Ziazerba- eta tomate-quichea

  • 7117 visitas
Zailtasuna
Zailtasun
Denbora
Prezio
Prezio
Nutrizio-sailkapena
Ziazerba- eta tomate-quichea

Descargar

1/5 izar. 1 baloraziotan oinarrituta

Prestaketa

Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Prestatu erabiliko duzun moldea. Prestatu erabiliko duzun moldea. Horretarako, moldea gurinarekin koipeztatu eta irineztatu. Kendu soberan geratzen den irina.   Ziazerbak xukatu eta gorde.   Tomateak xerra meheetan eta gorde.   Esne-gaina, arrautzak, Parmako gazta arraspatua, gatza eta piperbeltza nahastu. Gorde.   Hostore-orea erabiliko duzun moldearen gain luzatu.  Soberan dauden ertzak moztu. Gero, hostore-orea hozkailuan sartu betegarria prestatu bitartean.   Olioa berotu zartagin batean, tipula gehitu eta zeharrargi egon arte sueztitu. Jarraian, ziazerbak gehitu. Gorde.   Moldea hozkailutik atera, ziazerbak orearen gain banatu, esnearekin eta arrautzekin egindako nahastea irauli eta tomateak orearen gain ipini, zirkulu bat eginez.  Oregano apur batekin hautseztatu.   40 minutuz labean erre.  Denbora igarota, labetik atera eta berehala zerbitzatu.  

Osagaiak (6 personas)

  1. 1 pakete hostore
  2. 225 g E.Sannia ziazerba naturalean
  3. 3 koilarakada oliba-olio
  4. 1 tipula ertain
  5. 2 tomate ertain
  6. 500 g Parmako gazta arraspatu
  7. 200 ml esne-gain likido
  8. 50 ml EROSKI esnea
  9. 2 arrautza
  10. gatza
  11. piperbeltza
  12. oreganoa

Receta online en: eroski.es/productos-locales/recetas/tortilla-bacalao-al-estilo-sidreria/