2015ean ALIDIS batasuna Europako sei operatzailetara zabaldu izanak, era berean, balio-katearen zati garrantzitsu bat indartzea eragin du, kontsumitzaileei aukera-askatasun handiagoa ematen duen produktu-sorta zabalagoa eta prezio hobeak eskaintzeko helburuarekin, gure hornitzaileentzako negozio-aukerak zabaltzearekin batera.
2015ean COLRUyT (Belgika), CONAD (Italia) eta COOP (Suitza) gehitu zaizkio ALIDISi, jatorrian LE GROUPEMENT DES MOUSQUETAIRES (Frantzia), EROSKI (Espainia) eta EDEKA (Alemania) kide zituen Banatzaileen Nazioarteko Batasunari. Zabaltze horrekin, ALIDIS Europako banatzaile-batasun nagusi bilakatu da, enpresa independenteak eraikitzeko balioekin eta epe luzean partekatutako ikuspegi estrategikoarekin.
Batasuneko kideek Europako 8 herrialdetan gauzatzen dute beren jarduera (Alemanian, Belgikan, Espainian, Frantzian, Italian, Suitzan, Polonian eta Portugalen), 140 mila milioi euroko fakturazio globalarekin.
Batasuna, era berean, kideentzako topagune bat da, kontsumo jasangarriaren, kalitatearen kudeaketaren, denda-formatuen eta tokiko ekoizle txikiekiko lankidetza-programen moduko alorretako ezagutza-trukearen bidez sinergiak bilatze aldera.
EROSKI eta COOP ITALIA elikagaiak ez diren produktuak Europara inportatzeko COOP GLOBAL SOURCING (CGS) batasuneko kide dira. Batasun horrek 300 hornitzailerekiko merkataritza-harremanak mantentzen ditu. Gainera, 5.000 erreferentzia inportatzen ditu urtean, eta guztiek betetzen dituzte BSCI (Business Social Compliance Initiative) gizarte-erantzukizuneko estandarrak.
Batasun horren bidez, sinergiak partekatzen ditugu balio-katearen hainbat eremutan (kalitatea, packaging, logistika, …), elkarrekiko sorten eta marka komunen bidez.
Espainiako merkatuaren perimetroan, 2015 honetan ere DIA taldearekin lortutako lankidetza-hitzarmenak efizientzia berriak bilatzea du helburu, eta horiek prezio hobe moduan helaraziko zaizkie kontsumitzaileei.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak