Plan familias 0·12

Galdetu zure emaginari

Erditze aurreko, bitarteko edo ondorengo ohiko zalantzak dituzu? Gure emagin taldeak pozik erantzungo ditu zure galderak. Bidali zure erantzuna eta doan erantzungo dizugu. Emagin profesional batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure kontsulta, eta e-mailez erantzungo dizu, gehienez ere 72 orduko epean.

FAME

Zure kontsulta egiteko, EROSKI clubeko kidea izan behar zara.

Kontsultatu erantzunak

  • Edoskitzea
  • Epidurala
  • Erditzea
  • Haurdunaldia
  • Ondoeza
  • Zesarea
  • Zoru pelbikoa
  • Beste kontsultak

(sin título)

Non jarriko didate epidurala gerrialdean tatuaje bat badut?

Konplikazioen arrisku teorikoa dela eta, praktikan anestesistek tatuajerik gabeko espazioa nahi izaten dute, edo ziztatzeko aurreikusitako lekuan ebakia egiten dute eta azal-leiho txiki bat kentzen dute tatuajearekin batera.

+

(sin título)

Arriskutsua al da epidurala azala tatuatuta jartzea?

Gaur egun tatuatutako azalean epidurala jartzeak konplikazioak islatzen dituen ebidentziarik ez dago. Baina, teorian, hainbat pigmentu eraman ditzaka berarekin barrura eta horrek arriskua sor lezake konplikazio neurologikoekin, esaterako, epidurala admini...

+

(sin título)

Eskoliosiekin epidurala jar dezaket?

Eskoliosia epidurala erabiltzeko kontraindikazioa da. Zure kasua bada, beharrezkoa da zure anestesistarekin kontsultatzea, berak baloratu behar baititu proba medikoak eta diagnostikoa. Gerrialdeko bizkarrezurreko patologiek analgesia epiduralaren kateterr...

+

(sin título)

Noiz arte irauten du epiduralaren eraginak, erditzeko nagoenean jartzen badidate?

Epidurala erditzearen fase aktiboan ematen denean, hau da, uzkurdurak erregularrak direnean eta umetokiko lepoaren dilatazioa 3-4 cm artean dagoenean, denbora tarte laburrean min gutxiago izango duzu eta uzkurdurak laburragoak izaten hasi direla antzemang...

+

(sin título)

Epiduralak erditzearen uzkurdurak sentitzea saihestuko al du?

Epiduralak analgesia izan nahi du, ez anestesia bat, eta, beraz, garrantzitsua da oreka lortzea kontrakzioen mina arintzearen artean, baina sentitzeari utzi gabe; izan ere, uzkurdura horiek sentituz gero, erditzean gehiago lagundu dezakezu zuk.

+

(sin título)

Zer arrisku ditu analgesia epiduralak?

Ez dira ohikoak, baina konplikazioak eta nahi gabeko albo-ondorioak ager daitezke, nahiz eta emakumea zaintzapean egon. Zorionez konplikaziorik larrienak dira arraroenak. Tentsio arterialaren beherakadak, dardarak, buruko edo bizkarreko mina, arnasa hartz...

+

(sin título)

Zertan datza analgesia epidurala?

Analgesia epidurala, funtsean, bizkarreko behealdean, gerrialdean, bi ornoren artean orratz berezi bat sartzean datza. Orratza sartu aurretik, inguruko azala desinfektatu eta anestesia lokala infiltratuko da, ziztada mingarria ez izateko. Behin orratzaren...

+

(sin título)

Zein metodo daude erditzean mina arintzeko?

Gaur egun, teknika farmakologiko eta ez-farmakologiko ugari daude erditzean mina arintzeko; epidurala da emakume gehienen lehenengo hautua. Frogatuta dago analgesia mota hori dela mina arintzeko neurririk eraginkorrena, baina ez dago arriskutik salbuetsit...

+
  • 1

Zure ondoan, etapa berri bakoitzean