Idiazabal ID gaztaren kanpaina berria EROSKIN, Maider Undaren eskutik

Pasadan ostiralean, apirilaren 21ean, 19:00etan, Garberako (Donostia) hipermerkatuan  Idiazabal JD gazta  kanpaina berriari hasiera eman genion gaztaren mozketa tradizionalarekin, oraingo honetan Idiazabal JD gazta- ekoizlea eta kirolari ohia den Maider Undaren eskutik.

Ekitaldira Idiazabal JDren Kontseilu Erregulatzailearen lehendakaria,  Jose María Ustarroz jauna, eta EROSKIren ordezkariak eta kooperatibaren bezero-bazkideak bildu ziren.

Ekitaldian, ekoizleek eurek dastatzeak eta uztartzeak eskaini zizkieten bezero gonbidatuei aurkezpen-gunearen aldameneko salmenta-aretoan. Gaztaren, Bezeriartua sagardoaren eta Hiruzta txakolinaren 5 ekoizlek parte hartu zuten.

Gure bezeroek zentzumen guztietarako esperientzia osoaz gozatu ahal izan zuten, gure tokiko ekoizleen ezin eskertuzko laguntzarekin.  Ekoizleei lagunduz eta kontsumitzaileekin zubi-lanak eginez sektorea sendotzen dugu.

Eroski SELEQTIA JD Idiazabal gazta zaporetsuaz gozatzeko primerako errezeta proposatzen dizuegu.