Hemengo onena

Euskadi

Nazioarteko proiekzioa duen gastronomia

Gure historia hemen hasi zen, 1969an. Eta orduz geroztik, hazten joan gara, Euskadiko 2.000 produktu baino gehiago dituen tokiko sorta bat osatu arte, eta horietatik, 190 produktuk gure EROSKI marka daramate

Bere tradizio gastronomikoaren eta baldintza klimatiko eta orografikoen ondorioz, Euskadi da aitortutako AGB eta JD gehiena duen lurraldeetako bat.

Hiru JD itsasoari begira dagoen euskal ardo zuri tradizional batentzat. Lantzen diren inguruari esker dituzte beren berezitasunak: Getariko Txakolina, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Txakolina. Idiazabal JD, nazioartean aintzatetsia eta “Europako ondare gastronomiko” aitorpena duena, duela mende asko bezala, latxa ardien edo Karrantzakoen esnearekin egiten da.

Arabako Errioxako ardoak baldintza apartekiko sailetan lantzen dira, nazioartearen aitorpena dute eta Errioxa JDren barruan beren nortasuna ere bai.

Euskal Sagardoa, duela gutxi sortutako izena, %100 euskal sagarrarekin egiten da.

Eta Eusko Label zigilua, goren mailako kalitatea eta jatorria bermatzen dituena erreferentziazko produktuetan, hala nola, Gernikako piperrak, Esneko bildotsa, Baserriko oilaskoa, Ibarrako piparrak, Arabako patata eta Euskadiko tomatea, letxuga, babarrunak, esnea, arrautzak eta eztia.

Kalitatezko produktuak, ekoizpen- eta merkaturatze-prozesuetan kontuz eta mimo handiz ibiltzearen ondorioz

“Bereziki harro gaude tokiko produktu esklusiboak eskain ditzakegulako Eusko Labelekin eta euskal JD eta AGBekin izandako elkarlanari esker:

Barazkiak (EROSKI Natur + EUSKO LABEL / EROSKI Natur + EUSKAL BASERRI): letxuga, tomatea, pipermina eta piperra.

Ardi-gazta (Eroski SELEQTIA + IDIAZABAL).

Behi-haragia (EROSKI Natur + EUSKO LABEL).

Eztia (Eroski SELEQTIA + EUSKO LABEL).

Patata (EROSKI Natur + EUSKO LABEL).

Sagardoa (Eroski SELEQTIA + EUSKAL SAGARDOA JD).

Eta Errioxa JD (Arabako Errioxa) duten marka esklusiboak eta Txakolinaren hiru JD kudeatzen ditugu EROSKI markaren kontu eta mimo berdinarekin: Arada de la Viña (Arabako Errioxako hiru ardo mota), Bayarri (Arabako Txakolina JD), Zeruko (Bizkaiko Txakolina JD) eta Mendigorri (Getariko Txakolina JD).

Gure tokiko produktua jatorritik lantzen dugu, tokiko elkarteak eta kooperatibak sortzen laguntzen dugu, hau da, gure inguruan aberastasuna eta enplegua sortzen; adibidez, Karrantzako abeltzainen ENS edo EZTIKO eztigileen kooperatiba.

Gure ingurua errespetatzen dugulako eta bere garapenaren alde egiten dugulako, hainbat akordio egin dira euskal erakundeekin edo elkarteekin lehen-sektorea babesteko, esaterako: Eusko Jaurlaritza (2013ko abenduaz geroztik) Eusko Labelekin hainbat lankidetzaren bidez edo Artzain Gazta 2014ko apirilaz geroztik, orduan merkaturatu baikenuen, Eroski SELEQTIA Idiazabal Gazta.”

Euskadin lankidetzan aritzen gara

2.000 ekoizlerekin

Urtean 600 milioi euro baino gehiagoko erosketa egiten dugu

“Ekoizleekin oso gertuko harremana dugu, egunero bertatik bertara aritzen gara lanean gure bazkideei tokiko produktu berritzailea eta askotan esklusiboa eskaintzeko, izan ere, aitzindariak izan ginen gure EROSKI markarekin eta aitortutako JD batekin tokiko produktu bat garatzen.

Beraiekin dugun harremana merkataritza arloaz harantzagokoa da, hori dela eta, hilero gure dendetan elkarrekin egiten ditugu tailerrak, dastatzeak, probatzeak eta beren lantegi edo instalazioetara ikustaldiak ere bai gure bezeroak sustraietara, tokiko produktura, egiaz gerturatu daitezen.

Gaur egun EROSKI markako tokiko 190 produktu baino gehiago ditugu, eta bakoitza gure konpromisoaren froga argia da. Gure erreferentziak hazten ari dira, merkatuko tokiko sorta zabalena duen banatzailea gara, horrek bereizten gaitu eta gure apustua egiazkoa dela ziurtatzen du.”

Euskadi

Aberastasun eta kalitate gastronomikoa

Puntako kalitatezko lehengaiak

Ospe handiko gastronomiak bereizten du lur hau, non itsaso urdina eta mendi berdeak harmonia bikainean bizi diren

Euskal sukaldaritzaren sekretua hau da:kalitatezko produktuak eta lehengaiak erabiltzea eta modu xumean egitea. Mendiak eta itsasoak bat egiten dute ehunka urte dituen tradizioan eta errezeta goxo eta ezagunak sortu ditu.

Produkturik ezagunenak aipatu behar izanez gero, legatza, bakailaoa edo hegaluzea aipatu behar arrainen artean; hainbat modutara prestatzen dira eta hainbat plater ezagun ditugu saltsa bikainekin egiten direnak ere, hala nola, marmitakoa, bakailaoa pil-pilean edo legatza saltsa berdean.

Haragia eta barazkik ere gogoan izan behar ditugu, bikainak izateaz gain plater oso ospetsuetako protagonistak baitira, esaterako, porrusalda edo Tolosako babarrunak.

Tokiko gaurkotasuna

Gure gastronomiako hoberena