
Pertsonen prestakuntza eta lan-ekipamenduak maneiatzen ikasteko langileen lantokiko prestakuntza izan dira gure ildo nagusiak 2015ean, errendimendu handiko lantaldeak eta autogestioan oinarritutako kultura kooperatibo bat eratzeko. Lantaldeen prestakuntza profesionalari eskaini diogun denbora 178.000 ordutik gorakoa da, iaz baino % 30 gehiago.
178.000 ordu baino gehiago eskaini dizkiogu lanbide-prestakuntzari eta errendimendu handiko lantalde autogestionatuen garapena sustatzeari
Hainbat programa abiarazi ditugu talentua eta lantokiko prestakuntza garatzeko:
Produktu freskoen espezialista bezala gure desberdintze-estrategian sakontzeko oinarrietako bat etengabeko lanbide-prestakuntza da. Prestakuntza-programa berri bat jarri dugu martxan 2015ean, «zurekin» denda-ereduan sakontzen jarraitzeko oinarria ezartzen duena, produktu freskoen espezializazioa muturrera eramanez. Programa berri hori 2015ean hasi da, harategi eta arrandegietako 60 profesionalekin. Gainera, frutategiari, urdaitegiari eta okindegiari dagozkien prestakuntza-moduluak diseinatu dira dagoeneko, urtero ikastaro horietan 500 profesional baino gehiago prestatzeko helburuarekin.
«Zurekin» negozio-ereduak ekarri duen eraldaketa ezagun eta estimatuenetako bat EROSKI dendetan bezeroei entzutea eta arreta pertsonalizatua ematea da. EROSKIko 3.000 langile baino gehiagok parte hartu dute bezeroei dendetan ematen zaien atentzioa eta zerbitzua hobetzeko programa horretan 2015ean.
Langileen prestakuntza sustatzen dugu beren lan-bizitza guztian. ENFORMA plataformako parte-hartzaileak % 45 gehiago dira, eta hari esker hainbat prestakuntzaeta gaikuntza-programa kudeatzen ditugu. Horrela, langileek era autonomo eta deszentralizatu batean jaso dezakete prestakuntza, gure dendak eremu zabal batean barreiatuta badaude ere, eta bakoitzari bere gaitasunetan aurrera egiteko prestakuntza-modulurik egokiena eskaintzen zaio.
MONDRAGON UNIBERTSITATEArekin batera garatutako programa honek erakundeak zuzendu eta kudeatzeko gaitasunak garatzea du helburu. Prestakuntzaren aldeko apustu berritua da, eraldaketa eta denboran irauten duten lehiaren arloko abantailak sortzeko motorra baita. Hogei bat bazkide langilek osatzen duten lehen promozioak 2017an amaituko du bere prestakuntza-zikloa.
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak