Kantauri itsasoko Antxoa plazer bat da. Arrantza arduratsua, behar bat.
Itsasoko organismoen populazioaren tamaina ia %50 batean murriztu da 1970etik.
Hautatu EROSKI Natur Kantauri itsasoko Antxoa MSC ziurtagiriarekin, errespetuz arrantzatua dagoela, gehiegizko arrantza saihesten duela eta itsasoaren etorkizuna babesten duela bermatzeko.
EROSKIn, Kantauriko Antxoak konpromiso zaporea du
Kantauri Itsasoko MSC EROSKI Natur antxoa gure arrandegietan dago jadanik. Zapore eta freskotasunagatik ezagutuko duzu, baina, batez ere, haren kontsumorako funtsezko beste alderdi batengatik: jasangarritasuna. EROSKIn, ingurumenarekin konprometituta gaude eta horregatik, gure EROSKI Natur antxoak MSC zigilua dauka, itsasoaren etorkizuna babesten duena.
Arrantza-tresna: ingurasareak eta altxatzeko sareak
Arrantza-ingurua: Euskadi / Atlantikoa IE / Bizkaiko Golkoa Hegoaldea
Izendapen zientifikoa: Engraulis Encrasicolus
Kantauri itsasoko EROSKI Natur Antxoa urteko hilabete zehatz batzuetan soilik harrapatzen da. Aurten, sasoiaren hasiera apirilaren 20ra atzeratu zen COVID-19aren egoeraren ondorioz. MSC ziurtagiria dauka. Horren bitartez bermatzen da produktua errespetuz arrantzatu dela eta itsasoaren etorkizuna babestuko dela, eta gehiegizko arrantza saihesten da.