Askotarikoa

Plan orok ogia darama…

Gure dietaren funtsezko osagaia da ogia eta inoiz ez da falta gure otorduetan. Gosarirako txigorkiak, eskolako atsedenaldian indarrak berpizteko sandwicha, arratsaldeko ogitartekoa, Bao kanapeak, asteburuko hot dog edo hanburgesa afariak, mokaduetarako makiltxoak… Forma eta modu orotako ogiak daude, milaka barietaterekin: hazidunak, zerealezkoak, bihi osokoak, ogi biribilak, gluten gabeak…

Gaur egun eskuragarri dugun barietate mordoa kontuan hartuta, esan dezakegu ogia plan guztietara egokitzen dela. Baina ez da beti horrela izan. Orain, era askotako ogi gozoak dastatzeko aukera dugu eta ez dugu mota bakar batekin geratu beharrik. Une bakoitzerako ogi bat aukeratu dezakegu.

Hona hemen modan dauden moldeko ogiko hiru barietate:

– Moldeko ogi haziduna

Ekilore, kuia, sesamo edo mitxoleta haziekin egin daiteke, baita hazi horien nahasketarekin ere. Kuia haziak oso ohikoak izaten dira eta haien abantaila da zuntz ugari eta gazta edo entsalada fresko eta arinak laguntzeko egitura ezin hobea dituztela.

– Zekalezko ogia

Ogi mota hauek gainerakoak baino trinkoagoak izaten dira. Hori dela eta, nahiko pisutsuak izaten dira. Oro har, haragi platerekin batera erabiltzen dira, edo gosarian gazta freskoa igurzteko.

– Ore amako ogia

Era guztietako ogietan nagusitzen ari da ore ama eta, jakina, baita moldeko ogietan ere. Ogi hauek baserriko itxura izaten dute, mami arin eta zulodunarekin, eta usain biziagoarekin. Gainera, askoz gehiago irauten dute.

ZURE ERREZETETARAKO PRODUKTU BEREZIAK

Lehen, ogiaren barruan zegoena zen garrantzitsuena. Ogia beste gauza batzuk jateko baliabide eroso bat baino ez zen eta ogiari, berez, ez genion garrantzirik ematen. Baina orain gauzak aldatu dira. Ogiak ere badu protagonismoa gure elikaduran eta gauza bereziak prestatu nahi badituzu, oso kontuan izan beharko duzu.

Hona hemen ogiarekin plater zaporetsu batzuk prestatzeko zenbait ohar:

Barazki pastela moldeko ogi integralarekin

Salteatu baratxuri aleak, perretxikoak eta pikillo piper gorria zartagin batean oliba olio apur batekin. Xukatu koipe soberakina iragazki batean eta igurtzi moldeko ogi integralaren xerrak maionesarekin eta tomate saltsa oliba oliodunarekin. Muntatu zenbait geruza uraza hosto eta tomate xerra batzuekin, eta kito.

Izokin ketuzko sandwicha saltsa tartariarrarekin

Igurtzi moldeko ogiaren xerrak margarina begetal arin batekin alde bietatik eta txigortu arinki zartagin itsasgaitz batean. Egosi eta moztu zenbait arrautza xerratan eta muntatu sandwicha tomate xerra batzuekin, izokin ketuarekin eta saltsa tartariarrarekin.

Alberjinia sandwicha

Moztu alberjiniaren 12 xerra mehe eta salteatu. Moztu Burgosko gazta fresko gaingabetua eta tomatea. Jarri osagaiak moldeko ogiko txigorki batzuen gainean.

Gure dendetan, moldeko ogiko aukera zabala aurkituko duzu eta, gainera, bazkidea bazara, -% 10 moldeko ogian 3 ale edo gehiago erosita. Sartu webgunean edo EROSKI APP-ean eta aktibatu zure kupoia.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
389823