimendu edo salmenta-puntuetako berrikuntzei buruzkoak izan daitezke, ezarrita dagoen sektorekoak, eta zehazki, aisia, denbora librea, turismoa, estetika, lurrindegia, optikak, telekomunikazioak, maileguak, aseguruak, higiezinen agentziak, ordainbideak, leialtasuna eta Fundación Grupo Eroski (kontsumitzaileen eskubideak sustatzen eta defendatzen dituen erakunde gisa), informazio hori Bezeroa izatearekin lotzen saiatuz.

Garrantzitsua: Sustapenei buruzko informaziorik jaso nahi ez badu bezeroak, azken produktuaren kontratuan, dagokion laukia markatuta adieraz dezake. Edozein kasutan ere, erabiltzaileak baliatu ahal izango ditu datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko edo haien aurka egiteko dituen eskubideak. Horretarako EROSKI S. COOP.-ra idatziz jo beharko du, helbide honetan: San Agustin auzoa, z/g. 48230 Elorrio (Bizkaia), zorroan ondokoa idatzita: Datos-EroskiAsegura, edo horretarako informazioa eskatuz, honako posta elektronikoan: asegura@eroski.es.

Halaber, asegurua kontratatuz gero, polizaren jabe den eskatzaileak eta, hala badagokio, aseguratu gehigarriak, espresuki onartuko eta baimenduko du Aon Gil y Carvajal, S.A. Correduría de Seguros, Sociedad Unipersonal, Madrilgo Merkataritzako Erregistroan erregistratuta, M-19857 Orria, 15321 Liburukia, 133 Folioa, I.F.Z. A-28109247, Aseguru-Artekaritza Gizarteen Erregistro Berezian erregistratuta, J-107 kodearekin. Finantza gaitasuna eta Erantzukizun Zibileko Asegurua, uztailaren 17ko 26/2006 Legean ezarritakoaren arabera, polizaren bitartekari gisa, eskarian emandako eta kontratuaren emaitza diren datu pertsonalak sartzeko eta tratatzeko; eta jabeak kasuan kasu hautatu duen aseguru konpainia, datu pertsonalak gordetzeko eta tratatzeko, polizaren harpidetza eratzeko helburuarekin. Bi erakundeek, fitxategiaren Arduradun gisa, behar bezala jakinaraziko diote titularrari beren datuen babeserako politika.

8. Estekak edo hipertestuko estekak

Beste webguneetatik ezin izango da inongo loturarik egin WEB honekin, EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren ageriko eta aurretiko baimenik ez bada. WEB honek EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk kudeatzen ez dituen beste atari edo web guneekin loturak edo estekak izatekotan, sozietate honek jakinarazten du ez duela inongo kontrolik atari edo WEB guneengan eta ez dela bertako edukien erantzule. WEB honetan izan daitezkeen estekak erreferentzia informatzaileak bezala aurkeztuko dira soilik, eta ez da inongo iritzirik emango estekek eskaintzen dituzten edukiei buruz ezta esteken jabeei, eskaintzen dituzten zerbitzuei edo produktuei buruz. Edonola ere, esteka horien aurka egin daitezkeen erreklamazioen aurrean, EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAk eta GRUPO EROSKIren enpresek ez dute izango erantzukizunik hirugarren horiek eskaintzen dituzten zerbitzuengatik.

9. Klausulen baliogabetasuna eta eraginkortasunik eza

WEB honetan nabigatzeko eta hau erabiltzeko Baldintza Orokorretako klausula bat guztiz edo zati bat baliogabetzen bada, soilik eragingo dio xedapen horri edo baliogabetzen den edo eraginkortasuna galdu duen zatiari. Gainontzeko baldintza orokorrek berdin jarraituko dute eta baliogabetutako zatia ez da kontuan hartuko ez bada beharrezkoa beste baldintza orokorrentzako eta baldintza horiei kalte egiten ez badie.

10. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

Erabilpenari eta nabigazioari buruzko Baldintza Orokor hauek eta erabiltzailea eta EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren artean suerta daitezkeen harremanek indarrean dagoen legedi espainiarrari jarraitzen diote. Baldintza Orokor hauetatik edo horien edukietatik eratorritako edozein gatazka , baita erabiltzailea eta EROSKI, SOCIEDAD COOPERATIVAren arteko harremanetik eratorritakoak ere, biak Bilboko Epaitegi eta Auzitegietan (Bizkaia) konponduko dira eta hor bakarrik, eta beste foro guztiak baliogabetzen dira.