Ekilibria

Nutri-Scorek positibotzat jotzen dituen osagaiak

Nutri-Scorek A berde ilunetik (balorazio onena) E laranja ilunera (balorazio txarrena) doan letra eta kolore eskala bat erabiltzen du. Emaitza 100 gramoka kalkulatzen da, eta parez pare jartzen ditu osasunerako onak diren mantenugaiak (zuntza, proteina, fruta kopurua, barazkiak, fruitu lehorrak eta lekaleak), eta produktu-ahorakina murriztea gomendatzen direnak (gantz aseak, gatza, kaloriak eta azukreak). Zenbat eta pisu handiagoa izan mantenugai onuragarriek kaltegarriek baino, dena delako produktua A letratik eta kolore berdetik orduan eta hurbilago egongo da

Nutri-Scorek positibotzat jotzen dituen osagaiak

  • Proteinak. Horri esker, proteinek kaltetzen ez dituzten zenbait elikagai osasungarrien alderdi txarrak konpentsatzen dira, hala nola arrautzen, arrain urdinaren eta fruitu lehorren koipe aseak edo energia.
  • Zuntza. Hesteetako igarotze-prozesua erregulatzeaz gainera, hesteetako mikrobiota hobetzen du, koloneko minbizia prebenitzen laguntzen du, etab.
  • Fruta, barazki, lekale eta fruitu lehorretan kopuru handian topa dezakegu. Elikagai horiek onura mordoa dituzte, beraz, zenbat eta presentzia handiagoa izan are eta hobeagoa izango da kalitate nutrizionala. Bitamina eta mineralen elikadura-iturri nagusiak dira. Horrez gain, frutek daukaten azukreei egotz dakizkieken puntu negatiboak ‘konpentsatu’ eta soilik azukre erantsiak penalizatzen dira.

 

Nutri-Scorek negatiboak jotzen dituen osagaiak

  • Energia. Kaloria gehiegi edukitzeak gehiegizko pisuarekin lotura zuzena du.
  • Azukreak. Gehiegizko kontsumoak kariesa haurrengan eta hainbat gaixotasun (diabetesa eta obesitatea kasu) eragin ditzake.
  • Gantz aseak. Gehiegizko ahorakinak arrisku kardiobaskularra areagotu dezake.
  • Gatza. Tentsio arterialerako eta osasun kardiobaskularrerako kaltegarria da.

Nola baloratzen dira alderdi positiboak eta negatiboak?

Formula honek zenbait puntu gehigarri edo kengarri ematen ditu, osagai bakoitzeko kopuruaren arabera. Horrez gain, zenbait baldintza ezartzen ditu:

  • Puntuak produktu batean dagoen kopuruaren arabera ezartzen dira, eta ez dira berdinak osagai guztientzat: baliteke kopuru berdinean bati puntu gehiago egoztea eta beste bati gutxiago. Gomendatutako kopuruaren araberakoa da hori. Esaterako, 5 gramo gatz baino gehiago ez hartzea gomendatzen da. Aldiz, azukreen kasuan gehienezko kopurua 25-50 gramokoa da.
  • Osagai negatiboengatik puntu asko baditu, puntu positiboak ez ditu horrenbeste kontuan hartzen. Beraz, produktu batek osagai kaltegarri ugari baditu, ez du balorazio onik izango puntu positiboak edukita ere.
  • Edarien edo gazten kasuan beste era batera kalkulatzen da. A berde ilunarekin balora daitekeen edari bakarra ura da. Gainera, edarien kasuan mantenugai gehiago behar dira puntuak emateko, izan ere, kopuru berdinean edari batek mantenugai gutxiago izango ditu produktu solido batek baino, parterik handienean ura delako. Beraz, edari bat hartzean gutxienez 200-250 ml (edalontzi bat) kontsumitzen ditugunez, kalkulua egokitzen da. Gazten kasuan gutxiago penalizatzen dira alde negatiboak, gantz aseengatik puntu asko gehitzen direlako. Gainera, esne-koipeak ez ditu hestebeteetatik, opiletatik, etab. eratorritako ondorio kaltegarriak eragiten.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
286431