2015ean amaitutzat eman ditugu 2012an definitutako plan estrategikoan elikagaien merkataritza-sarea saneatzeko hasi genituen operazioak. Egon nahi genuen lekuan gaude orain.
Gure merkataritza-sare propioa indartu dugu merkatu-kuota garrantzitsuagoa genuen lekuetan eta gure gaitasunak ugaritu ditugu Kantauri isurialde guztian eta penintsularen ipar-ekialdean, Galiziatik hasi eta Kataluniaraino eta Balear Uharteetaraino. Aipagarria da elikagaiak banatzeko jarduerak eremu horietan izan duen bilakaera ona, merkatuaren hazkundea baino % 1 handiagoa izan den azaleren hazkundearekin.
Gainerako lurraldeetan gure hipermerkatu sarea sendotu dugu eta frankiziak zabaltzeko plan indartsu bati ekin diogu.2015ean 94 frankizia ireki ditugu, guztira 15 milioi euroko inbertsioa eginda. Sortutako lanpostu berriak 664 izan dira, eta denda berri gehien ireki diren erkidegoa Andaluzia izan da.
Denda-eredu berriak ere erritmo onean ari dira aurrera egiten, birmoldaketak azkartu dira 2015ean. Elikadura-banaketako gure denden % 27 belaunaldi berrikoak dira. «Zurekin» negozio-eredu berriak kontsumitzaileari askatasun handiagoa ematen dio, produktu freskoetan dugun espezializazioan sakontzen du, dendak inguruan ekoitzitako tokiko produktuei irekitzen dizkie eta harreman pertsonalizatuago bat ezartzen du bezeroarekin. «Zurekin» negozio-eredua, beste ezeren gainetik, Bazkide Bezeroak gure erakundearen erdigunean jartzen dituen eta erakunde guztia dendetara bideratzen duen estrategia bat da.
Ekitaldian zehar denda propio berriak irekitzeko plan zehaztu eta egituratu bat definitu dugu ere, datozen urteetan gauzatu beharrekoa, eta 2017. urtearen hasieran inauguratuko diren proiektu zehatzak sinatu ditugu.
Aurrerapen handiak izan ditu 2015ean gure kanal anitzeko proposamenak ere. Urtea amaitzerakoan, online erosketak autotik irten gabe jasotzeko sei «Click&Drive» puntu genituen zabalik, bai eta erosketak hiriko supermerkatuetan poltsetan jasotzeko hiru «Click&Collect» punturekin ere. ON-OFF konbergentzia aztertu beharreko proposamen interesgarri bat da dagoeneko. Eta, amaitzeko, gure merkataritza-eredu berria abiarazteko gure lan-taldeek egin duten lana zoriondu nahi dut. Izan ere, beren denda, ingurua eta bezeroa goitik behera ezagutzen dituzte, eta beraiek dira EROSKIren eraldaketaren benetako sustatzaileak.
Rosa Carabel
MERKATARITZA SAREKO ZUZENDARI NAGUSIA
Laster eroskiren web berria euskaraz eskuragarri izango duzu, horrela eduki guztietaz zure hizkuntzan gozatu ahal izango duzu
Barkatu eragozpenak