San Blaseko erroskillak

  • 0 View visita
Dificultad
Dificultad mitjana
Tiempo
D'1 a 2 hores
San Blaseko erroskillak

Descargar

1 de 5 estrellas. Basado en 1 valoraciones

Modo de preparación

Erroskillen orea egitean, osagai bat gehitzen dugun bakoitzean, garrantzitsua da irabiatzea osagai berria ongi nahastu dadin. Zuringoak hobeto harrotzeko, irabiagailuarekin giro-tenperaturan irabiatu behar dira, eta irabiatzeko erabiliko den ontziak ongi garbituta eta lehortuta egon behar du. Gainera, hobeto harrotzen dira gatz lodi apur bat eta limon-tanta batzuk gehitzen badira.  1.-Irabiatu 3 arrautzak bol garbi batean. Eskuzko hagaxka batzuekin nahiz hagaxka-robot batekin irabia daitezke. 2.-Gehitu 62 ml oliba-olio birjina estra, eta irabiatu. 3.-Gehitu 10 ml anis, eta irabiatu. 4.-Gehitu 20 g azukre (hau da, gutxi gorabehera zopa-koilarakada), eta irabiatu. 5.-Gutxika, eskua erabiliz, gehitu 250 g inguru gozogintzako irin. Ez dago bahetu beharrik. Irabiatu hagaxkekin eta orea lodiegia dagoenean, aldatu gozogintzako espatula batera. Bol barruan oratu, lehenik eta behin espatulaz eta ondoren eskuz, beharraren arabera irina gehituz. 6.-Atera orea boletik eta oratu ore homogeneoa lortu arte, apur bat irineztatutako oinarri edo taula baten gainean. Bildu erroskilla barnerantz eta gehitu irina apurka-apurka eskuetan itsasten bada. 7.-Orea egina dagoenean, zatitu 4 cm inguruko zati berdinetan. 8.-Koipeztatu lanerako erabiltzen ari garen mahaia edo taula olio apur batekin. Hartu zati bakoitza eta egin zerrenda luze batzuk erroskillei forma emateko, eta ondoren taulan edo mahaian biribildu eta muturretatik elkartu. Jarri laberako erretilu batean, laberako paperean. 9.-Erre labean, goitik eta behetik, labea aurrez berotu ondoren, 165 ºC-tan 25 minutuz gutxi gorabehera. 10.-Utzi sareta baten gainean hozten. Glasatzeko:  11.- Bol erabat garbi eta lehor batean, gehitu arrautza-zuringo bat (arrautza hautsi eta gorringoa koilara batez bereiz daiteke, gorringoa apurtzen ez bada) 12.-Gehitu gatz lodi apur bat eta limoi-tanta batzuk. 13-Gehitu glas azukrearen erdia eta irabiatu. Bota anis apur bat, nahierara, eta gehitu azukrearen beste erdia apurka-apurka, zuringoa harrotu ahala, merenge lodia egin arte (baina tontorrik gabe). 14.-Busti erroskillak alde batetik eta utzi sareta batean hozten.

Ingredientes (4 personas)

  1. <strong>Erroskillak egiteko:</strong>n
  2. -Natur landa-oiloen 3 arrautzann
  3. -62 ml EROSKI oliba-olio birjina estran
  4. -10 ml anis (1 koilarakada)n
  5. -20 g azukre (1 koilarakada)n
  6. -Gutxi gorabehera 250 g eta 300 g artean gozogintzako irinn
  7.  
  8. <strong>Erroskillak glasatzeko:</strong>n
  9. -1 arrautza-zuringon
  10. -Gatz lodi apur batn
  11. -Limoi-tanta batzukn
  12. -100 g glas azukren
  13. -Anis zurrustatxo bat, nahierara
  14. <strong>Apaintzeko:</strong>
  15. -Mendafina
  16. -Masustak
  17. -Mugurdiak
  18. -Ahabiak

sReceta online en: