Kalitatezko produktuak, ekoizpen-prozesuetan kontuz eta mimo handiz ibiltzeari esker lortuak.
Galicia Calidade markak bere barne hartzen ditu zigiluak eskatzen duen kalitatea betetzen duten Galiziako produktu guztiak. Velgasa-Eroskitik marka hori sustatzen dugu kanpainak eta gure dendetan antolatutako ezarpenen bitartez.
Gure DNAk adierazten duenez, gure inguruneko adierazpen kultural guztietan integratzen gara. Silledako Feria, besteak beste, gure nahitaezko hitzorduetako bat da, bertan ekoizleekin, lurraldeko kontseilu arautzaileekin eta gure bazkide bezeroekin harremanak egiten ditugulako.
Hemengoa izatea ona delako, tokiko AGB eta JDetako produktua landu eta hurbiltzen dizugu:
Mikroklima mediterraneo-ozeaniko baten babesean, erromatarrek mahastiak landatu eta dolareak eraiki zituzten, erromesek antzina-antzinatik goretsi izan dituzten ardo bikainak produzitzeko. Gaur egun, ardo-kultura aberats horri esker 5 Jatorrizko deitura eta 4 Adierazpen Geografiko Babestu daude.
Monterrei JDB, 381 mahastizainek eta 25 upeltegik osatzen dute Jatorrizko Deitura gazte hau, etorkizunerako proiekzio handia duen tradizioz ardogilea izan den eskualdea. Lurzoru aniztasuna eta mendi-hegaletako mikroklimei esker, izaera berezia duten ardoak ekoizten dira bertan, konplexutasun handikoak. Monterreik, batik bat, barietate zuriak ekoizten ditu (produkzioaren %70a) eta barietate beltzak gainerako %30a hartzen du. Ardo guztiak tokiko mahatsak erabiliz egiten dira, izaera berezia ematen dietenak.
Rías Baixas JDB, bere izenak berehala eramaten gaitu Galiziara. Ardo hauek, bere izenak adierazten duenez, orokorrean gutxienez 300 metrotik gorako garaieran ekoizten dira, itsasotik edo ibai edo Galiziako itsasadarretatik hurbil dauden guneetan.
Ospetsuenak Albariño barietatearekin egindako ardo zuriak dira. Albariñoa, batez ere, itsaskiarekin batera hartzen da.
Ribeira Sacra JDB, 1996an sortua eta produkziorako 5 azpi-guneekin, ardo beltza egiteko Galiziako gune onenetakoa dela uste da. Gune hau ezaguna da bertan mahastizaintza lanak egitea oso zaila delako. Baldintza horiek merezitako plus bat ematen diote bere ardoei, produktua merkatura ateratzerako orduan eta ardoaz gozatzerako orduan oso garrantzitsua dena.
Ribeiro JDB, Galiziako jatorrizko-deitura entzutetsu eta bitxienetako bat. Erromatarren garaian hasi ziren Ribeiro ardoa ekoizten, baina benetan, ardo hau monjeekin gorantz hasi zen, mahatsondoak aztertu eta berrezarri zituztenean. Gune honetako ekoizpenaren %85a ardo zuria da.
Valdeorras JDB, formalki 1945ean aintzat hartua, Valdeorras jatorrizko-deitura helburu garrantzitsu batekin jaio zen: bertako mahats-motak berreskuratzea, adibidez mencia edo godello barietateak. Seguru asko produkzio-gune malguena da hau, barietate bakarreko ardo zuri eta beltzen ekoizpenari dagokionez.
Araututako ardoari buruzko 4 adierazpen hauek lotura trinkoa dute kokatzen diren gune geografikoarekin eta bertako mikroklimekin: Betanzos AGB, Miñoko Harana-Orense AGB, Barbanza AGB eta Iria eta Ribeiras do Morrazo AGB.
Zerbait gogorragoa nahi izatekotan, “Orujo de Galicia” deitura espezifikoa Galiziako autonomia erkidegoan jasotako mahatsen uxualekin egindako pattarra proba dezakegu, betiere kalitate maila ona duena, deituraren barne pattarra destilatu ahal izateko produktuak zenbait baldintza bete behar dituelako.
