Amarrua: txokolatezko moussea
- 0 View visita
- Dificultad
- Dificultad mitjana
- Tiempo
- Més de 2 hores
Modo de preparación
1.-Arrautzen pasteurizazioa egin etxean. Horretarako, garbitu arrautzak giro tenperaturan azalarekin, eta uretan sartu 60ºC eta 64ºC artean, 4 minutuz. Atera eta ur hotzetan edo izotzetan jarri, egosketa mozteko. (ez dute tenperatura altuagoan edo denbora gehiagoz egon behar, mamitu egingo direlako bestela)
2.-Gorringoak eta zuringoak bereiziko ditugu.
3.-Txokolatea Maria bainura mikrouhin-labean urtuko dugu, 30 segundoko tarteetan, aldi bakoitzean nahastuz.
4.-Txokolatea gorringoekin nahastuko dugu mugitzeari utzi gabe, gorringoak ez daitezen mamitu. Nahi izanez gero, bihi osoko kainabera-azukrea bota ahal zaio.
5.-Zuringoak elur-puntuan muntatu.
6.-Txokolate-nahastearekin muntatutako zuringoak eta gorringoak nahasten joan pixkanaka, mugimendu inguratzaileekin, zuringoen harrotasuna mantentzeko.
7.-Osagaiek bat egiten dutenean eta nahaste uniformea lortzen denean, zeramikazko hainbat loreontzi bete eta sartu hozkailuan 3-5 orduz.
8.-Behin hoztu denean, lurraren testura lortzeko lehenengo geruza nahastuko dugu, eta gainetik apaintzeko tipulina, mendafina, kanela hautsean (banilla edo kakaoa) intxaurrak eta mueslia (harrien itxura emateko) botako dizkiogu.
**************
Oharra: txokolatezko moussea gehienez ere 2 egunetan jan behar da, eta hozkailuan gorde (dekoratu gabe)
Oharra etxean pasteurizatuz gero:
Etxean pasterizatuz gero patogeno, bakteria edo mikrobio batzuk murriztu egiten dira, eta hil egin daitezke ere. Horregatik, garrantzitsua da beti arrautza freskoak erabiltzea, pasteurizatu aurretik garbitzea eta etxean pasteurizatutako arrautzekin errezeta bat eginez gero, lehenbailehen kontsumitzea (gehienez 2 egunera hozkailuan gordeta, baina egun berean kontsumituz gero hobe, arrautza gordina delako).
Ingredientes (4 personas)
- <strong>Txokolatezko moussea:</strong>n
- Landako oiloen 6 NATUR arrautza nn
- -170 g. txokolate beltza % 70 kakaoan
- -bihi osoko kainabera-panela azukrea (nahi erara gozatu, aukerako osagaia da)n
- <strong>Apaintzeko:</strong>n
- -Tipulinan
- -Mendafinan
- -Kanela hautsean (banilla hautsean edo kakaoa)n
- -Intxaurrak(edo beste edozein fruitu lehor)n
- -Mueslia (edo oloa)
sReceta online en:
