22/10/2018
Arabako patata
Arabako patata ondo errotua dago lurraldean, eta ingurumen irizpideen arabera lantzen da, ekoizpen integratuko eredu bati segituz. Osasun berme handia ematen du, eta sukaldaritzan erabiltzeko ezaugarri on-onak ditu. “Euskal Baserri eta Eusko Label zigilua duen Arabako patata bere kalitateagatik bereizten da. EROSKIk janari freskoetan kalitaterik handieneko elikagaiak eskaini nahi dizkie kontsumitzaileei; horregatik, Eusko Label patata sartu dugu Eroski Natur marka propioan. Marka horrek kontuz bereizten ditu janari freskoak jatorrian, eta zapore naturalek izaten dituzten ezaugarri organoleptiko guztiak bermatzen ditu”, azaldu du Asun Bastidak,
EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak.
2.000 euskal hornitzailerekin baino gehiagorekin ari da EROSKI lanean, eta 600 milioi euro baino gehiagoren erosketak egiten dizkie. Horretaz gainera, Zurekin
denda eredu berriarekin, kooperatiba saltokien sarea eraldatzen ari da, eta sasoiko produktu freskoei leku nabarmena ematen.
Eusko Labeli eta Euskal Baserriri buruz
Eusko Label marka bat da, Kalitatearen K batez seinaleztatzen dena; horrela identifikatzen eta bereizten ditu marka horrek nekazaritzako elikagaien ekoizpenak
Euskal Autonomia Erkidegoan eraldatuak edota ekoitziak izan direla, zeinak beren kalitateagatik eta berezitasunagatik nabarmentzen baitira. Haren helburu nagusiak dira kontsumitzaileari kalitate maila handia bermatzea, jatorria identifikatzea, produktuen benetakotasuna segurtasun osoz bermatzea, ekoizleen lanbidea
defendatzea eta kalitatezko ekoizpena sustatzea. Euskal Baserri, berriz, berme marka bat da bermatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko baserrietatik hurbil diren baratze eta ustiategi txikietan ekoitziak izan direla frutak eta barazkiak, hau da, belaunaldiz belaunaldi baserritarrek egin izan duten bezala.
EROSKI Natur markari buruz
EROSKI NATUR markarekin biltzen dira frutategiko produktu freskoak, harategikoak eta arrandegikoak, hemengo jatorria dutenak eta kontserbatzailerik eta gehigarririk ez dutenak. Marka horrekin, bermatuta eta kontrolatuta dago produktuek gordetzen dutela zapore naturala ematen dieten ezaugarri organoleptikoak