27/7/2018
2017an Oli de Mallorca JD zuten 25.000 litro olio saldu genituen, aurreko urtean baino %4 gehiago
EROSKIN Mallorca JD duten olioen salmenta babesten eta sustatzen jarraitzen dugu, eta produktu hauek gero eta gehiago eta hobeto kokatzen ari dira linealetan eta gure sustapen-planean. Beraz, aurten ere Oli de Mallorcaren kontseilu arautzailearen eskutik berariazko kanpaina bat jarri dugu abian, tokiko produktu preziatu hauek sustatzeko.
Maiatzean egin zen kanpaina eta olio hauetako ugari jarri ziren gure saltokietan, bezeroek sustapen-prezioan erosi ahal izateko. Gure bezeroek oso harrera ona egin zioten.
Are gehiago, Balear Uharteetan marka eta formatu desberdineko 10 erreferentzia saltzen ditugu jada, eta aurten 42 dendatan jarriko dira saltzen.
EROSKIK gertuko produktuekin konpromisoa du, “Km 0”, uharte hauetako nekazaritzarekin eta ekoizleekin ere konpromisoa du, eta sektorearekin akordioak formalizatzen ditu, prezioak doituta eskaintzeko, gure landetako produktuak kontsumitzeko beharraz kontzientziatzeko eta Balearretako enpresa tradizionalak mantentzearen beharraz ere bai.