Kalitatezko produktuak, jatorri prestigiotsukoak
Klima-aniztasunari eta aberastasun gastronomikoari esker, 7 Jatorri Deitura Babestu (JDB) eta 5 Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) ditu.
Gainera, aitortutako kalitate-ziurtagiriak eta jatorri-ziurtagiriak ditugu, hala nola, Nafarroako artisau-elikagaiak, ekoizpen ekologikoa eta ekoizpen integratua. JD duten produktuen artean nabarmenenetako batzuk hauek dira:
Nafarroako ardoa: 80ko hamarkadara arte Nafarroan ardo gorria zen ezaguna, baina orduz geroztik Espainiako esperientziarik handieneko ardogune bezala azaleratzen hasi zen.
Lodosako pikillo-piperra: Estra kategoriako eta lehenengo kategoriako fruitu osoen kontserbak dira. Andosilla, Azagra, Cárcar, Lerin, Lodosa, Mendabia, San Adrián eta Sartaguda udalerriek baino ez dute egiten produktu esklusibo hau.
Idiazabal gazta: Nafarroan eta EAEn egiten da. Tradizioari leial, gaur egun JDB honetan daude 500 abeltzain eta 100 gaztandegi baino gehiago. Gazta egitean, ontzerakoan eta fintzerakoan artisau era erabili dela bermatzen da.
Erronkariko gazta: Esnea Nafarroako edozein tokitakoa izan daitekeen arren, gazta bera Erronkarin egina izan behar da. Zapore eta usain esanguratsuak ditu, ontzeko prozesu osoa Erronkari haranean egiten delako.
Nafarroako oliba-olio birjina estra: Europako iparralderenekoa, Arroniz (autoktonoa) Arbequina edo Empeltre barietateetatik lortzen da.
Adierazpen Geografiko Babestuei (AGB) dagokienez, hauek nabarmentzen dira:
Nafarroako zainzuria: Ebro Erriberako produktu enblematikoetako bat. Ebro ertzean lantzen da Nafarroako zainzuria eta bere ekoizpen eremuan Nafarroa, Aragoi eta Errioxa sartzen dira.
Tuterako orburua: gastronomoek gehien goraipatutako barazkietako bat da. Baratzeko lorea esaten zaio, bere formaren ondorioz eta Nafarroan “”Blanca de Navarra”” barietatea baino ez da lantzen.
Nafarroako aratxea : Pirenaica, Blonde, Parda Alpina, Charolais eta horien gurutzaketen arrazetako behi-haragia babesten du. Kontrol-sare zabala du, bere kalitatea eta segurtasuna bermatzeko.
Nafarroako bildotsa : esnekoa eta bildotsa, ‘navarra’ eta ‘latxa’ arrazatako bildotsak baino ez dira erabiltzen. Larrea, bazka eta zerealak baino ez dira erabiltzen elikatzeko, praktika tradizionalei jarraituz.
Nafarroako patxarana: Nafarroarekin gehien identifikatzen den produktuetako bat da. AGB honek alkohol naturalez egin eta basaran zaporea duen edari honen kalitatea bermatzen du.