Tokiko gaztari buruz hitz egiten dugunean, oso desberdinak eta bereziak diren 4 gazta mota babesten duten 4 jatorrizko deiturei buruz ari gara:
Arzúa-Ulloa JDB, pasta biguneko gazta da, esne-gordina edo pasteurizatuarekin egina. Gutxienez sei egun behar ditu ontzeko eta forma lentikularra edo zilindrikoa dauka, ertz biribilekin.
Cebreiro JDB, gazta freskoak ez du azal berezirik, orea zuria eta pikortsua da, biguna, ukitzean buztintsua, eta aho-sabaian urgarria. Bere zapore eta usainak, pixka bat mingotsa, jatorrizko esnea ekartzen digu gogora. Gazta onduaren azala ez da bereziegia eta bere pasta eta zaporea nolabait metalikoa, mina eta esne itxurakoa da, usain berezi batekin.
Titi-gazta JDB, hurrengo arrazen behi-esnearekin egindako gazta: frisiarra, Alpetar arrea eta Galiziako ilehoria (edo horien arteko gurutzaketak). Bere usaina suabea eta pixka bat azidoa da, eta orokorrean, jatorrizko esnea gogorarazten du. Esnekien zaporea du, gurintsua, pixka bat azidoa eta gazia.
San Simón da Costa JDB, hurrengo arrazen behi-esnearekin egindako gazta: frisiarra, Alpetar arrea eta Galiziako ilehoria (edo horien arteko gurutzaketak). Gazta hau 30-45 egunez ondu eta gero merkaturatzen da, piezaren tamainaren arabera, eta urki-egurrarekin ketu egiten da.
Galiziako haragiak ere, berezko AGBk dauzka:
Galiziako txahala AGB, hurrengo arrazen haragi freskoa eta barrukiak: Galiziako ilehoria eta ipar-mendebaldeko beltzarana (edo horien arteko gurutzaketak). Haragi honek oreka gordetzen du edukia, gantz eta muskuluarekin, baina oso samurra eta gozo-gozoa, eta bere testura leunaren artean.
Galiziako lakoia AGB, txerrien aurreko gorputz-adarrak babesten ditu, tradizionalki izen honekin deituak, umatu direnean. Txerriak gutxienez 6 hilabeterekin hiltzen dira eta bizirik 90 kilo pisatzen dutela. Haragiak arrosa eta purpura gorriaren arteko kolorea dauka, bere inguruan gantz-zerrenda arina duelarik.
Galiziako kalitatea eta zaporea duten barazkiak:
Galiziako patata AGB, «Galiziako Patata» adierazpen geografiko babestuaren menpeko patatek honako ezaugarriak dituzte: tuberkuluen forma obal edo biribila, gainazalean begi batzuekin, itxura leun eta lauko azala, azal kolore hori argia, testura krematsua egosten denean eta ahoan trinkoa.
Arnoiako piperra AGB, kono- edo kanpai-formako piperrak dira, luzera-forma trapezoidalarekin, hiruzpalau kasko eta 4 saihets-hezurrekin, eta luzera-septu zenbaki aldakor batekin.
Herbón-eko piperra JDB, deituraren izena, “Herbón”, Padróngo udaletxearen elizaren toponimoa dugu, bertan baitago Amerikako jatorriko piper hori ekarri eta zabaldu omen zuen monasterioa.
Arrantzari dagokionez, Galiziako muskuilua JDB-k, gune horretan hain ospetsua den muskuilu freskoa babesten du. Mytilus galloprovincialis espezieko muskuiluez ari gara soilik, tokiko sistema tradizionala erabiliz hartutakoak, hau da, batea bidezko hazkuntza edo ur gaineko haztegiak erabiliz.
Ezti alorrean Galiziako eztia AGB nabarmentzen da. Lore anitzeko eztia, edo lore bakarrekoa (eukalipto, gaztainondo, lahar edo txilarrezkoa). Ekoizpen gunea Galiziako Autonomia Erkidego guztian zehar zabaltzen da. Ezti hau erlauntz mugikorretatik lortzen da, dekantazio edo zentrifugazio bitartez.
Galiziako ogia aski ezaguna da eta azpimarratzekoa da Cea-ko ogia AGB. Muturretan pieza luzanga eta biribilduekin, “fenda” izeneko zirrikitu batek ogia zeharkatu eta bi aldetan zatitzen du, modu berdinean konkortuta geratzen direnak, eta elkarren artean lotuta.