Zurekin» dendak askotariko produktuak lehenesten ditu dieta mediterraneoaren oinarrizko kategorietan, era horretan kontsumitzaileak aukera gehiago izan dezan eta, horrela, elikadura askotarikoagoa izatea erraztearren.
Esaterako, berritutako dendetan olio berezietarako eremua % 40 handitu dugu eta olio-aukera berriak gehitu ditugu. Hori horrela, hogei bat olio hauta eskaintzen ditugu, askotariko ñabardurekin, Espainiako olio-olibaren jatorri-deitura guztiak barne hartuta.
Dieta mediterraneoko funtsezko beste kategoria batzuetan ere ugaritzen ditu aukerak «zurekin» merkataritza-eredu berriak, hala nola lekaleetan (100 produktu salgai, Espainiako 9 jatorri-deiturak barne), arrozetan (60 produktu, 4 jatorri-deiturak barne) edo pastetan (300 produktu baino gehiago).
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak